Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak eskerrak eman dizkie Haitiko lurrikararen ondoren lanean aritu diren ertzaintzako eta DYAko boluntarioei

2010.eko urtarrilak 25

 

"Euskadik izan ahal dituen enbaxadorerik hoberenak zarete", esan die Patxi Lópezek

  Ertzaintzak nazioartean burutu duen lehenengo ekintza humanitarioa izan da

 Haitin izan zen lurrikararen ondoren, erreskate lanetan boluntario aritu diren 19 ertzainez eta DYAko teknikariz osatutako taldea gaur goizean izan da Patxi López lehendakariarekin, Ajuria Eneako jauregian izan den bilera pribatu baten.

 Bileran zehar, lehendakariak "bihotzez" eskertu die ertzaintzak nazioartean burutu duen lehenengo ekintza humanitarioan egindako lana.

 "Euskadik izan ahal dituen enbaxadorerik hoberenak izan zarete", esan die lehendakariak eta, era berean, azpimarratu du "bizitzak salbatzen" espezialista talde honek egin duen ahalegina.

 Bilera ordubete eta erdikoa izan da eta bertan Rodolfo Ares eta Gemma Zabaleta sailburuak izan dira, Herrizaingo Saileko goi kargudunekin eta DYAko arduradunekin batera.

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko urtarrilak 25

    Me ha parecido un detalle importante que se reconozca el esfuerzo de la Ertzantza y de la DYA, han realizado un trabajo digno de resaltar.Lendakari, estate atento a todo lo que acontece en nuestro pais ,Euskadi, y muestralo a sus gentes, haz ,por favor,todo con transparencia, sencillez y humanidad, cerca del pueblo, un saludo y gracias por poder participar.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari