Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Eusko Jaurlaritzak etxebizitza babestuen finantziazioa “bermatuko du” 2010ean zehar

2010.eko urtarrilak 27

Etxebizitza Sailak finantza entitateekin, guztira 500 milioiko zenbatekoa osatzen duten maileguak adostu ditu etxebizitza babesturako 2010ean zehar, eta % 1,48 eta % 3,03ko interes tasak finkatu ditu

Etxebizitza eta Ekonomia eta Ogasun Sailek lankide hitzarmen bat sinatu dute finantza entitate nagusiekin, etxebizitza eta lurzoruaren arloetan finantziazio sistema "eragile, eraginkor eta egonkor" bat bermatzeko. Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuak adierazi du "oso pozik" dagoela, izan ere, finantza eredu "berri" hau herritar guztientzako izango da "mesedegarria".

Etxebizitza Sailak eta Ekonomia eta Ogasun Sailak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute finantza entitate nagusiekin, etxebizitza babestuaren eta lurzoruaren arloetan, 2010ean zehar, finantza eredua berritzeko. "Finantza eredu berri" honen arabera, 2010ean zehar 500 milioi euroko zenbatekoa osatzen duten maileguak emango direla kalkulatzen da, % 1,48 eta % 3,03 arteko interes tasekin. Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuak adierazi du "oso pozik" dagoela, izan ere, akordio hau herritar guztientzako izango da "mesedegarria".

Lehendakaritzan ospatutako prentsaurreko batean, Etxebizitza sailburuak eta Ekonomia eta Ogasun sailburuak, Iñaki Arriolak eta Carlos Aguirrek, eta finantza entitateen ordezkariek, etxebizitza eta lurzoruaren alorrei dagokienez, lankidetza finantzarioaren hitzarmen bat sinatu dute, 2010ean indarrean egongo dena.

Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuak duela 5 urtetik lortzen ez zen akordio batek duen garrantzia nabarmendu du, izan ere, aurten, etxebizitza babesturako guztira 500 milioi euroko zenbatekoa osatzen duten maileguak eskaintzea ahalbidetuko baitu. Aplikatuko diren interes tasak % 1,48 eta % 3,03 artekoak izango dira. Arriolak adierazi du "oso pozik" dagoela "herritar guztientzat mesedegarria izango den" akordio bat lortu delako.
Horrela, Eusko Jaurlaritzak etxebizitza babestuen finantziazioa "bermatzen" du, sistema "eragile, eraginkor eta egonkor" batekin, "finantza sistemaren konfiantza berreskuratzen" saiatuko dena, erosketa eta birgaitze eragiketetan finantziazioa lortzen dela bermatzeko.
Araudi berriak hainbat egitura erreforma burutzen ditu, sustatzaileek eta alokairu eragileek eragiketen hasieran hainbeste ordaindu behar ez izateko eta horrela, berandutza egoerak ekidin ahal izateko.

Beste aldaketa batek "Bizigune" hutsik dauden etxebizitzen programari eragiten dio. Horrela, Eusko Jaurlaritzari beren etxebizitzak lagatzen dizkioten jabeei hilean ordainduko zaien zenbatekoa 750 €-tik 600era murriztuko da. Eusko Jaurlaritzak ulertzen du zenbateko hori gehiegizkoa zela, bizi dugun krisi ekonomikoa kontuan izanik.

Araudi berriak ez ordaintze egoeran dauden etxebizitzak berrerosteko prozedura bat jasotzen du eta abal finantzarioak ordezkatzen ditu.

Gainera, Etxebizitza Sailak alokairuko etxebizitzaren sustatzaileei interes puntuen subsidioak ordainduko dizkie 57 milioi euroko zenbatekora arte; ia 25 milioi euro emango ditu, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzetan, alokairuko etxebizitza sustatzeko, eta 13 milioi, etxebizitza eta eraikinen birgaitzea sustatzeko.

 

2 iruzkin
  • 2010.eko urtarrilak 28

    Está postura de la Consejería de Vivienda y transportes nos demuestra la cantidad de viviendas construidas que están sin adjudicar " digo sin vender" vaya ahora si hay que dar prestámos...urra... y lo que no consigan prestámos vayan a la vivienda en alquiler y los pisos que hay vacíos, nuevos en el casco medieval de vitoria gasteiz quién los vende... el Excmo Ayuntamiento de Vitoria Gasteiz, seamos un poco serios, para más señas C/ Correría 66 , tres pisos, solo uno está ocupado. gracias

  • 2010.eko urtarrilak 27

    soy de los que opinan que ayudas si,pero con control,por que se ve cada caso

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola