Berriak
Eu

Emakundek bi enpresa gehiago izendatu ditu erakunde laguntzaile

2010.eko urtarrilak 26

 

Emakundek Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izendatzen duen bereizgarriaren entrega egin die gaur goizean AZ Procesos Participativos eta ATE Asesores enpresetako arduradunei. Bereizgarria 1994an eratu zen emakume eta gizonen berdintasunean aurrera pausuak emateko konpromisoa hartzen duten entitateek egindako lana aitortzeko eta dagoeneko 42k jaso dute.

AZ Procesos participativos 2007an sortutako enpresa gasteiztarra da eta partehartze prozesuetan espezializatua dago. ATE Asesores de Gestión S.A. esnpresak lantokiak ditu Gasteiz, Donostia eta Bilbon eta 1972. urtean sortu zenetik kontu eta finantza sektorean egiten du lan.

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izateko beharrezkoa da enpresa barruan emakume eta gizonen egoera aztertzen duen diagnostikoa egitea, lehenik eta behin, eta, ondoren, ekintza positiborako plan bat diseinatu eta aurrera eramateko konpromisoa hartzea. Ekintza positiborako plan honek zenbait helburu bete behar ditu, besteak beste, aukera berdintasunen aldeko politika bultzatzea langileak kontratatu, sustatu eta trabatzeko orduan; zuzendaritzako langileak eta langileen kontratatze lanak burutzen dituztenak aukera berdintasunean trebatzea; kontratazio, aukeraketa eta trebakuntza prozesuak aldian-aldian gainbegiratzea, hartu diren neurriak aplikatzen diren baieztatzeko; malgutasun bideak eskaintzea familia mailako ardurak dituzten langileei; eta emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzeko bideak erraztuko dituzten informazio eta/edo sentsibilizazio kanpainak egitea.

Emakume eta gizonen egoeraren diagnostikoa egiteko eta ekintza positiborako planak lantzeko, enpresek laguntza teknikoa eskatu dezakete eta horretarako homologaturiko entitate kontsultoreen bitartez eskaini ahal zaie. Emakundek, honetarako, urtero egiten du subentzio deialdia.

2 iruzkin
  • Irekia
    2010.eko urtarrilak 27
  • 2010.eko urtarrilak 26

    ¿Dónde está la foto de ATE Asesores?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)