Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Osakidetzak osasun-arloko profesionalek gripearen kontrako txertoa jartzea bultzatu nahi du, txertaketa-kanpainaren erdian

2011.eko urriak 18

Rafael Bengoa Osasun eta Kontsumo sailburuak osasun-arloko profesionalen % 40-50ek txertoa jartzea espero du. Urriaren 10era arte, 220.825 lagunek jarri du gripearen kontrako txertoa, iaz baino % 4,4k gehiagok

Gripearen kontrako txertoa jartzeko kanpainaren erdian gaudela, emaitza partzial onak izan direla esan daiteke, aurreko kanpainan baino % 4,4 txerto gehiago jarri delako. Guztira 220.825 lagunek jarri du gripearen kontrako txertoa.

Irailaren 19an hasi zen kanpaina eta urriaren 31n bukatuko da. Nabarmentzekoa da gripearen eta gripearekin lotutako konplikazioen kontrako prebentzio-neurri egokia izaten dela txertoa jartzea, bereziki arrisku-taldeetan: 65 urtetik gorakoak, gaixotasun kronikoak dituztenak edo osasun-arloko profesionalak.

Alde horretatik, Euskadiko hiru hiriburuetako hiru osasun-zentrotan osasun-arloko profesionalek txertoa jar dezaten egindako ekitaldien bidez, Rafael Bengoa Osasun eta Kontsumo sailburuak nabarmendu du garrantzitsu adela txertaketa-kanpainan talde horrek parte hartzea "pazienteekin harreman zuzena dugulako eta infekzio-foku izan gaitezkeelako". Sailburua Donostian egindako ekitaldian izan da. Han jarri diote txertoa, eta azaldu du helburua dela 2009a baino lehenagoko tasak berreskuratzea, urte horretan A gripeagatik asko jaitsi baitziren tasak. Osasun-arloko profesionalen % 40-50ek txertoa jartzera iritsi nahi da.

Euskadin ahalegin nabarmena egiten ari garela aipatu zuen. Edonola ere, EAEko egoera ez da beste autonomia erkidego batzuetako edo gure inguruko beste estatu batzuetakoa baino konplikatuagoa. Amaitzeko, azpimarratu beharko litzateke zaila dela zehatz jakitea gripearen kontrako txertaketa-kanpaina honetan izandako estaldura-mailetan azken aldian Euskadin izan dugun eguraldi onak zer ondorio izan duen.

Hauek dira 2011ko urriaren 10ean ditugun txertaketa-zifrak:


2011 2010 2009
Emandako txerto-kopurua, guztira 220.825 211.148 286.621
65 urtetik gorakoei emandako txerto-kopurua, guztira 182.382 169.307 217.072
Diabetikoei emandako txerto-kopurua guztira 49.826 46.734 57.101
Aireko fluxuagatiko buxadura kronikoa izateagatik emandako txerto-kopurua, guztira 18.031 17.255 21.503

2009ko kanpainarekiko konparazioa
2011 2009
Emandako txerto-kopurua, guztira 220.825 286.621 -29,8%
65 urtetik gorakoei emandako txerto-kopurua, guztira 182.382 217.072 -19,0%
Diabetikoei emandako txerto-kopurua guztira 49.826 57.101 -14,6%
Aireko fluxuagatiko buxadura kronikoa izateagatik emandako txerto-kopurua, guztira 18.031 21.503 -19,3%

2010eko kanpainarekiko konparazioa
2011 2010
Emandako txerto-kopurua, guztira 220.825 211.148 4,4%
65 urtetik gorakoei emandako txerto-kopurua, guztira 182.382 169.307 7,2%
Diabetikoei emandako txerto-kopurua guztira 49.826 46.734 6,2%
Aireko fluxuagatiko buxadura kronikoa izateagatik emandako txerto-kopurua, guztira 18.031 17.255 4,3%

 

 

  • 2010eko kanpainan, guztira, 356.922 txerto jarri ziren, eta 65 urtetik gorakoen % 63,6engana iritsi zen.
  • 2009ko balantzea hobea izan zen: 405.062 txerto jarri ziren, eta 65 urtetik gorakoen % 70,3rengana iritsi zen.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko