Berriak Lehendakaritza
Eu

IREKIA-ren aurkezpena

2010.eko urtarrilak 25

Web berriaren helburua herritarren parte-hartzea sustatzea eta herritarrek administrazioarekin duten harremana hobetzea da

Orrialde honen bitartez, 18:30etatik, zuzenean, IREKIA web berriaren aurkezpen ekitaldia jarrai daiteke. Herritar eta internauta guztientzako aurkezpen on-line honek, lehendabizikoz, blogariak eta ziberkazetariak deitu ditu, modu zuzen batean, aurkezpen honi dagokionez, komunikabideei eman zaien tratu eta parte hartzeko aukera bera izan dezaten.

IREKIA, Eusko Jaurlaritzak herritarren parte hartzea sustatzeko eta herritarrek administrazioarekin duten harremana hobetzeko diseinatutako web orrialde berria, abian da 18:30etatik. Aurkezpen ekitaldia web orrialdetik bertatik jarrai daiteke, eta bertan daude, Patxi López lehendakariaz eta Eusko Jaurlaritzako kideez gain, hainbat kazetari, blogari eta ziberkazetari. Lehendabizikoz, komunikabideetako kazetariekin batera prentsaurreko batean parte hartzeko gonbita egin zaie blogari eta ziberkazetariei, era zuzen batean, aurkezpenari dagokionez, komunikabideei eman zaien tratu eta parte hartzeko aukera bera izan dezaten. Horregatik aldatu da ohiko ekintza baten ordena, izan ere, kazetariak normalean sekula ezin dira catering-az gozatzera geratu, deialdietatik berehala joan behar baitute, beren berriak idaztera.

Hasierako harreraren ondoren, ekitaldiari hasiera eman zaio koreografia ERREAL-BIRTUAL batekin, zuzeneko dantza eta ikus-entzunezko dantza, argiztapena eta soinua uztartuz, dantzari, argi, plasma eta LEDekin. Ekitaldi honetarako, IREKIAk Jon Ugarrizaren laguntza izan du; berak sortu du teknologia, artea eta berrikuntza lotzen dituen koreografia esklusiboa. Ekitaldi honetarako, Leyre Castresana, Dorian Acosta, Anna Dzioubenko eta Alejandro Rodríguezek teknika, birtuosismoa eta espresibitatea fusionatzen dituzte, lehenago egin ez den ikuskizun bat sortzeko.

Jarraian, prentsaurrekoa emango du Patxi López lehendakariak eta jarraian galdera txanda bat irekiko du, eta bertan parte hartu ahal izango dute bai komunikabideek, baita blogari eta ziberkazetariek ere.

IREKIAren kostu ekonomikoa

Ekitaldia ospatu den agertokian, Lehendakaritzaren atarian, IREKIAren logotipo bat dago, neurri handikoa. Horren ondoan, pantaila erraldoi batek web orria irekitzeko atzera kontaketa bat jasotzen du. Alboan bi monitore daude eta hauetan jarrai daitezke zuzenean ekitaldi honen inguruan sare sozialetan ematen ari diren elkarrizketak.

Gonbidatuak atariaren erdian eserita daude, hainbat kolore eta eredutako 100 aulki desberdinetan. Horietan nahastuta egon dira, lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako kideak, kazetariak, ziberkazetariak eta blogariak, bereizketarik eta mailarik nabarmendu gabe.

Ekitaldiak ez du aurkezle edo moderatzailerik, izan ere, herritarren eta Jaurlaritzaren artean ez dago bitartekaririk, bitarteko teknologiko berriek burutzen dute herritarren eta administrazioaren arteko bitartekotza zeregin hori.Proiektu osoari dagokionez, IREKIAk EJIEri kudeaketa enkargu bat egin zion (ikus erantsitako dokumentua), 99.000 eurokoa (gutxi gorabehera).

Enkargu horrek Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritzari eskainitako hainbat zerbitzu barne hartzen ditu, eta horren zati bat proiektu nagusira bideratu da: IREKIA garatzea.

Lan horiek guztiak azken zazpi hilabeteotan egin dira. Proiektua garapen arineko metodologia moderno bat erabiliz kudeatu da, kide guztien etengabeko lankidetzaren bidez - arduradun politikoak, funtzionarioak eta hornitzaileak. Arreta berezia eskaini zaie erabilgarritasunari eta erabiltzeko erraztasunari, erabiltzaile guztiak kontuan hartuz, bai barnekoak bai kanpokoak.

Funtzionalitateari dagokionez, produktuak modulu batzuk ditu, ondoko arloak kudeatzen dituztenak:
- Erabiltzaile mota eta kontu desberdinak (herritarrak, erantzukizun desberdinak eta moduluen araberako baimenak dituzten funtzionarioak, kazetariak, operadoreak, etab.).
- Gertaeren agenda; kazetari bakoitzak pertsonalizatzeko aukera izango du, eta RSS bidezko alertak eta e-maila izan ahalko ditu.
- Edukia kudeatzeko eta argitaratzeko sistema: berriak, orrialdeak, argazkiak, menuak, tag-ak, iruzkinak, spam-aren aurkako iragazkiak eta Twitter-ekin bi noranzkoko integrazioa.
- Bideoak biltzeko, sailkatzeko eta aurkezteko WebTV-a.
- Streaming-eko langileen arteko prozesu eta koordinazioaren kudeaketa.
- Bilatzaileak, Irekiaren eta komunikabideen agentziaren eduki osoan.
- euskadi.net -en eduki biltegian integratzea.
- Zuzenean herritarren arreta zerbitzuan integratzea.

