Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Arriolak Kantauri Zeharreko Trena itzultzea Donostia Europako Hiriburua izateko hautagaitzaren promozioan lagunduko duela baieztatu du

2009.eko abenduak 09

Sailburuaren arabera, trena Donostiara itzultzea Eusko Jaurlaritzak instituzioen arteko lankidetzak izateko egin duen apustu seguruagatik da

Zazpi urte ondoren, Gipuzkoako hiriburua Euskal Herria Konpostelako Santiagorekin lotura izango

Kantauri Zeharreko Trena Donostiara heldu da eta Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuaren esanetan "hiriaren promozioan lagunduko du 2016an Europako Hiriburua izateko duen hautagaitzan"

Iñaki Arriola trenak Bilbotik Gipuzkoako hiriburura egin duen ibilbidean egon da. Donostia zazpi urte ondoren tren horren irteera eta helmuga izango da. Sailburua, Eusko Treneko presidentea dena, Feveko presidentearekin, Angel Villalba, eta zenbait instituzio desberdinetako ordezkariekin egon da.

Garraio sailburuak ekimen hori Eusko Jaurlaritzaren eta Feveren arteko "instituzioen arteko lankidetzaren" ondorioz izan dela adierazi du, eta tren-linea horren itzulera Donostia Kulturaren Europako Hiriburua izateko "sustapena" suposatuko duela gaineratu du. "Donostia, Gipuzkoa eta Euskadirentzat hautagaitza horrek proposatzen dituen baloreak aurrera eramatea duen garrantziaz" ohartu direla baieztatu du. Sailburuak trena Donostia eta Gipuzkoako turismorako onuragarria izango del esan du, "proiekzio ekonomikoa duen sektoreetako bat" baita.

Garraio sailburuaren arabera, Donostialdeko garapenerako erabakigarriak izango diren beste proiektu batzuk  Euskal Y-a eta metroa izango dira. Arriolaren ustez, azpiegitura hori 2010ean zehaztasunez definituko da. Oraingoz, AHTaren tarteak datorren urterako beste zazpi tarte berrientzat eskaintza eginda eta esleituak daude 754 milioiko zenbatekoarekin.

 "Kantauri Zeharreko trena, Kalitatezko 25 urteko Turismoa"

Garraio Sailburuak "Kantauri Zeharreko trena, Kalitatezko 25 urteko Turismoa" erakusketa Donostian bukatuko dela goraipatu du. 2008an Leonen inauguratu zen eta Estatuko hiri nagusietan ikusi ahal izan den erakusketa bat da. Erakusketak panel batzuen bitartez trenaren historia errepasatzen du; 80ko hamarkada, ibilbidearen aldaketa eta konpartimenduen berriztatzea 90.hamarkadan, Kantauri Zeharreko IIaren sorkuntza 2000.urtean eta trenaren hobekuntzak eta sendotzea azken urteetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola Garraio sailburua