Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Koiunturaz 69

2010.eko urtarrilak 08

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak Koiunturaz aldizkariaren 69. zenbakia argitaratu du.
Gure web orrian behera kargatu dezakezu.

Abiapuntua ekonomia eremu nagusien ikuspegi orokorra (munduko ekonomiarena, garatutako eta garapen bidean dauden herrialdeena, Europar Batasunarena eta Espainiako ekonomiarena) da, handik EAEko ekonomiara igarotzeko.

Halaber, garrantzi handia ematen zaio ekonomiaren aurreikuspenei, bai nazioarteko erakunde nagusiek egindakoei bai Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak berak osatutakoei. Azken hauek hiruhilabetean behin eguneratzen dira, Eustatek argitaratzen dituen hiruhilabetekako kontu ekonomikoen azken datuak aurreikuspen eredura sartutakoan.

Txostena honako atal hauek osatzen dute: ekonomiaren testuingurua, ekoizpen jarduera, eskariaren agregatuak, kanpo saldoa eta lehiakortasuna, lan merkatua, prezioak, kostuak eta soldatak, arlo publikoa eta finantza arloa, ekonomiaren aurreikuspenei eskainitako atalaz gain.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Dirección de Economía