EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2013-08-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2013161

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 29koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordearen kideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Xedapenaren data: 2013-07-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201303751
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/06/25ean argitaratutako 2013/06/12ko AGINDUA [201302894]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko ekainaren 12ko Aginduaren bidez, musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko araubidea ezarri zen.
Agindu horren 10. artikuluak ezartzen du, batetik, Balorazio Batzorde batek ebazpen proposamena egingo duela aipaturiko diru-laguntzak emateko, eta, bestetik, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez batzorde horren kideak izendatuko direla eta batzordearen osaera aditzera emango dela.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, batzordean honako kide hauek izango dira:
Batzordeburua: Clara Montero Telletxea, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Idazkaria: Imanol Arana Ariz (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko teknikaria).
Batzarkideak:
a) Musika partituren edizio inprimatuak: Jon Bagües Erriondo; Itziar Larringa Cuadra; Jose Manuel Tife Iparragirre.
b) Banakako musika proiektuak: Aintzane Camara Izagirre; Cesar Ibarretxe Azkueta; Mari Jose Oria Eraso; Iñaki Zaratiegi Armendariz.
c) Musika-ekimen enpresarialak: Jose Maria Argoitia San Martín; Jon Bagües Erriondo; Irene Larraza Aizpurua. Ordezkoa: Aintzane Camara Izagirre.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratazeko agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 29a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.