Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Jaurlaritzak Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzu bat sortuko du enpresa berriak bultzatzeko

2011.eko irailak 08

Sailaren kudeaketari esker 130 enpresa berri jarri ziren martxan iaz, eta aurreko urtean, aldiz, 112

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburu Bernabé Undak bulego berri bat martxan jarriko dela iragarri du 2011ko Ekintzailetza Foroaren aurkezpenean, datorren asteazkenean, hilak 14, BEC aretoa enpresa berriak sortzeko benetako negoziogune bihurtuko duen ekitaldiarenean. Sailari esker sortutako enpresak oinarri teknologiko berritzailea duten konpainiak dira, % 80ko biziraupenarekin eta gutxienez 3 lanpostu sortzen dituztenak.

Patxi Lopez lehendakaria izango da 2011ko Ekintzailetza Foroaren buru eta osoko bilkuran Emilio Duró izango da bertan, optimismoa funtsezko balio gisa aldarrikatzen duen hizlari ospetsua.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburu Bernabé Undak gaur adierazi du Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzu berria sortuko dela, hau da, enpresa berrien sorrera bultzatu nahi duen Eusko Jaurlaritzaren bulego berria.

Datorren asteazkenean, irailak 14, BECen izango den 2011ko Ekintzailetza Foroaren bigarren edizioaren aurkezpenean egin du iragarpena Undak. Ekitaldi horrekin, benetako negoziogune bihurtuko da azoka-aretoa, enpresa berriak martxan jarri eta finantzatzeko.

Izan ere, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak SPRiren (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea) eta Enpresa eta Berrikuntza Zentroen (EBZ) bidez babesturiko ekintzaile berriek sorturiko enpresak % 16 gehitu ziren 2010. urtean: 130 enpresa berri jarri ziren martxan eta aurreko urtean, aldiz, 112. Oinarri teknologiko berritzailea duten konpainiak dira, % 80ko biziraupenarekin eta gutxienez 3 lanpostu sortzen dituztenak.

Bernabé Undak adierazi duenez, Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzua datorren urrirako martxan egon dadila nahi dute. Ekintzaileen informazio- eta aholkularitza-eskaera guztiak bideratzea da bulegoaren helburua, telefono bakar baten, helbide elektroniko bakar baten eta webgune berri baten bidez. "Ekintzailetzari eskainiko diogun laguntzan gainerako euskal erakunde eta agenteen ahaleginei gure ahaleginak ere gehitzen saiatuko gara, indarrak batzen direnean emaitzak askoz ere hobeak direlako ", Undak adierazi duenez.

"Hasiera" lemarekin garatuko den 2011ko Ekintzailetza Foroa (ekitaldia negozio-proiektuen hasiera izatea da helburua, hain zuzen ere) hilaren 14an inauguratuko du Patxi Lopez lehendakariak. Goizeko 9:30ean hasiko da eta Emilio Duró ere bertan izango da, azken hilabete hauetan ospe sozial eta mediatiko handiena lortzen ari den pertsonetako bat, gizartean optimismoa zabaltzeko aurrera eramaten ari den kanpaina gogotsua dela-eta. Hain zuzen ere, proiektuekin ilusionatzeko premia hori helarazi nahi die Eusko Jaurlaritzak euskal ekitzaile eta enpresaburuei, eta jarrera positibo eta optimista hori ere bai.

Baina Eusko Jaurlaritzak ez du soilik ilusioa, optimismoa eta jarrera positiboa eskaintzen. Patxi Lopez lehendakariak berak konpromisoa hartu da jarduera ekintzailea bultzatzeko eta sinergiak sortzearen, ahaleginak partekatzearen eta ekintzailearen figuraren inguruan interes erkideak bultzatzearen aldeko apustua egin du.

2.000 pertsona baino gehiagoren partaidetza erregistratuta du jada 2011ko Ekintzailetza Foroak (iaz 1.500 izan ziren). Horietatik erdiak ekintzaile eta enpresak dira eta beste erdiak ekintzailetzaren agenteak, LHko ikastetxeetako eta Unibertsitateko ikasleak, finantza-erakundeak, eta abar. 2010ean elkargune eta harremangune bat sortu zen, enpresa baten sortze-prozesuan esku hartzen duten elementu guztiena, eta Euskadin esparru publikotik eta pribatutik eskaintzen diren zerbitzu eta laguntzen multzo osoa ekitaldi bakar batean bildu zen, eta aurtengo edizioa, aldiz, ekintzaileei bereziago eskainitako ekitaldia izango da.

Ekintzaileen arteko benetako esperientzien trukea bultzatzea da 2011ko Ekintzailetza Foroaren helburuetako bat, eskaintza eta eskaria hurbiltzeko moduan, eta BECen bertan negozio-aukerak izatea ere bai, eta eztabaida bat egotea ekintzaileek idatzita eraman behar dituzten gaiei buruz, horiek hartu beharko dituztelarik aztergai beren enpresa-ekimena martxan jarri, sendotu edo garatzeko energiarik eta baliabiderik ez alferrik galtzeko.

Helburu horiek zehazteko, hamaika tailer tematiko, ekintzailetzako gai jakinak biltzen dituzten sei eztabaidarako mahai-inguru, eta sei partaidetza-dinamika diseinatu dira programan, baliagarriak izango baitira ekintzaileek enpresaburuei eta beren negozioen finantzaketa-iturri posibleei beren proiektuak azaltzeko.

2011ko Ekintzaile Foroaren antolakuntzan Eusko Jaurlaritzaren 4 sailek (Industria, Hezkuntza, Kultura eta Enplegua) lagundu dute modu batean edo bestean, baita Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak, Foru Aldundiek, toki-garapeneko 34 agentziak, IK4-k eta Tecnaliak, 5 enpresa- eta berrikuntza-zentrok (EBZ), hiru merkataritza-ganberek, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitateak, lanbide-heziketako 17 ikastetxek, 4 enpresa-patronalek eta ekintzaile gazteen elkarteek ere, betiere BBKren babes bereziarekin.

Ekintzailetzarako laguntza eta programak

Eusko Jaurlaritzak azken urteotan ekintzailetzari emandako laguntzari esker zenbait ekimen jarri dira abian. 2009an ekintzailetzari zuzenduriko 3 programa zeuden (Ekintzaile, ETEen ondorengotza eta Connect) eta orain, aldiz, 13 programa eta zerbitzu daude (aurrekoak, gehi Miniconnect, Enpresa Sortu-Unibertsitatea, Enpresa Sortu-Zentro Teknologikoak, Business Angels, Barnekitzailetza, "Sentsibilizazioa: Kultura Ekintzailea" Programa, enpresa-transmisioa merkataritzan, eta abar.

 

2 iruzkin
  • @man_rivas
    2011.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno creara un Servicio Vasco de Emprendimiento para impulsar la creacion de empresas http://t.co/0EMvb7h

  • @raulmarques
    2011.eko irailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Los emprendedores tendrán más facilidades a partir de noviembre, ¿quieres saber por qué? http://t.co/BuWMR2p

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)