Berriak Herrizaingoa
Eu

Euskadiko suhiltzaileek eskuliburu berria edukiko dute

2011.eko irailak 07

Aresen iritziz, 5 liburukiberri hauek «erreferentzia» eta "nahitaezko kontsulta» liburu bihurtuko dira

Argitalpen berria, guztira, 21 liburuk osatzen dute eta horietan 52 egilek hartu dute parte, denak ere Euskadiko suhiltzaile zentroetan lan egiten duten profesionalak. Lan honen bitartez, Arkauteko akademiak aurrerapausoa emango d larrialdien eta babes zibilaren arloetarako prestakuntza lanetan.

Erreskateak, suteak kontrolatzea edota fenomeno meteorologikoen aurrean prebentzioa dira suhiltzaileek, bere egunerokoan, egin behar dituzten ekintzetako batzuk. Era berean, nola jokatu jakin behar dute eta, zalantzaren bat izatekotan, non kontsultatu ere jakin behar dute. Hori dela eta, Arkauteko akademiak Suhiltzaileen eskuliburua berritu eta eguneratu du, gaur egungo errealitateari egokitzeko.

Rodolfo Ares, Herrizaingo sailburuak eta Elena Moreno Arkauteko akademiaren zuzendariak Suhiltzaileen eskuliburua aurkeztu dute, Arkauteko Akademian (Araba) egindako prentsaurrekoan. Herrizaingo sailburuak, dokumentu berria suhiltzaileen lan arloan eta larrialdietako zerbitzuetan lan egiten dutenentzat «erreferentzia» eta «nahitaezko kontsulta» liburu bihurtuko dela uste du.

Lan hau Arkauteko akademia segurtasun publikoko arloan «akademia integrala» izan dadin «beste urrats bat» dela azpimarratu du Aresek.

Argitalpen berriak bost liburuki ditu, eta Euskadiko suhiltzaileen hainbat zentrotako 52 profesionalen eskarmentua eta aholkuak biltzen ditu 21 liburutan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rodolfo Ares, Herrizaingo sailburua