Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

EuskadiI Kop15en

2009.eko abenduak 16

Eusko Jaurlaritzaren Kopenhageko Ordezkaritzak harreman estuagoak egin nazioarteko beste eskualde eta organismo batzuekin klimaren aldaketaren kontra borrokatzeko.

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua buru duela eta Lehendakaritzako Europako Gaietarako eta Kanpo Harremanetarako zuzendaria laguntzaile, Kopenhaguen da, Nazio Batuen Erakundean klima-aldaketaren kontra egiten ari diren negoziazioak nola doazen ikusten.

Patxi López Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren lehentasun politiko gisa nabarmendu du klimaren aldaketaren kontrako borroka, hala Urdaibain egin zuen hitzaldian nola Presidenteen Batzarrean parte hartu zuenean.

Mundu-krisiko egoera honetan, Euskadik apustu garbia egin du ekonomia iraunkorrean oinarritutako eredu baten alde. Hala, Lehendakariaren EcoEuskadi 2020 ekimenak erreferente bihurtu nahi du Euskadi era honetako ekonomia nahi duten Europako eskualdeen artean: berrikuntzan eta ezagutzan oinarritua, karbono gutxi erabiltzen duena, baliabide naturalak erabiltzen eraginkorra, kapital naturala eta biodibertsitatea zaintzen duena eta kalitateko enplegua eta gizarte-kohesioa sortzen duena.

Eskualdeek klima-aldaketaren kontra duten eginkizuna, Nazio Batuen iritziz, ezinbestekoa da KOP 15en barruan negoziatzen diren helburuak iristeko. Klima-aldaketari aurre egiteko ezartzen ari diren eta gauzatuko diren ekintzen % 50 eta % 70 bitartean eskualdeen edo udalen mailan onartzen dira. Hala bada, inoiz baino garrantzitsuagoa da estatuz azpiko entitateek klima-aldaketaren ondorioak gutxitzeko eta hari egokitzeko behar diren neurrietan duten eginkizuna aitortzea.

Egunotan Kopenahgen egiten ari direna bezalako negoziazioetan Eusko Jaurlaritza izatea, egoera horrek berak justifikatzen du.

2005 urteaz geroztik, Europar Batasunaren Kontseiluan parte hartzen dute autonomia-erkidegoek. Europar Batasuneko Kontseiluaren ingurumen-bilkurako Espainiaren ordezkaritzan, sei hileko honetan, Euskadik ordezkatzen ditu autonomia-erkidego guztiak. Autonomia-erkidegoek hartu duten ezinbesteko erabakietako bat izan da EBk KOP15eko negoziazioetarako duen aginduan berariaz sartzea eskualdeek planetaren berotzearen kontrako borrokan duten eginkizunaren aipamena.

Halaber, Kopenhageko negoziazio hauek agerian utzi dute ezin zaiela garatzeko bidean diren herrialdeei eskatu, finantza-baliabiderik ezean, klimaren aldaketaren kontrako borrokan konpromiso handiak har ditzaten. Egoera honetan, Euskadi, aitzindaritza bere gain hartuz eta elkarrekiko erantzukizunez, lanean ari da Montevideon, Uruguain, Nazio Batuen Garapenerako Programaren barruko proba gisako proiektu batean, metropoli-eremuko administrazioari klimaren aldaketaren kontrako borrokaren arloan jakintza eta gaikuntza ematen.

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Kopenhagen, laguntzen ari da Euskadik harremanak estutu ditzan nazioarteko eta Europako beste eskualde eta organismo batzuekin, eta, gainera, horrenbestez, indartu egiten du Euskadik Garapen Iraunkorrerako Eskualde Gobernuen Sarean duen posizioa.

Ezingo da karbono gutxiko ekonomia baterako aldaketarik egin eskualdeen konpromisorik gabe. Euskadi Kopenhagen izan da, eta helburu horrekin eratzen diren gainerako foroetan ere izango da.

 

Vitoria-Gasteiz, abenduak 15, 2009

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejera