EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-09-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2015176

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 1ekoa, Gazteria eta Kiroletako zuzendariarena, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2015eko edizioko garapenerako lankidetza jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteen zerrenda ezagutzera ematen duena.

Xedapenaren data: 2015-06-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201503898
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/12/22an argitaratutako 2014/12/19ko AGINDUA [201405438]

2014ko abenduaren 19ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako 2015eko deialdia egiten duena, 2014ko abenduaren 22an eman zen argitara EHAAn.
Agindu horren 10.1.artikuluan xedaturikoa betez, Gazteria eta Kiroletako zuzendariak, Hautaketa Batzordeak 2015eko maiatzaren 10ean egindako proposamena ikusita, Ebazpena eman zuen 2015eko maiatzaren 14an. Ebazpen horren bidez, 2015ean «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteak izendatu zituen, baita ordezkoak ere. Halaber, jasota dago ebazpenean hautatu ez diren pertsonen zerrenda.
Aginduaren 10.3. artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesdunei, banan-banan, Gazteria eta Kiroletako zuzendariaren Ebazpenaren berri emango zaie. Horretaz gainera, zerrenda guztiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, zabalkunde osoa izan dezaten.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– EHAAn argitara ematea 2015ean «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza jardueretan parte hartzeko aukeratutako pertsonen zerrenda (ikus I. eranskina), zabalkunde osoa izan dezan. Pertsona horiek «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2015eko deialdia egiteko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2014ko abenduaren 19an emandako Aginduaren babespean (EHAA, 2014ko abenduaren 22koa) aukeratu dira.
Bigarren artikulua.– EHAAn argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, ordezko izendatutako pertsonen zerrenda (ikus II. eranskina).
Hirugarren artikulua.– EHAAn argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, aukeratu ez diren pertsonen zerrenda (ikus III. eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 1a.
Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,
JON REDONDO LERTXUNDI.