Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Euskadiren Eguna ospatu du Eskualdeetako Zentroekin

2011.eko urriak 29

Lehendakariak Euskadi bizi den aro berrian "euskal biztanle guztien" garrantzia azpimarratu du

Lehendakaria pozik agertu da ospakizun honengatik, orain arte Euskadik ez baitzuen «herritarren jai» bat eduki. Izan ere, ETAren presentzia eta euskalduna izateari buruzko betiko eztabaidak, denok batzen gintuen jaiegun bat ezartzea eragozten» zigula esan du euskal exekutiboko buruak.  Hala, Patxi Lopezek beste behin azpimarratu du «terroristekin bukatzea lortu» dugula: «leku guztietara jarraitzen gintuen hodei beltz hori azkenik joan egin da». Era berean, Lópezek «Gernikako Estatutua, ordezkari nagusi» duen sistema demokratikoaren garaipena nabarmendu du.

Lehendakariak uste du «poliki-poliki, totalitarismo zantzuekin» bukatuko dugula: «inork bere burua ideia politiko edo nonbaiteko kide izateko sentimenduarengatik gutxietsia edo mehatxatua ikusten ez duen aro berria irekitzea» dagokigula erantsi du. «Euskadiren etorkizunean parte hartuko duzue, orain arte egin duzuen bezala»; horixe da Patxi Lópezek bere bihotzetan Extremadura, Galizia, Andaluzia edo beste edozein Autonomia Erkidegoko zatitxo bat daukatenei bidali dien mezua».

Eskualdeetako Etxeek Gasteizko Mendizorrotza Polikiroldegian ospatu dute Euskadiren Eguna. Ekitaldian, Patxi López lehendakaria izan da eta baita erakundeetako beste hainbat ordezkari ere, besteak beste, Blanca Urgell Kultura sailburua edota Manu Salinero Lehendakaritzako idazkari nagusia.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari