Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak lanean dihardu Euskadi marka kanpoan kalitatearen ikur gisa ikus dezaten

2009.eko abenduak 11

Lópezek nabarmendu du euskal turismoaren sektorearen irmotasuna eta bikaintasuna direla Euskadi turismogune normalizatua izan dadin kontuan hartu beharreko gakoak, jendilaje batzuek ematen duten irudi txarraren gainetik

Patxi López lehendakaria Donostiako Kursaal kongresu jauregian izan da Turismoaren Euskadi Saria ematen. Saria Euskal Herriko Ostalaritza Federakundearentzat izan da. Gainera, bi aipamen berezi ere eman dira, Eusebio Santamaríari (Bodegas El Fabulista) eta Maite Sabadell eta Tristán Montenegrori (Bataplan diskoteka) eta 2009an kalitate turistikoaren Q ziurtagiria lortu duten 32 enpresen lana aintzatetsi da.

Patxi López lehendakariak nabarmendu du Eusko Jaurlaritza Euskadi marka turismogune "normalizatua" bihurtzeko lanean ari dela, "jendilaje batzuek ematen duten irudi txarra" gaindituz, kanpoan "euskaldunon benetako irudia" ikus dezaten, gehitu du. Lópezek adierazi du benetan pentsatzen duela, krisiaz gain, "elementu bereizgarri gisa, kalitatearen eta bikaintasunaren" aldeko apustua egiten jarraitu behar dela. Halaber, adierazi du krisiaren ostean "argia ikusiko" duen lehenengo sektorea turistikoa izango dela, eta beraz, beste sektore batzuk bultzatzeko "plataforma" gisa balio dezakeela. Sektore turistikoa euskal BPGaren % 5,5 da.

Euskal Turismoaren Ekitaldiak Turismoaren Euskadi Saria emateko balio izan du eta sari hauxe Euskal Herriko Ostalaritza Federakundeak jaso du. Lehendakariaz gain, ekitaldian izan da, halaber, Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua eta berak eman ditu, hain zuzen ere, bi aipamen bereziak. Bata, Eusebio Santamaríari, Bodegas El Fabulistakoa, eta Maite Sabadell eta Tristán Montenegori, Bataplan diskotekakoak.

Ekitaldi honetan, aurten, 2009an, kalitate turistikoaren Q ziurtagiria lortu duten 32 enpresek egindako lana aintzatetsi da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria