Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiren Bruselako Ordezkaritzaren lankidetza aktiboa “Creative Clash” delakoetan eta dormenari eta berrikuntzari buruzko Europar Batzarretan

2009.eko abenduak 17

TILLT Europe erakundeak antolatuta, "Creative Clash" izeneko hitzaldiak egin ziren Euskadik Bruselan duen ordezkaritzan eta Suediak EBn duen Ordezkaritza Iraunkorrean

Disonancias, Tillt erakundeko kidea, hautatu zuten jardun onaren eredutzat EBren aldetik, Sormenaren eta Berrikuntzaren Europar Urtearen ekitaldien barruan

Sormenaren eta Berrikuntzaren Europar Urtea amaitzean, "Creative Clash" izeneko europar hitzaldiak egin ziren Euskadiren Bruselako Ordezkaritzan eta Suediak EBn duen Ordezkaritza Iraunkorrean.

Lehiakortasuna-sormena erlazioaren balioa aintzat hartzeko xedearekin, hara bildutako jende ugariak bertatik bertara ezagutu zituen TILLT izeneko europar plataformaren lanaren emaitzak. TILLT Europe erakundeak europar plataforma batzuk biltzen ditu, artearen eta berrikuntzaren ingurukoak, honako hauek osatuta: Suediako Tilt, Berlingo Gizarte Zientzien Zentroa (WZB), eta DISONANCIAS (Donostian du egoitza). Hitzaldi horiek DISONANCIASek antolatu ditu, eta, bertan, artisten eta erakundeen arteko lankidetza¬plataformen analisia konparatibo bat egin da. Bera hautatu du Europako Batzordeak jardun onaren eredu Sormenaren eta Berrikuntzaren Europar Urtearen barruan.

TILLT Europeren arduradun Pia Arebladen hitzetan, "EBk nabarmendu nahi izan du artea eta kultura geroz eta garrantzitsuagoak direla hazkunde eta garapen sozial eta ekonomikorako". Arebladek esan duenez, "gure eginkizuna da erakundeen barruan egin behar diren esku¬hartze artistikoetarako gomendiak egitea eta Lisboako Estrategiaren helburu nagusia lortzen laguntzea, alegia, Europa izan dadila munduan ezagutzaren ekonomiarik dinamikoena."

Euskadiren Bruselako Ordezkaritzan jende ugari bildu da, berrikuntzaren eta sormenaren arloetako adituak, bai sektore publikoa bai pribatua ordezkatuz. Bertara agertu zirenek aukera izan zuten jende ezagunarekin hitz egiteko, hala nola: Vladimir Sucha¬rekin, Zuzendaritza Nagusiko Kultura, Eleaniztasun eta Komunikazioko zuzendariarekin; Rafael Carazorekin, Espainiako Kultura Ministerioko Kultur Industrien Politiken Azpizuzendaritza Nagusiko Kontseilariarekin; Henrik Selin¬ekin, Suediako Kultura Ministerioko ordezkariarekin; Charlotte Arwidi¬rekin, Europako Batzordeko Enpresa Zuzendaritza Nagusiko ordezkariarekin; edo Staffan Nilsson¬ekin, Europako Ekonomia eta Gizarte Komiteko (EEGK) ordezkariarekin.

Bruselako Ordezkaritzan egindako hitzaldian, EBren Suediar Lehendakaritzako kultura¬arduradunek beren lehentasunak eskualdatu dituzte, eta Espainiako Lehendakaritzaren (2010eko urtarrila) txanda iritsi da.

"Creative Clash" mintegiok izan dira Eusko Jaurlaritzak proaktibitatez jokatu duen urte baten amaiera, Sormenaren eta Berrikuntzaren Europar Urtearen barruan.

Sormena versus lehiakortasuna: TILLT Europe eta Disonancias

TILLT Europe lantalde bat da, artisten, enpresen eta erakundeen arteko lankidetza¬programen eragin sozioekonomikoaren gainean gogoeta egiteko eta arteak eta kulturak ezagutzaren mundu¬ekonomia bat iristeko elkarren artean duten lotura erakusteko sortua.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan