Berriak Lehendakaritza
Eu

XVI. Marcelo Gangoiti sari banaketan izan da Lehendakaria

2010.eko urtarrilak 22

Lehendakariaren hitzetan, "enpresen eta langileen konfidantzari eta autogobernurako ahalmenari esker" ari da Euskadi krisia gainditzen.

Patxi Lopezek Marcelo Gangoiti Sariaren banaketa ekitaldian adierazi duenez, ‘3I+G ereduan dago EAEko etorkizunaren gakoa’. Formula honek ‘Euskadi munduan kokatuko du’ eta, ‘lehiakortasun berme bat’ suposatuko du Lehendakariaren aburuz.

Patxi lopez Lehendakaria Marcelo Gangoiti Sarien banaketa ekitaldian izan da. IMAR enpresak eraman du edizio honetako saria sormena, berrikuntza eta diseinuaren alde egiten duen apustua dela eta. “Krisia atzean uzten ari gara eta datuek esperantzaz beteriko etorkizuna erakusten dute. Bertoko enpresetan, langileetan eta gure aukeretan biziki sinesten dugu”, baieztatu du Lehendakariak.

Sari banaketa Muskizen egin da, Somorrostro Hezkuntza Zentroan. Lehendakariaz gain, bertan izan dira baita, herriko alkatea (Gozalo Riacho), CEBEKeko Presidentea (Txema Vazquez Eguskiza), Euskaliteko Presidentea (Txema Gisasola) eta SPRIko Zuzendari Orokorra (Tomas Orbea), besteak beste.

Lehendakariaren aburuz, “lehiakortasuna, sormena, berrikuntza eta nazioartekotasuna, krisitik ateratzeko ezinbesteko ezaugarriak” dira. Honen harira, ‘3I+G ereduan EAEko etorkizunaren gakoa’ dagoela eta formula honek ‘Euskadi munduan’ kokatuko duela nabarmendu du.

‘Bizi dugun krisi garaia kontuan hartuta, Jaurlaritzak enpresen eta langileen alde egingo du, beren lanari eta esperientziari esker, sinesmenez so egin diezaiokegu eta etorkizunari’, gaineratu du. Era berean, ‘erantzukizunaren zati bat enpresengan uztea beharrezkoa dela’ azpimarratu du Lehendakariak, ‘beren etorkizuna enpresaburuen eta langileen esku baitago maila berean’. ‘Izan ere, arazoak daudenean langileei eskatzen zaizkie ahaleginak baina ez zaie, ostera, lanaren aldeko sustapena egiten egoera ona denean’, bukatu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakariak