Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Legebiltzarrak 2012ko aurrekontuak onartu ditu

2011.eko abenduak 23

EAEko datorren urteko kontuek hiru helburu nagusi dituzte: enplegua sortzea, zerbitzu eta prestazio sozialak bermatzea, eta aurrekontuen egonkortasuna eta zerga-finkapena ziurtatzea

Eskuragarri dauden baliabideak gutxitzearen ondorioz, lehentasuna politika hauei eman behar zaie: berrikuntzari, prestakuntzari, eta krisiak kaltetutakoei laguntza ematea ahalbidetzen duten elkartasun-mekanismoak indartzeari. 2012ko aurrekontuak, halabeharrez, zorrotzak dira, sarrera ez-finantzarioen murrizketaren ondorioz, sarrerok 2011ko ekitaldian baino %1,3 gutxiago izan baitira. Foru Aldundiek aurrekontuei egin dieten ekarpena %2 murriztu da, eta 2006ko ekitaldikoa baino txikiagoa izan da. Gastu soziala aurrekontu osoaren %73 da, ia 3.500 euro biztanleko.

2012ko aurrekontuak 10.449 milioi eurokoak dira. Hau da, aurreko ekitaldian baino %1 gutxiago, %3,7  pertsonalaren gastu finkoak eta euskal Y-ren ekarpena kontuan hartu gabe. Lege-berritasun nagusi hauek daude: fundazioen eta partzuergoen kontuak, lehen aldiz,  lege-proiektuan sartzea; bermeen kopurua handitzea, 550 milioi euro guztira; langile kopurua ez haztea; soldatak izoztea eta diruzaintza-kudeaketa hobetzea.

EAEko datorren urteko kontuak gaur goizean onartu dituzte Eusko Legebiltzarrean (Gasteiz).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan