Berriak
Eu

XXX Aste Kulturala, Barakaldoko "Eskualde etxeen federazioa "

2011.eko urriak 26

Barakaldon elkarrekin bizi diren hainbat eskualde etxek igande honetan bukatuko dute XXX. aste kulturala. Aste kultural horretan milaka pertsonak hartu dute parte.

Hainbat kirol motatako txapelketek, era askotako lehiaketek, hainbat autonomia erkidegoetako produktuen erakusketak, eta adin guztietarako dantzak, kulturartekotasuna nabarmendu dute  bizitasunez egun horietan. Jardunaldi horietako une gorenetako bat larunbatean izan zen hainbat jardunaldietako irabazleek sariak jaso zituztenean. Barakaldoko frontoia bete zuen jendetzaren aurrean, Julián Celaya Loyola Kanpoan diren Euskal herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendariak Barakaldoko eskualde etxeen federazioak gonbidatuta, ekitaldi hunkigarri horretara jendea atxikitzea eskertu zuen eta honako testu hau irakurri zuen jendearen aurrean:                                                                           

 Lagun agurgarriak, hainbat eskualde etxetako ordezkariak, alkate jauna eta zinegotziak:

Eskerrak eman nahi dizkizuet ekitaldi hunkigarri honetara etortzeko gonbidatu nauzuelako, berriro ere. Guztiok dakizuenez, eta nahiz eta nire eguneroko egin beharrak kanpoan diren euskaldunekin zerikusia izan, euskaldun horien eta duela belaunaldi asko Euskadira iritsi zinetenen artean ezaugarri komunak aurkitzen ditut. Kanpoan dauden euskaldun eta euskaldunen ondorengoekin gertatzen den bezala, zuek ere bat egin duzue hartu zaituzten lurraldearekin, zuen ohiturak eta jaioterria ahaztu gabe. Zuen ondorengoak -hemen jaiotakoak edo hemen bizi direnak- euskal gizartean erabat integratutako pertsonak dira eta bizirik mantentzen dute tradizioaren sugarra eta kultura autoktonoa, transmisio sendo baten bitartez.

Horrela bada, kulturen arteko fusioak, gizarteko estamentu eta sektore guztietako mestizajeak aberastu egiten gaitu bai emigratzen dugunok bai hartzen gaituen gizartea. Elkarren arteko eragina da eta ekintza horretatik positiboa ikasi eta baloratu ahal dugu, pertsona hobeak izaten laguntzen digulako. Ez dugu ahaztu behar bizi kalitate on bat izateko, gure gurasoek, aiton-amonek, birraiton-amonek borroka egin behar izan dutela esperientzia gazi-gozoekin, eta kalitatezko oraina eta geroa lortzeko bidea ireki digutela.     

Orain inoiz baino gehiago, Euskadin bakearen sugarra piztuta dugunean, gizarteko sektore guztietan egingo dituzuen ekarpenak are eta oihartzun handiagoa izango du, zuek Euskadiren historiaren zati bat zaretelako. Historia hori zuek sortu duzue guztion ongizatearen bilaketan.

Eusko Jaurlaritzatik lehendakariaren besarkada bero bat helarazi nahi dizuet, izan ere lehendakariak berriro ere eskerrak eman nahi dizkizue hor egon zaretelako, herria eraikitzen, zuen-gure herria eraikitzen. Eskerrik asko guztioi eta zorionak zareten modukoak zaretelako.

Ondoren, Tontxu Rodríguez Barakaldoko alkateak 100.000 biztanleko udalerri horretan eskualde etxe guztiek egiten duten giza lana eskertu zuen. "Ez balitz zuek egiten duzuen lan desinteresatuarengatik, ez litzateke guzti hau posible izango. Zuen denbora librearen parte handi bat besteei laguntzeko erabiltzen duzue. Eskerrik asko", berretsi zuen alkateak, udalbatzako hainbat zinegotzirekin batera. Rodríguezek bere hitzaldia bukatu nahi izan zuen terrorismoaren biktimak gogoratuz, "bakea gure artean dugun honetan, bakea merezi baitugu", bukatu zuen Rodríguezek.

  

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Julian Celaya Loyola
    Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria (IX legealdia)