Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Administrazioaren tutoretzatik irteten diren gazteentzako gizarteratze-eredua

2010.eko urtarrilak 25

 

JAURLARITZAK BERARIAZKO GIZARTERATZE-EREDUA SORTU DU ADMINISTRAZIOAREN TUTORETZATIK IRTETEN DIREN GAZTEENTZAT

Gutxieneko Diru-sarrerak Bermatzeko Legeak ezartzen duenez, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) 18 urtetik aurrera jaso daiteke. Arau orokor gisa 23 urtetik aurrera jasotzea aurreikusten bada ere, legeak xedatzen du, halaber, DBE jaso ahal izango dutela 18 urtetik 23ra bitarteko gazteek, bazterkeria-arrisku handia baldin badute, eta hori da babespeko ikastetxeetatik datozen gazteen kasua. 18 urteak betetakoan gazte horiek administrazioaren tutoretzatik kanpo geratzen dira, eta independenteak dira ondorio guztietarako. Familiarik eta baliabiderik gabe, oso giza talde zaurgarria osatzen dute, eta gizarte-bazterkeria nozitzeko eta delituak egiteko arrisku handia dute.

Arazo horri aurre egiteko, gizarteratze aktiboaren arloan Europan dauden politika aurreratuenen ildo beretik, Sail hau diru-sarrerak bermatzeko politikak aplikatzearen aldekoa da, enplegurako aktibazioarekin estu lotuta betiere.

Hori dela-eta, saila berariazko gizarteratze-programak sustatzen ari da giza talde horrentzat. Hori gauzatzeko laneratze-enpresak eta enplegu zentro bereziak erabiliko dira, besteak beste. Hori guztia gazte horiei lan-merkatu normalizaturako bidean lagun egiteko helburuarekin. Horrek eramango baititu, finean, benetan gizarteratzera.

Dena dela, gutxieneko diru-sarrerak bermatu gabe ezin da gizarteratze-politikarik egin prestakuntzaren eta enpleguaren bidez. Hori dela-eta, DBEari buruz onartuko den dekretuak aurreikusten duenez, 18 urteko gazte horiek errenta hori jaso ahal izango dute. Baina, betiere, gizarteratze-hitzarmen bat sinatzen badute, DBEaren eskabidea formalizatu aurretik ere; horretarako foru-aldundietako gizarte-zerbitzuen eta udaletakoen arteko lankidetza beharko da.

Horrela, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak legea betetzen du, Diru-sarrerak Bermatzeko Dekretuak legea garatzen baitu, eta salbuespenen artean tutoretzapean egon diren eta emantzipatu diren gazteei DBEa jasotzeko aukera sartzen baitu.

3 iruzkin
  • Irekia
    2010.eko otsailak 10

    #272 El Gobierno está ultimando los detalles de un programa denominado GARATU, para insertar social y laboralmente, mediante los convenios de inclusión activa, a todos los jóvenes que salen de la tutela administrativa. A través de ese programa se intentará ejercer el máximo control posible sobre las prestaciones a las que algunos puedan tener derecho y se pondrá el acento en el empleo, herramienta fundamental para lograr la inclusión en nuestra sociedad.

  • 2010.eko urtarrilak 26

    Por propia experiencia con personas acogidas a programas más básicos similares (obligatoriedad de asistir a clases unas horas al día, cursos, etc) se que muchos de estos jóvenes utilizan las identidades de otros para ser suplantados y saltarse dichas clases, cursos, etc. A mi modo de ver esta iniciatica que pretende instaurarse debería contar con los siguientes puntos inexcusables paraser efectiva: 1- Cotejo al 100% de la identidad del perceptor incluso solicitando o cruzando datos con Extranjería. No es la primera vez que veo cómo un jóven percibe dos rentas con dos identidades diferentes. 2- Control férreo de las asistencias a cursos, clases, lugares de trabajo, etc. con el fin de demostrar el interés del perceptor de la ayuda y evitar fraudes. 3- Eliminación de la ayuda en el caso de cualquier incumplimiento y pérdida del puesto de trabajo y derechos futuros en los casos de fraude manifiesto y también en el caso de comisión de delitos (mayores y menores). De momento con estos puntos se podría empezar pero insisto en que se debe demostrar ciertz dureza en las condiciones ya que actualmente hay gente que percibe ayudas por vaor de 800 euros mensuales y no les interesa trabajar para ganar 1000 euros ya que con 800 y el tiempo libre que disponen ya se buscan la vida para sacarse más dinero de forma fraudulenta e ilegal. Si desean saber más datos estadísticos consulten a las personas que soliciten estas ayudas en las bases de datos policiales y se asombrarán de los perceptores de ayudas municipales, forales, etc que se encuentran en ellas fichados. Saludos y comentar que esta iniciativa me parece estupenda siempre y cuando sirva para aportar. Un saludo. Patxi.

  • 2010.eko urtarrilak 26

    Se ha levantado una gran polvareda alrededor de esta noticia. Mucha gente piensa que es exclusivamente para jóvenes inmigrantes. ¿Es así ó incluye también a jóvenes de aquí? Deberíais incidir en esto, pues parece que sois los culpables de lo que llaman el "efecto llamada" y olvidan la participación que tienen en estos temas las diputaciones. En general estamos mal informados y se leen comentarios que son casi xenófobos, aunque se les ve el plumero de nacionalistas con su ya eterna pataleta por la pérdida del poder. Un saludo y ¡¡¡ánimo!!! somos muchos los que estamos ilusionados. ¡¡Aurrera Patxi!!!

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Gemma Zabaleta