Berriak
Eu

2012rako aurrekontuek enplegua sortzea, gizarte laguntzak bermatzea eta aurrekontuak egonkortzea izango dute helburu

2011.eko urriak 26

Gobernu Kontseiluak diru-kontu «soil, jasangarri eta solidarioak» onartu ditu

Datorren urterako aurrekontu proiektuak hiru xede nagusi ditu: enplegua sortzea, gizarte zerbitzu eta laguntzak bermatzea eta zergak egonkortzea.   Diru-kontuen aurreikuspen honek berrikuntzei, prestakuntzari eta krisiak gehien kaltetu dituen herritarrei laguntzea ahalbidetzen dieten elkartasun mekanismoei lehentasuna emango die.  Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren kontuen % 72,7 gizarte gastuari bideratuko zaizkio, hau da, 7.598 milioi euro, edo beste era batera esanda, 3.450 euro biztanle bakoitzeko.

Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak azaldu du, Eusko Jaurlaritzak 2012rako dituen aurrekontuek «nahitaez soilak» izan behar dutela.  Aguirrek berak esan duenez, premia honek bi arrazoi ditu oinarri. Batetik, diru-sarrera ez finantzarioak txikitu egin dira, 2011ko ekitaldian baino % 1,3 gutxiago izan baitira. Bestetik, foru aldundiek aurrekontuei egin dieten ekarpenak % 2 gutxitu dira eta 2006ko ekitaldiaren azpitik dago. Soiltasuna alde batera utzita, Aguirrek, eta Gobernuko bozeramaile Idoia Mendiak berretsi dute aurrekontuok «solidarioak» direla eta ez dutela inor «kanpoan» utziko, eta gogorarazi du ez zaiola «laguntza bakar bat ere emateari utziko».  

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Idoia Mendia, Ekonomia eta Ogasun sailburu Carlos Aguirrerekin azaldu da prentsaurrekoan, Lehendakaritzan (Gasteiz) egin den Gobernu Kontseiluaren ondoren. Gaur bertan Gobernu Kontseiluak onartu eta ostiralean Eusko Legebiltzarrera eramango dituen 2012rako aurrekontu orokorren proiektuaren ardatzak azaldu ditu xehetasunez sailburuak.

Aurrekontu proiektuaren lege-berritasunak honako hauek dira: fundazio eta partzuergoen eranstea, 550 miloi euroko muga abaletan, langile gehiago ez kontratatzea, soldaten izoztea eta diruzaintzen kudeaketaren hobekuntza.
Biztanle bakoitzeko egingo den gizarte-gastua 3.450 eurokoa izango da, eta gai horretan  Osasunean egingo dira ahalegin handienak, sail horri gizarte gastuaren % 44,7ko ekarpena egingo baitzaio. Atzetik, Hezkuntza Sailak darraio % 33,7rekin eta hauetatik urrun, hirugarren tokian, Justizia Saila dago, gizarte gastu osoaren % 2,2 jasoko baitu.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2011.10.26)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)