Berriak Herrizaingoa
Eu

Aresek eta Rubalcabak Ertzaintza Terrorismoaren Kontrako Koordinaziorako Zentro Nazionalean sartzea hitzartu dute

2009.eko abenduak 29

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak, Rodolfo Aresek eta Espainiako Gobernuko Barne Ministroak, Alfredo Pérez Rubalcabak, EAEko Segurtasun Batzordeak Erandioko ertzain-etxean izan duen bilera bukatu ondoren, Terrorismoaren Aurkako Koordinazio Zentro Nazionalaren eta Ertzaintzaren arteko Koordinazio Protokolo bat sinatu berri dute; informazio esanguratsua elkar trukatzea eta mehatxu terroristen sinesgarritasuna neurtu eta ikertzea izango da honen helburu  nagusia


2010eko otsaila bukatu aurretik Ertzaintza Hendaiako (Biriatu/Irun-Behobia) Polizia eta Aduanako Kooperazio Zentroko kide izatea adostu dute Aresek eta Rubalcabak


Rodolfo Ares Sailburuak eta Espainiako Barne Ministroak EAEko Segurtasun Batzordeak, terrorismoari aurre egiteko elkarlana areagotzeko Terrorismoaren Aurkako Koordinazio Zentro Nazionalaren eta Ertzaintzaren arteko Koordinazio Protokolo bat sinatu berri dute.
Gaur sinatu den akordio honi esker, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, terrorismoari aurka egiteko duten informazioaren egoera eta horren inguruko ikerketak elkar banatuko dituztela bermatu dute.


Terrorismoaren Aurkako Koordinazio Zentro Nazionalak izatez dituen edo etorkizunean egingo dituen eta Euskadirengan zuzeneko edo zeharkako eragina izan dezaketen terrorismoaren esparruko gaien inguruko azterketak, txostenak edota ikerketa estrategikoak Ertzaintzari helarazteko konpromezua hartu du; informazio honi esker, terrorismoaren joera ezberdinak aztertu eta terrorismoaren beraren egungo testuingurua ezagutzeko aukera izango du Ertzaintzak, bai Espainia mailan eta baita nazioartean ere.


Sinatu den protokolo honetan adostu denez, Ertzaintzako Akademniak, Espainiako Barne Ministerioaren laguntzatz terrorismoari aurka egiteko heziketa ekintzak antolatuko ditu.


Gainera, EAEko Segurtasun Batzordeak 2010eko otsaila bukatu aurretik Ertzaintza Hendaiako Polizia eta Aduanako Kooperazio Zentroko kide izatea adostu du.


Bestalde, informazioa elkarren artean trukatzeko eta orain arteko datu-baseen konexioa mantentzeko lanekin aurrera jarraitzea ere adostu du gaur EAEko Segurtasun Batzordeak.

 

Prentsaurrekoa Erandion


Alfredo Perez Rublacaba Barne ministroak jakinarazi duenez, baliteke ETAk "gizarteko arlo adierazgarri batean" bahiketaren bat gauzatzea. Segurtasun indar guztiak alertan jarri dituzte gaur bertan, ETAren ekintzari aurre egiteko koordinatzeko.


Horrelako ekimen baten bidez ETAk "orain ez duen ospea lortzeko bidea izango lukeela" esan du Barne ministroak Erandion egin duten EAEko Segurtasun Batzordearen ostean.
"Bahiketa ekintza ikusgarria izango litzateke, komunikabideetan presentzia emango lioke, orain ez duen arreta bereganatuko luke eta bere munduan aurkako askorik ez luke izango ", azaldu du Rubalcabak prentsaurrekoan.


ETA ahul dagoela azpimarratu dute Aresek eta Rubalcabak, eta erakundearen barnean zatiketa nagusi dela esan dute. Hala ere, "oraindik bizirik" dagoela argi utzi behar du eta horretarako bide bakarrak "ekintza ikusgarriak" dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Rodolfo Ares Sailburua