Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Mondragon Korporazioak METAPOSTAren aldeko apustua egiten du

2012.eko martxoak 28

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eta MONDRAGON Korporazioak Hitzarmen bat sinatu dute METAPOSTA Sistema Korporazioan Ezartzeko Plana abian jartzeko

Gaur, sinadura-ekitaldian, Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak eta José María Aldecoa MONDRAGON Korporazioaren Kontseilu Nagusiko presidenteak parte hartu dute. MONDRAGON Korporazioan egingo den METAPOSTAren integrazio honek bidea egingo du kooperatibek eta bere kide-langileek Interneteko postontzi eta dokumentu-elektronikoaren abantailak eta baimentzen duen aurrezpena ezagutzeko. MONDRAGON Korporazioak, Mondragon Inbertsioen bitartez, METAPOSTAren kapital sozialean parte hartzen du, Merkataritza Ganberak, Tecnalia, Gupost eta Eusko Jaurlaritzarekin batera. METAPOSTAk 2012rako dituen helburuak lortzeko burutuko dituen ekintzetara gehitzen du hitzarmen hau: 100.000 erabiltzaile, lehen mailako 25 igorle eta bere sistema erabiltzen duten 75 enpresa edo instituzio lortzea

METAPOSTAren lehen urteurrenarekin batera, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eta MONDRAGON Korporazioak hitzarmen bat sinatu dute korporazioa osatzen duten hainbat enpresa, ikastetxe eta beste entitateetan METAPOSTA Sistema Ezartzeko Plana abian jartzeko.

Hitzarmena Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak eta José María Aldecoa MONDRAGON Korporazioaren Kontseilu Nagusiko presidenteak sinatu dute. Bi entitateen artean garatuko den plan hau, MONDRAGON Korporazioko kooperatiben eta kide-langileen artean METAPOSTA sistemaren erabilpena sustatuko duten ekintzak ezartzean datza.

METAPOSTAk, finantza-, telefono- eta elektrizitate-konpainiek edota Administrazioak bidaltzen dituzten dokumentuak, segurtasun eta konfidentzialtasun osoz jasotzea baimentzen du. Gainera, aukera ematen dio erabiltzaileari dokumentu garrantzitsuak digitalki igo eta leku seguru batean gordetzeko.

Hitzarmenaren ondorioz egingo diren ekintzek hurrengoa barne hartzen dute:

  • Instituzio-komunikazioak kooperatibetako kudeaketa-organoei eta haien kide-langileei.
  • Kooperatibek, kide-langileek eta Korporazioaren entitate nagusiek zerbitzua bereganatzea (zentro korporatiboa, negozio dibisioak, inbestigazio zentroak, historikoki edo ekonomikoki kooperatiba nagusi direnak).
  • Informazio-ekintzak kooperatibetan METAPOSTAren ezaugarriak erakusteko.
  • METAPOSTAren bidez dokumentuak bidaltzeko beharrezkoak diren aplikazioen integrazio-lanak.

Plan honen bidez, MONDRAGON Korporazioak Interneteko postontzi eta dokumentu-gordailu honen abantailak ezagutzera eman nahi ditu bere kooperatiba eta kideen artean, hala nola, sistema erabiltzeak dakarren aurrezpena.

2010ean eratu zen METAPOSTA elkartea zortzi bazkide hauek osatzen dute: Ezten (SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko arrisku-kapitaleko funtsa), EJIE (Jaurlaritzaren informatika-elkartea, Justizia eta Herria Administrazio Sailaren menpekoa), Bilboko, Gipuzkoako eta Arabako Merkataritza Ganberak, Tecnalia Korporazioa, Gupost marketing zuzeneko enpresa eta Mondragón Inversiones delakoa.

Sistemaren irteeran laguntza emateaz gain eta METAPOSTAren kapital sozialean parte hartzeaz gain, MONDRAGON Korporazioko kooperatiba garrantzitsuenen artean dauden hiru (Euskadiko Kutxa, Eroski eta Lagun Aro aseguruak), METAPOSTAn igorle dira, hau da, dokumentazioa METAPOSTAren bitartez bidaltzen dute.

METAPOSTAk urte honetan 100.000 erabiltzaile, lehen mailako 25 igorle eta dokumentuen bidalketetan %80a aurreztuz bere zerbitzua erabiltzen duten 75 enpresa lortzeko xedearekin Eusko Jaurlaritzak egingo dituen ekintzen artean dago hitzarmen hau.

2 iruzkin
  • @metaposta
    2012.eko martxoak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Corporación Mondragón apuesta por METAPOSTA. http://t.co/bEe621Wj

  • @antonimanchado
    2012.eko martxoak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Corporación Mondragón apuesta por METAPOSTA. http://t.co/bEe621Wj

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)