Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak enplegu politiken transferentzia 2010ean izango dela adierazi du, "EAJk oztopoak jarri arren”

2009.eko abenduak 11

Lehendakariak enplegu politiken transferentzia 2010ean izango dela adierazi du, "EAJk oztopoak jarri arren"

Patxi Lopezen arabera, transferentzia Gernikako Estatutuaren eta Eusko Jaurlaritzan ezarritakoaren arabera egingo da

Lehendakariak Legebiltzarrean PPk eta EAJk transferentzia honen atzerapenari buruz egindako interpelazioei erantzuna eman die, hasieran, 2010eko urtarrilaren 1erako aurreikusita baitzegoen.

Gaur goizean Patxi Lopez Lehendakariak Gobernuaren kontrol-saioan adierazi du, enplegu politiken transferentzia "ahalik eta lasterren" egingo dela, 2010.urtean, Lopezen esanetan, EAJk jarri nahi duen "betoa" egon arren.

Gaurko osoko bilkuran, Lehendakariak transferentzia honek duen "atzerapena" aitortu du, berez, datorren urteko urtarrilaren 1erako aurreikusita baitzegoen. Euskadik bere Gobernuak lortuko duen eskuduntza hori "25 urte itxaroten" daramatzala baieztatu du.

"Transferentzia on bat lortuko dugu. Batzuk agian, urtarrilaren 1rako ez egotea poztuko dira, baina otsailaren edo martxoaren 1erako, edo ahalik eta lasterren  egotea saiatuko gara, atzeratzen hori Euskal Herriarentzat kaltegarria baita", esan du Lehendakariak.

Lopezek exekutiboak transferentzia lortzeari "inoiz ez diola uko egingo"baieztatu du. Transferentzia teknikoki eta politikoki "korapilatsua" dela esan du, zailtasun horiei EAJk PSOErekin izan duen akordioaren bitartez inposatu nahi duen "betoa" gehitu behar zaio.

Itun horri buruz, eta bere edukia ezagutu eta gero, "euskal herritar bezala kaltetua sentitu" dela baieztatu du. Zentzu horretan, bere agintaldiaren "lehenengo momentutik" Gobernu Zentralarekin eta PSOErekin "interes kontrajarriak" egon zitezkeela gogorarazi du. "Nire betebeharra Euskadiren interesen alde jartzea da", adierazi du.

Lehendakariak itunak "eragin minimoenak" izan dezan eta transferentzi hori "ahalik eta lasterren" errealitate bihurtu zitzan bere gobernua lanean dabilela adierazi du.

Europar Batasunean lehendakaritza Espainiarra

Europar parlamentuan izango den hurrengo lehendakaritza Espainiarrari dagokionez, Lehendakariak Eusko Jaurlaritzak egoera hori Europar Batasunera euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren arazoak eramateko aukera paregabea" bezala ikusten duela esan du. Gainera, "Europar Batasuneko kideak" ETAren aurkako borrokan gehiago inplikatzea eragin dezala nahi du. Exekutiboa enplegua, berdintasun politikak, industria edo hezkuntza bezalako alderdiak biltzen dituen txostena lantzen ari dela adierazi du, lehendakaritza Espainiarrak kontuan hartu behar izango dituen gaiak izango baitira.

Lopezen arabera, Europar Batasunak Euskal Herriaren eta Frantziaren arteko konexioa garatzen lagundu behar du.Abiadura Handiko Trenaren, eta, Ikerkuntza Garapen eta Berrikuntza bezalako alorretan inbertsioa areagotuz, besteak beste.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Patxi Lopez Lehendakaria