Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Euskal osasun-arloa, erreferente mundu-mailan bere kudeaketa berritzaileagatik

2011.eko maiatzak 20

Donostian gaur Paziente Kronikoaren Osasun Atentzioari buruzko III. Biltzarra egin da

Topaketa gaur bukatuko da, eta pazienteak bere osasuna zaintzeko duen erantzunkidetasunaren gaiari heldu diote gaurkoan. Helburua da gaixo kronikoak autonomoak izatea eta beren gaixotasunarekin lotutako erabakiak hartzerakoan gehiago parte har dezatela. Euskadiko osasun-sistemak berrikuntzan eta ikerketan oinarritutako erreforma bati ekingo dio, eta teknologia berriekin osatuko da, sare sozialekin, adibidez.

Gaur da Donostian egiten ari den Paziente Kronikoaren Osasun Atentzioari buruzko III. Biltzar Nazionalaren azken eguna. Hiru egunetan Euskadiko osasun-sistema “indartu eta modernizatzeko” lagungarriak izango diren gaiei heldu zaie, eta bereziki, gaixotasun kronikoak izan dituzte hizpide. Topaketa honetan lehen mailako aditu nazionalek eta nazioartekoek parte hartu dute eta Euskal Herriko lidergoa aintzatetsi da, gaixotasun kronikoek planteatzen dituzten erronkei aurre egiteko moduari dagokionez.

Olga Rivera Eusko Jaurlaritzako Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordeak eta Julián Pérez Gil Osakidetzako zuzendari nagusiak asteazkenetik Donostian egin den biltzarraren ondorioak azaldu dituzte gaur. Haien arabera, topaketa horri esker, hainbat lan-ildo indartu egin dira, adibidez, pazientea “sistemaren ardatza” izatearena. Riverak autonomia eta gero eta parte-hartze handiagoak eskatu ditu pazienteen gaixotasunen inguruko erabakiak hartzeari dagokionez. Horrez gain, gaixotasun kronikoen ikerketa, berrikuntza eta ebaluazioa erraztuko dituen erakunde bat sortzeko beharra azpimarratu da; baita osasun-arloan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ezartzeko eta, Erizaintzan bereziki, bi rol berri garatzeko beharra ere. Osakidetzako zuzendari nagusia lehen mailako arreta eta espezializatua bateratzearen alde agertu da, “bikoizketak ekiditeko”.

Gaur arratsaldean “Cuidadores” filmaren proiekzioaren emango zaio amaiera Paziente Kronikoaren Osasun Atentzioari buruzko III. Biltzarrari. Topaketa horretan, 1.300 pertsonak parte hartu dute, 489 jakinarazpen aurkeztu dira.

Hurrengo Biltzarra Alacanten egingo da 2012an.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Olga Rivera, viceconsejera de calidad, investigación e innovación sanitaria; Julián Pérez Gil, director general de Osakidetza