Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakari Autonomikoen IV. Batzarra

2009.eko abenduak 14

Lehendakariak enplegu-politika aktiboen transferentzia Estatuko Gobernuarekin ´azkar´ negoziatuko duela ziurtatu du. Lopez lehenengo aldiz egon da Lehendakarien Biltzarrean eta PPri leporatu dio ´aurretik erabakita´ dagoen eta ´alderdikoia´ den jarrerarekin gailurrera joatea eta akordioa oztopatzea

Patxi Lopez Lehendakariak Lehendakari Autonomikoen IV. Biltzarrean egotea aprobetxatu du Estatuko Gobernuari ´ahalik eta denbora laburrean politika aktiboen eskumena Euskadiri transferi diezaion eskatzeko´.

Patxi Lopez Lehendakariak Lehendakari Autonomikoen IV. Biltzarrean egin duen hitzaldia aprobetxatu du Gobernuko presidenteari enplegu politika aktiboen eskumena Euskadiri eman diezaion berriz eskatzeko. Lopezek ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak "azkar negoziatuko" duela eskumen horien transferentzia Estatuko Gobernuarekin. Euskadi da eskumen hau transferitua ez duen Estatuko Autonomi Erkidego bakarra.

Lopezek adierazpen hauek egin ditu Senatuan egin den Lehendakarien IV. Biltzarra bukatu eta gero. Hau da Lopez gailur-bilera honetara joan den lehenengo aldia eta bertan ezin izan da Estatuko Gobernuak diseinatu duen eta krisiaren aurkako neurriak dituen dokumentu bat adostu PPko lehendakari autonomikoak abstenitu egin direlako.

Lehendakariak PPri leporatu dio "aurretik erabakitako" modu "alderdikoian" jokatzea biltzar honetan, ekonomia eta enpleguari buruz Gobernuak aurkeztu duen dokumentuari buruzko akordioa eragotzi baitu, eta Lopezek gogorarazi duenez, PPk egindako proposamenen %80 onartu eta gero. Jokabide honen aurrean, Lehendakariak "Estatu zentzuarekin" jokatzearen eredu gisa Aurrekontuak edo "Euskadi 09" programa onartzeko Euskadin lortutako akordioak jarri ditu. "Gaur, estatu zentzua izatea zen hemendik irtetea funtsezko gaiei buruzko akordioekin, hiritarrek politikak alderdien arteko gatazkak edukitzeko baino gehiagorako balio duela ikus zezaten", azpimarratu du Lopezek, eta EBko lehendakaritza espainiarrari buruzko hitzarmena, aho batez erabakia, eta genero-indarkeriaren aurkako dokumentua kontrajarri ditu.

Espainiaren lehendakaritza europarra

Beste zentzu batean, Lehendakariak Euskadirengan eragina duten zenbait gai EBko lehendakaritza espainiarrari buruzko azken dokumentuan sartzea balioztatu du. Atal honetan Lopezek nabarmendu ditu Europa zeharreko sareen garapena, Frantzia eta gainerako Europarekin lotzen gaituen AHT abian jartzea, itsas politika atlantikoa bultzatzea eta Indiako Ozeanoan lanean ari diren arrantza-ontzien segurtasun handiago baterako ekintza koordinatua indartzea.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria