Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Rocío García (El País) eta Pamela Rolfe (The Hoolywood Reporter) kazetaria sarituko dituzte Donostiako Zinemaldian

2011.eko irailak 20

Mikel Erentxun eta Elena Arzak Euskadiko enbaxadoreek emango dituzte bi sariak, eta ekitaldi horretan, Turismoko zuzendari Isabel Muela izango da Eusko Jaurlaritzaren ordezkari.

Zinemaldian egon diren bitartean Euskadiren irudia hedatu duten bi kazetariri, estatuko bati eta nazioarteko beste bati, emango zaizkie sariak.

Hirugarren urtez jarraian, Donostiako Zinemaldiak onespen-saria eman nahi izan die Zinemaldiaren esparruan garatzen diren jarduerei buruzko informazioaren bitartez Euskadiren irudia hedatzen lagundu duten bi kazetariri. Saria Eusko Jaurlaritzak ematen du, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak zehazki, eta aurten Rocío García (El País egunkarikoa) eta Pamela Rolfe (zineman espezializatutako Estatu Batuetako The Hollywood Reporter aldizkarikoa) kazetariei emango zaie. 

Eusko Jaurlaritzaren Turismoko zuzendari Isabel Muela ere bi sariak emango diren ekitaldian egongo da. Ekitaldi hori bihar (irailaren 21a, asteazkena) gauzatuko da gaueko bederatziak laurden gutxiagotan Victoria Eugenia antzokian. Euskadiko enbaxadoreetako bik, hau da, Mikel Erentxunek eta Elena Arzakek emango dituzte bi sari horiek.

Madrileko kazetari Rocío Garcíak El País egunkarian garatu du bere karrera profesionala, eta egunkari hori abian jarri zenez geroztik, hau da, 1976az geroztik kolaboratzen du egunkari horretan. Rocío Garcíak 20 urte daramatza Zinemaldiaren berri ematen eta Zinemaldia bere erantzukizunpean kontatu du "El Espectador" Gehigarrian -zinemari eta telebistari buruzkoan- nahiz egunkari horretako kultura-ataleko orrialdeetan. Kazetari ospetsuak lortu du Zinemaldia El País egunkariaren webgunearen eta Interneteko gizarte-sareen bitartez ere hedatzea. Zinemaldira hurbildu denez, harreman pertsonala izan du Donostiarekin eta beste mota bateko erreportajeak eta artikuluak argitaratu ditu, hondo-irudi gisa kultura eta hiriko nahiz Euskadiko pertsonaiak dituztenak.

Bestalde, Pamela Rolfe The Hollywood Reporter aldizkariaren Espainiako korrespontsala da. Aldizkari hori zineman espezializatuta dago, Los Angelesen du egoitza eta 1998. urteaz geroztik ematen du Zinemaldiaren berri. Donostiako Zinemaldiari buruz egin dituen kronikak, Zinemaldia garatu aurretik nahiz Zinemaldiak irauten duen bitartean egindakoak, funtsezkoak izan dira Estatu Batuetako industriak ekitaldi horren berri izateko. Pamela Rolfe Associated Press-en Espainiako korrespontsala izan zen zazpigarren arteari buruzko berriak ematen hasi aurretik.

Saria bi kazetari horiei emateko kontuan hartu dira, batetik, beren ibilbide profesionala, eta, bestetik, Donostiako Zinemaldiari eskaini dioten arreta eta Zinemaldiaren bitartez Euskadi hedatzeko egin duten ahalegina. Biek ere gure lurra sustatu dute irudien bitartez, Euskadiko aberastasun guztien berri emanez.

Donostia, 2011ko irailaren 20a

Iruzkin bat
  • @GEUMAGAZINE
    2011.eko irailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News Rocío García (El País) & Pamela Rolfe Hollywood Rep) kazetaria sarituko dituzte Donostiako Zinemaldian. http://t.co/cL1iso1p

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)