Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko herri erakundeek erabilitako atarien %82,5 zerbitzu eta prozedura elektronikoak eskaintzen dituzte

2011.eko urriak 24

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak kudeatutako 2010eko irailetik 2011ko otsailera arteko zentsu-eragiketa den Zerbitzu Publiko Elektronikoei buruzko 2010eko Estatistikak euskal herri erakundeek erabiltzen dituzten 752 web-en egitura eta ezaugarriak batu ditu lehenbiziko aldiz. Horrez gain, zerbitzu eta prozedura publiko elektronikoak erregistratu eta katalogatu ditu. Honako hauek, hurrengo argitalpen baten xede izango dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko herri erakundeek erabilitako atarien %82,5 zerbitzu eta prozedura elektronikoak eskaintzen dituzte. Zerbitzu elektronikoak eskaintzen ez dituzten webetako erdiek gaikako ikuspegi handia dute eta eduki informatiboetara mugatzen ohi dira.

Gainontzeko %50 udal txikiek (19 kasu), baltzu publikoek (28), fundazioek (12), partzuergo, erakunde autonomo eta mankomunitateek (15) osotzen dute.

Zerbitzu telematikoak garatzeko baliabideen mugak baita herri erakundeen bokazioak (askotan administrazioei euskarria emateko zuzenduta daudenak) aditzera ematen dute, nolabait, web bidezko zerbitzu publikoen eskaintzaren gabezia.

Bizkaiko herri erakundeak dira hein handi batean (hirutik bi) Internet ataria dutenak.

Euskal herri erakundeen %43,8k web bat baino gehiago dute ala erabili dezakete. Portzentaje hau %61,8ra igotzen da 340 udalez azpiko erakundeak kontuan hartzen ez badira (Arabako 336 eta Bizkaiko 4); horietako batek bakarrik du Interneteko ataria.

Bizkaiko Lurralde Historikoan jarduera-esparrua edo lurralde horren mendekotasuna duten erakundeen webaren erabilgarritasun tasa %67,3koa da, %57,9 Gipuzkoan eta %55,9 Araban. Autonomia Erkidegoko mendekotasun-esparrua duten erakunde publikoen %63,9k webak ditu. Euskal Autonomia Erkidegoko udalen %10ek (25 kasu), informazioa jaso zen egunetan ez zuten webik ezta baltzu publikoen erdia ia (%49,8) ere eta erakunde autonomoen %64,9raino.

Erabilitako weben %7,3 herri erakunde batzuen artean partekatzen da.

Herri erakundeek erabiltzen dituzten webetatik, %53,8 web bat baino gehiago erabiltzen duten erakundeei dagokie, %38,9k bakarra erabiltzen du, %3,5ek beste inorenak diren atarietan (mendekoak diren beste erakunde edo enpresa pribatu batena) erabiltze-gune esklusiboa du eta %3,8k beste herri erakundeekin partekatzen du ataria.

Herri erakundeetako weben %27k ingelesa eta %10,1ek frantsesa erabiltzen dute ere aurkezpen-hizkuntza gisa.

Atari publikoen %95,6k euskara erabiltzen du eta %97,9k gaztelania, laurden bat baino gehiagok, aldiz, (%27k) ingelesa erabiltzen du eta %10,1ek frantsesa. Ingelesaren erabilera Euskal Autonomia Erkidego osoa eragin-eremua duten erakundeetako weben %40ra heltzen da. Frantsesak, azken kasu honetan, %14,5 batekin, batezbestekoa gainditzen du ere.

Zerbitzu eta prozedura publikoetara sarbidea errazteko helburuarekin, atari publikoen %53,2k bilaketa automatikoak eskaintzen ditu eta %20,6k bilaketa aurreratuak. Heren bat baino gutxiagok (%31,9k) zerbitzuak eta prozedurak kokatzeko alde berezituak aurkezten ditu, eta bakarrik %7,8 batek, berriz, on-line katalogoak eskaintzen dituzte.

Erabiltzaile moduan erregistratzeko aukera (%29,3) eta on-line kontsultak egitekoa (%21,1) euskal herri erakundeetako webek sarriago eskaintzen dituzten aukeretako bi dira.

Herri erakundeek erabiltzen dituzten ia bostetik lau webek beste webetarako estekak eskaintzen dituzte (%78,5) eta %27,5etaraino RSS bidez berriak edo bestelako informazioa jasotzeko aukera.

Herritarren parte-hartzeari dagokionez, tresnarik erabilena kexa eta iradokizunen atala da, atari publikoen %45,7tan erabilgarri dagoena, Hain zuzen. Hamar ataritatik batek (%9,6k) erakundeetako gobernukideen posta elektronikoa eskaintzen du eta %7,6k beste arduradun politikoena.

Inkestetarako atalak %9,3k ditu eta foroak %8,4k. Datuak biltzeko unean, bozkatzeko aukera ematen zuten edo bozketarako atal berezitua zituzten atarien %2,8 aurkitu zen.

Herri erakundeetako zazpi ataritik bat agertzen da Facebook-en eta hamarretik batek Twitter erabiltzen du.

Facebook da atari publikoetan gehien agertzen den sare soziala, zazpi kasutik bat edukiz (%13) eta Twitter du jarraian (%10,2tan agertzen da). Blogak atarien %9,4tan aurkitu dira eta Youtube-n sartzeko eta horren irudi-edukiak %8,2tan eta Flickr-en %4,5etan.

 

Metodologiari buruzko oharra: ikerketa egiteko esparru gisa Herri-administrazioen 2010eko behin-behineko gidazerrenda erabili da. Horrek, 1.164 erakunde hartzen ditu. Ez dira sartu Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten Estatuko Administrazio Orokorreko herri erakundeak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko