Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Lanbidek arreta pertsonalizatuko politika indartu du, 175 orientatzaile berrirekin

2011.eko uztailak 22

 

  • Euskal Enplegu Zerbitzuak zerbitzu horretako langile kopurua hirukoiztu egin du, bere bulego-sarearentzako 60 espezialista gehiagorekin, eta akreditatutako zentro laguntzaileetan lan egingo duten beste 115 espezialista gehiagorekin.
  • Profesional berriek profil profesionala eta banakako jarraipena egingo dute 62.000 eskatzailerentzat  2012ko apirilerako
  • "Orientatzaileak enplegu-eskatzailearen gaitasunak detektatzen ditu, eta tresna egokiena eskaintzen du horiek baliatzeko eta laneratzeari begira hobetzeko", adierazi du Zabaletak

 

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak enplegu-eskatzaileentzako arreta pertsonalizatuko politika indartu du 175 teknikari orientatzaile berri kontratatuta eta, horrela, dagoen plantilla hirukoiztuz. Horietako 60 bulego-sarean banatuko dira, eta gaur egun dauden ia 70 orientatzaileei gehituko zaizkie datorren irailaren 1etik aurrera. Beste 115 espezialista gehiagok antzeko zerbitzu bat ematen dute aste honetatik aurrera akreditatutako 53 zentro laguntzaileetan.

Errefortzu horrek langabezia-egoeran dauden 62.000 euskal biztanle baino gehiagoren orientazio profesionala bermatuko du 2012 apirilerako. Horretarako, banakako arreta profesionaleko 367.500 ordu eskainiko ditu gutxienez.

Kontratazio horien bitartez, Lanbidek 245 espezialistara igoko du unitate hori, oinarrizkoa bere kalitatezko arreta pertsonalizatuko filosofian. Orientatzaile bakoitza gida bat izango da enplegurako bidean. "Arreta pertsonalizatu hori enplegu-eskatzaileen lan-aukerak hobetzeko helburuak lortzeko berme onena da", azpimarratu du Gemma Zabaletak, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak.

Orientatzaileen taldeak banakako enplegu-ibilbide pertsonalizatu bat diseinatu, landu eta egingo du hori eskatzen duen eskatzaile bakoitzarentzat. Prozesuak honako hauek bil ditzake: enplegurako eta autoenplegurako orientazio eta informazioko zerbitzuak, lanbide-kualifikazioaren eta enplagagarritasunaren hobekuntza, eta kontaktuak enpresekin, entitateekin eta erakunde publikoekin laneratzea errazteko.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak azaldu duenez, "Lanbideren enplegu‑orientazioa honetan datza: gaitasunak detektatu eta horiek baliatu eta hobetzeko beharrezko tresna eskaintzen duen profesional batek emandako arreta profesionalean. Orientatzaileak  eskatzailearen gaitasunen diagnostikoa egiten du, kontratatua izateko gaitasuna hobetzeko tresna egokia eskaintzen dio, eta gero lagun egiten dio laneratzeko ibilbide horretan".

Eskatzailearen konpromisoa

Horrela, Lanbidek hedatutako ereduak iraganeko berezko orientazio itxia gainditu du, hain zuzen ere enplegu-eskatzaile bakoitzaren profilari egokituak lana bilatzeko eta lan‑aukerak hobetzeko tresna malguagoen aldeko apustua egiten duelako. "Zerbitzu pertsonalizatuak, era berean, orientatu beharreko lagunaren partaidetza eta konpromisoa behar du"; horixe gogoratu du Lanbideren Administrazio Kontseiluko lehendakariak.

Horrela, enplegurako orientazio-ekintzak hartzen dituzten erabiltzaileak honako hauek izango dira: langabeak, langabezia-arriskuan dauden langileak, eta enplegu-hobekuntzako egoeran daudenak. "Argi dago bizitza osorako prestakuntzaren paradigma amaitu dela, bizitzan zehar garatu beharreko prestakuntza bihurtu baita paradigma berria. Lan-merkatuaren bazterkeriaren aurkako berme bat da", azpimarratu du Zabaletak.

Probintzien arabera, orientatzaile gehienek Bizkaian lan egingo dute, 133k, hain zuzen ere. Beste 75 profesionalek Gipuzkoa izango dute lantoki, eta gainerako 37k Araban jardungo dute.

 

Iruzkin bat
  • 2011.eko uztailak 27

    2 observaciones sobre dicha noticia

    1-¿Dond estan? ya que me he ncontrado en la tesitura de pedir cita para renovar mi curriculum al estar en desempleo y en mi oficina me han comunicado que vaya alli por septiembre a pedir cita porque antes no las estan dando.( esto a 20 de Julio de 2011)
    2º Porque si la ope de Lanbide esta al caer, se han contratado obviando los requisitos de merito, igualdad y capacidad a 6o tecnicos con unos requisitos claramente discriminatorios enfocados a personas que ya trabajaban en areas similares sino en entidades colaboradoras.(pregunta que se realizo en el parlamento vasco?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko