Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Bernabe Undak Euskal Herriko enpresen lehiakortasuna handitzearen beharra defendatu du

2009.eko abenduak 14

Sailburuak uda baino lehen Legebiltzarrean aurkeztuko duten 2010-2013 Lehiakortasun Plana lantzen ari direla adierazi du

Bernabe Unda gaur Bilbon ospatu den "Forum Europa" hitzaldietan parte hartu du. Bertan, sailburuak "Euskadi inbertitzeko, bizitzeko eta bisitatzeko leku erakargarria" izan behar dela adierazi du.

Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak Euskal Herriko enpresen lehiakortasuna handitu behar dela esan du eta  hori, produktu eta zerbitzuen balio erantsiaren ekarpenen desberdintzearekin lortzen dela baieztatu du. Adierazpen horiek gaur Bilbon antolatu duten "Forum Euskadi" hitzaldietan egin ditu.

 Sailburuaren esanetan, "erabakiak helburu bakar batekin hartzen ari gara, indartsuagoak izan eta trebatuago egoteko, zehazki, lehiakorragoak izatea". "Aktibitate ekonomikoa da lana eta diru-kutxa publikoentzako diru-sarrerak sortzen dituena. Gure prestazioak eta ongizatea mantentzeko ezinbestekoa da  aktibitatearekin jarraitzea".

 Hitzaldian Undak egungo egoerari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak hartutako ekimenak  azpimarratu ditu, "+Euskadi09" plana, besteak beste. Zentzu horretan, Departamentuaren aurrekontua "Berrikuntza, Merkataritza eta Turismorako sailak orain arte izan duen historiako aurrekonturik handiena" dela esan du.

 Industria sailburuak uda baino lehen Legebiltzarrean aurkeztuko duten 2010-2013 Lehiakortasun Plana lantzen ari direla eta gobernuaren ekimenen artean zutabe nagusia izango dela adierazi du. Undaren arabera, ekimen guztiak bi premisetan oinarritzen dira, "gaur eutsi eta bihar lehiatu" eta gainera, "Euskal Herriko enpresek une honetan dauden zailtasunei aurre egin behar die, baina agertuko diren aukerak aprobetxatzeko prest egon behar dira", gehitu du.

 I+G+Bren kontzeptu tradizionalari Sailak beste letra bat gehitu nahi diola azaldu du, N bat, nazioartekotzearena. Gainera, marketing kontu bat ez dela, baizik eta behar bat dela esan du. Euskal Herriko enpresak atzerrian produktu gehiago saltzeaz gain, atzerriko inbertsioentzat interesgarriak izan behar direla eta "Euskadi inbertitzeko, bizitzeko eta bisitatzeko leku erakargarria" izan behar dela adierazi du.

 Hitzaldian "Plan Resiste" eta "Plan Compite" programen ekimenak zehaztu ditu. Sailburuaren arabera, lehenengoa epe motzean, partzialki diru-sarreren jaitsierei, enpleguaren suntsiketari eta produkzio gaitasunari eustea du helburu eta epe ertainera, beste industriarekin konparatuta, partida pribilegiatua izatea baimenduko du.

 "Plan Compite"ri dagokionez, Undak epe ertainera eta luzera benetako erronka, enpresek euren barne estrategia eredu ekonomikora egokitzea eta lehiakortasuna geroz eta handiagoa izango dela aipatu du. 

 Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak Energiaren Batzorde Nazionalean enpresen argindarra garestitzeko epea "atzeratzea" proposatuko duela eskatuko duela baieztatu du. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Bernabe Unda sailburua