Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Enplegu eta Gizarte Gaitetako Sailak 10,5 milioi bideratuko ditu langile autonomoentzako laguntza Plan batera

2009.eko abenduak 10

Gemma Zabaletak azpimarratu duenez, "laguntzak bateragarriak izango dira langile autonomoen jarduera errazteko dauden beste guztiekin, guztien laguntzarekin krisiari aurre egin ahal dizezaioten". Programak 12 hilabeteko indarraldia izango du, abenduaren 18tik hasita, egun horretan argitaratuko baita gai horri buruzko Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak 10,5 milioi bideratuko ditu langile autonomoentzako laguntza-plan batera. Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gaur Gasteizen azaldu duenez, aparteko laguntzak +Euskadi 09 txoke planaren barruan kokatzen dira, eta 6.385 langile autonomorengana iritsiko dira hasiera batean. +Euskadi 09 plana urgentziazko ekintzen bidez krisi ekonomikoaren eragina arintzeko sortu zuen Jaurlaritzak.


Laguntza horiek onartuz, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak bere laguntza ekarpena egin nahi du "ekonomiako eta gizarteko sektore garrantzitsu horrek ikus dezan Eusko Jaurlaritzak ez duela bakarrik uzten une zailetan. Enplegu Sailak ez du inor bazterrean utziko eta, gainera, dituzten arazoei buruzko solaskidetza-gune bat sortzeko asmoa du autonomoekin", adierazi du Gemma Zabaletak.

Hiru egoera motatarako ezartzen dira laguntzak:

a) Produkzio-jarduerari eustea. Partida honen bidez langile autonomoei laguntza eman nahi zaie, Gizarte Segurantzarekiko konpromisoa, gutxienez, betetzen laguntzeko, alegaltasunik egin ez dezaten. Atal horretarako 4,5 milioi euro esleituko dira. Diru-laguntzaren zenbatekoa 1.125 euro izango da langile autonomo bakoitzeko.

b) Kontratazioa sustatzea, langile autonomoei enplegatu berriak gutxienez sei hilabeterako kontratatzeko pizgarria emanez, hori da laguntzen beste helburuetako bat. Kasu honetarako, milioi bat eurora iristen da zenbatekoa. Diru-laguntzaren zenbatekoa honako hau izango da: kontratatutako lagunei dagokien eta enpresak ordaindu beharreko gizarte-segurantzaren kuotaren % 100, gehienez ere sei hilabetez.

c) Azkenik, enpresa-jarduera bertan behera utzi behar izan duten langile autonomoei laguntzeko bost milioi euro bideratuko dira. Kasu horretarako, programa berezi bat diseinatu da langile autonomoen lanbide-kualifikazioa eta enplegagarritasuna hobetzeko, lehenbailehen berriz ere lan-merkatuan sartzeko edo beste enpresa-jarduera bati ekiteko. Gehienez ere sei hilabete iraungo duen prestakuntza-prozesuan onuradunek 480 euroko laguntza jasoko dute hilero.


INFORMAZIO GEHIAGO:

http://www.juslan.ejgv.euskadi.net/r45-476/es/contenidos/nota_prensa/autonomos_ayudas/eu_ay_auton/ayudas_autonomos.html

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gemma Zabaleta