Berriak Lehendakaritza
Eu

Legebiltzarrak 2010eko Aurrekontuak onartu ditu

2009.eko abenduak 23

PP eta PSEren arteko akordioak, Ganberako 75 eserlekuetatik 38 lortu dituenak, Aurrekontuak onartzea bermatu du


Aurrekontuen %60’8 Osasun eta Hezkuntza sailetara bideratuko da


Legebiltzarrak 2010eko Aurrekontuak behin betiko onartu ditu. Aldeko 38 boto (PSE eta PP), sei kontra (Aralar, EB eta EA) eta 31 legebiltzarkideen abstentzioa izan da, 30 EAJrenak eta UpyDko bat. Azken honek aldeko botoa eman nahi zuen, baina akats baten ondorioz abstentzioaren botoia sakatu du.


Krisiari aurre egiteko Aurrekontuak dira, 2009koak baino %1’6 baxuagoak baitira. Aurrekontuak 10.315 milioi eurokoak izango dira eta horietatik %60’8 Osasun eta Hezkuntza sailetara bideratuko dira.


Gaurko osoko bileran, Ekonomia, Hazienda eta Aurrekontu Batzordeak emandako txostena bozkatuko da. Urriaren 26an PSE eta PP akordio batera heldu ziren eta horrek Aurrekontuak aurrera ateratzea ahalbidetu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)