Dena garatzeko software librearen osagarriak erabili dira. Jatorrizko garapena administrazioari eman zaio EUPL lizentziaren mendean (Europar Batasuneko Lizentzia Publikoa) eta osagai guztien iturburu kodea laster argitaratuko da, beste proiektu edo zerbitzu batzuetan berrerabiltzeko.

Web osoan modu zorrotzean betetzen dira W3C web estandarrak eta WAI erabilgarritasun arauak. Ahal denean, mikroformatuak erabiliko dira, ikuspuntu semantikoa duten argitaratutako datuak berrerabiltzen laguntzeko.

Hasiera ekitaldiaren aurrekontua, azken fakturazioa falta delarik, ondokoa da:

PARTIDAK

Diseinua eta ekoizpena
Dantza emanaldia
Dekorazioa
Amaierako oparia
Catering-a
Bideo sorkuntza
Musika sorkuntza
Estilismoa

17.000€

LED pantailak
Argiztapena

14.050€

Plasma pantailak
Laguntza zerbitzua
Moketa

12.612€

Guztira 43.662 €

 

23 iruzkin
  • Jon
    2010.eko urtarrilak 26

    Non dago atzo gauean idatzi nuen iruzkina? Zentsura!

  • 2010.eko urtarrilak 26

    Euskarazko bertsioan pdf fitxategia non dago?

  • TJ
    2010.eko urtarrilak 26

    Irekia Me parece una propuesta excelente, si realmente consigue ser una web participativa. La parte de diseño y contenidos la veo, en un primer vistazo, accesible y fácil de usar por lo que le doy la enhorabuena. Seguiré usándola con espíritu constructivo , tomando nota.

  • 2010.eko urtarrilak 26

    Idatzi berri dudan sarrera ez da inon agertzen!
    Zentsura?

  • 2010.eko urtarrilak 26

    Lopez jauna. Ez dagokizun kargua noiz uzteko asmoa dezu?
    Horrenbesko marketing kanpainekin ez duzu lortuko putxerazoaren bidez lortutako gobernuari legitimitatea emango.
    Demokrazia Euskal Herriarentza!

  • Etxebizitza
    2010.eko urtarrilak 26

    SUERTE AMIGOS

  • 2010.eko urtarrilak 26

    Ikusi beharko dugu ea politikariek hau benetan asumitzen duten. Ez dut esperantza gehiegirik, baina pauso bat izango dela pentsatzen dut. Atzo aurkezpenean egon zirenekin baino, arduratuta nago arrazoi desberdinengatik egon ez zirenekin. Animo!

  • Faceless avatar thumb 70
    2010.eko urtarrilak 25

    Buen trabajo ¿Como funciona esto? Es que quiero hacer una pregunta a Isabel Celaá

  • 2010.eko urtarrilak 25

    pero qué pasa ¿hay censura?

  • 2010.eko urtarrilak 25

    Lotsagarria web orrialde honetan euskarari ematen zaion garrantzia, gramatika eta ortografia akatsak edonon,
    ez nekien gaztelaniaz 70 lerrotan esaten dena euskaraz 11 lerrorekin esan zitekeenik, konparatu berri honen gaztelerazko eta euskarazko bertsioak. Izena bai euskaraz baina deus gehiago, Gobernu honen islada argia da hau.

  • 2010.eko urtarrilak 25

    ¡¿Pero qué infantiledería es eso?! En vez de hacer los deberes se pone usted a jugar con la PC

  • 2010.eko urtarrilak 25

    Me parece una herramienta magnifica, innovadora y bidireccional, enhorabuena por ello.

  • Faceless avatar thumb 70
    2010.eko urtarrilak 25

    Ya que se puede proponer... El Gobierno actual no es democrático ya que surge de la anulación de una parte importante de la población. Por lo tanto lo mejor que pueden hacer es dimitir y convocar elecciones libres para todos.

  • 2010.eko urtarrilak 25

    Creo que es una iniciativa muy interesante. Si de verdad funciona, los ciudadanos dispondremos de una herramienta muy potente de participación.

  • 2010.eko urtarrilak 25

    Probando Irekia y su tipo de registro.

  • 2010.eko urtarrilak 25

    La idea sobresaliente. Lástima del comienzo sin el sonido pero milagrosamente se arregló. Es un buen presagio.

  • 2010.eko urtarrilak 25

    Bien por el uso de software libre en Irekia: es la opción tecnológica con más transparencia y posibilidades de participación y mejora.

  • 2010.eko urtarrilak 25

    Enhorabuena por la primera iniciativa, transparente y participativa, donde la información y conocimiento se unen entre Sociedad y Gobierno.

  • @ricardodevis
    2010.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    Acto de presentacion de la nueva web del Gobierno Vasco, IREKIA http://bit.ly/7xGy7q

  • 2010.eko urtarrilak 25

    Bueno, parece que la cosa funciona, al menos ya estoy registrado en el sistema...

  • 2010.eko urtarrilak 25

    Bueno, hay que empezar a andar... abierto :)

  • @EstiLeon
    2010.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    #irekia Gracias por incluir en la nota de prensa el coste de la plataforma y del evento. http://urlcorta.es/x8z. Eso es transparencia

  • 2010.eko urtarrilak 25

    Probando Irekia. Un saludo.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria