Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Diru-sarrerak bermatzeko errenta

2010.eko urtarrilak 19

 

DIRU-SARRERAK BERMATZEKO ERRENTAREN HARTZAILE‑KOPURUAREN HAZKUNDEA MOTELDU EGIN DA

 

 

  • Ø -Azken hiruhilekoan motelagoa izan da eskatzaileen kopuruaren hazkundea

 

  • Ø -2009. urtea amaitzean 48.449 pertsona jasotzen ari ziren Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta

 

  • Ø -"2009. urtean izandako eskatzaile berri gehienak langabeziako prestazioak agortu dituzten pertsonak dira", adierazi du Pedro Sánchez Gizarteratzeko zuzendariak

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) eskatzaile-kopuruaren hazkunde-erritmoa moteldu egin da 2009. urteko azken hiruhilekoan, egoerari buruz Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarteratze Zuzendaritzak egindako balantzearen arabera. Urrian 1.241 hartzaile gehiago izan ziren; azaroan 441 eta abenduan 557. Kopuru horiek oso urruti daude irailean (1.951 hartzaile gehiago) edo ekainean (2.286) izandakoetatik; izan ere, azken hilabete horretan Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren historiako errekorra hautsi baitzen.

 

Urtearen amaieran 48.449 hartzaile zeuden, nahiz eta urteko kopuru metatua 55.000tik gora dagoen; izan ere, eskatzaile batzuk sartzen eta irteten ibiltzen baitira, lan-merkatuan aukerak aurkitu ahala.

 

Pedro Sánchez Gizarteratzeko zuzendariaren ustez, ekainean DBEaren eskatzaileen kopuruak goia jo zuen "langile askok orduan agortu zituztelako ordura arte jasotzen ari ziren langabezia-prestazioak, 2008. urtean lanpostuak galdu ondoren". Azpimarratu duenez, "DBE behar izan duten herritar guztiengana iritsi da. Eskatzaileen kopurua moteldu izanak berretsi egingo lituzke krisia inflexio-puntura iritsi dela dioten zantzuak". Sánchezek uste osoa du aurtengo lehenengo hilabeteetan hartzaileen kopuruaren igoeran izandako moteltze horrek jarraitu egingo duela.

 

Egun, DBE LGSaren % 88 da, eta 2010. urtean hileko 650,19 eurokoa izango da pertsona bakar batek osatutako familientzat.

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko otsailak 01

    a mi estas ayudas me parecen muy bien,pero por favor con control,que ay mucho aprovechado por ay

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan