Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Gobernu-Kontseiluak Eaeko 2012rako Aurrekontu Orokorren Lege-Proiektua onetsi du (2011-10-26(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko urriak 26

Lege proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituena

Gobernu Kontseiluak onetsi du gaur Euskal Autonomia Erkidegoaren 2012ko Aurrekontu Orokorraren Lege-Proiektua. Kontuak diseinatu dira euskal gizarteak aurre egin diezaien munduko ekonomia krisiren aurrean dituen erronkarik garrantzitsuenei. 2012ko aurrekontu-politikak honako hiru helburu nagusi hauek lortze aldera dago bideraturik:: Produktibitatearen hobekuntzan oinarrituriko ekonomia lehiakortasuna handitzearen bidezko enplegua sortzea, oinarrizko gizarte-zerbitzu eta prestazioak bermatzea eta, zerga-sendotzeak lagundutako aurrekontu-egonkortasuna.

2012rako Aurrekontuak zorrotzak dira halabeharrez. Izan ere, 2011ko ekitaldiaren aldean, Foru Aldundiek EAEko Administrazio Orokorrari egiten dizkioten diru-sarrerak %2 murriztu dira. Hori horrela, oraindik ere, 2012an, ez da betetzen 2006an izan ziren diru-bilketaren maila. Eusko Jaurlaritzaren diru-sarrera ez finantziarioen aurrekontua 9.232 milioi eurokoa da, hau da, 2011ko ekitaldiaren aldean %1,3 murriztuko dira.

2012rako aurrekontuaren guztizko zenbatekoa 10.449 milioi eurokoa da. Zenbateko honek errespetatu egiten du hitzartutako sendotze fiskalaren bidea, horren bitartez BPG-ren -% 1,3ko gehienezko defizita ezarri zela 2012rako, hau da, 930 milioi euro inguru. Aurtengoaren aldean, 2012rako aurrekontuak %1eko murrizketa du. Eusteko ahalegina argiago ikusten da langileria-gastuak eta Abiadura Handiko Trenaren finantzaketa kontuan hartzen ez badira (langileria-gastuek kostu finkoko izaera dute, eta gastu osoaren % 35,3 dira, eta Abiadura Handiko Trena Administrazio Zentralak finantzatzen du). Aurreko aldagai biak zenbatu barik, Aurrekontuaren murrizketa %3,73koa da. Eragiketa arruntengatiko diru-sarrerek 8.840 milioi euroko aurrekontua dute, gastu arruntek ostera 8.710 milioiko estimazioa dute. Honek 130 milioiko aurrezkia dakar.

Langileriaren gastuak %1,9 hazi dira. Eskumen berriei dagokien langileria barne hartzen duela aintzat harturik hazkunde apala dela esan daiteke. Transferentzia berriak kontuan hartu gabe, homogeneoagoa da erkaketa, eta I. kapituluko gastuak % 1,1 baino ez dira hazten horrela.

Funtzionamenduko gastuena den II: Kapituluak %1,2ko murrizketa dakar. Batez besteko murrizketa %2,8koa da baldin eta baztertzen badugu kapitulu honetatik Osakidetzaren kontratu-programari dedikaturiko partida, zeinek %1,5 handitzen duen bere aurrekontua hazten ari den osasun-eskariari aurre egin ahal izateko era eraginkorrean. Gastu arruntetarako transferentzia eta diru-laguntzek % 3,4 egin dute behera.

Euskal Jaurlaritza EAEko gizarte-zerbitzuen emaile nagusia da. Horrexegatik, aurrekontuaren zatirik handiena zerbitzu publikoak ematera bideratzen da, baita gizarte-babes eta sustapenera ere, guztira aurrekontuaren %72,7 delarik, hau da, 7.598 milioi euro. Biztanleko gizarte-gastua 3.450 eurokoa da. Horietatik, zerbitzurik garrantzitsuenak honako hauek dira: Osasuna, %44,7koarekin, Hezkuntza, %33,7koarekin eta, gizarte-babesa, %12;3koarekin.

Jarraibideetan ezarri den bezala, inbertsio publikoa izan da gehien doitu den kapitulua. Kapitulu horietan konpromiso berriak hartzea mugatzen da. Halere, inbertsioek bakarrik %2,1eko murrizketa dute. "Euskal Y" izeneko sarearen eragina kenduta beherakada 9,1ekoa izan arren, eta kapital-eratzea % 8,6 murriztu den arren, zenbateko garrantzitsuak ditu oraindik: 1.013 milioi euro, guztizko aurrekontuaren % 10 inguru.

Aurrekontuen Lege-proiektuak dakartzan berrikuntzen artean, honako hauek dira nagusiak: Fundazioen eta Partzuergoen kontuak lehenengoz Lege-proiektuan sartzea; bermeen zenbatekoa handitzea 550 milioi eurokoa delarik; langileriaren ezelako hazkunderik ez egitea; ordainsariak izoztea eta, diruzaintzen kudeaketa hobetzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan