EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2015199

IRAGARKIA, Eustatena, zerbitzarien eta SAN-en 2016ko mantentze-lanak egiteko kontratazioari buruzkoa (Espedientea: 02/2016).

Organo emailea: OGASUN ETA FINANTZA SAILA
Xedapenaren data: 2015-10-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201504404
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) Kudeaketa Juridiko eta Administratiboko Arloa.
c) Espediente-zenbakia: 02/2016.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Helburua: zerbitzarien eta SAN-en 2016ko mantentze-lanak.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Administrazio Klausula Berezien Pleguan aurreikusitakoa.
d) Gauzatzeko epea/entregatzeko epemuga: kontratua administrazio-agirian formalizatzen denetik 2016ko abenduaren 31ra arte. Dena den, kontratua 2015. urtean zehar formalizatzen bada, 2016ko urtarrilaren 1ean hasiko da gauzatzen.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko abantailatsuena.
4.– Lizitazioko oinarrizko aurrekontua.
Ehun eta hogeita hamahiru mila (133.000,00) euro, BEZa barne.
5.– Bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: kontratuaren esleipen-zenbatekoaren % 5, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 96. artikuluan ezarritako moduan.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Helbidea: Donostia-San Sebastian kalea, 1.
c) Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 75 00.
e) Telefaxa: 945 01 75 01.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko epemuga: ez da ezartzen.
7.– Kontratistaren betebehar bereziak.
a) Sailkapena: ez.
b) Beste betebehar batzuk: Administrazio Klausula Berezien Pleguko 29.2 puntuan zehaztutakoak.
8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskabideen aurkezpena.
a) Aurkezteko muga-eguna: 2015eko azaroaren 4a, 10:00etan.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: 3 gutun-azal aurkeztu behar dira: «A», «B» eta «C», Administrazio Klausulen Pleguan zehaztu bezala.
c) Aurkezteko tokia: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) bulego nagusietan: Donostia-San Sebastián kalea, 1. Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, gutun-azalak irekitzen direnetik.
e) Aldaketen onarpena: ez da aldaketarik onartuko.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Helbidea: Donostia-San Sebastian kalea, 1.
c) Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Data:
– «C» gutun-azalak: 2015eko azaroaren 4a edo 2015eko azaroaren 9a, 12:00etan.
– «B» gutun-azalak: 2015eko azaroaren 11, 10:00etan.
10.– Beste argibide batzuk:
a) Esleipen-irizpideak:
– Automatikoki ebalua daitezkeenak formulak aplikatuz:
1) Eskaintza ekonomikoa: 50 puntuak.
Eskaintza ekonomikoa honako formula honen arabera hartuko da kontuan: ((GEH - ESK) / Marjina) * GARRANTZIA
Non:
GARRANTZIA = 50 puntuak.
GEH = Urteko Gehieneko prezioa 133.000 euro (BEZa barne).
ESK = «Enpresak aurkeztu duen urteko prezio-eskaintza, BEZa barne».
Marjina = Bi balio hauetako handiena:
a) GEHren % 30 (39.900,00) euro.
b) Kenketa honen emaitza = GEH – (gutxieneko ESK) (% 30etik gorako murrizketa egon bada).
Horrenbestez, inork ez badu GEHren % 30 etik gora murrizten, puntu bat emango da GEH murriztutako 798,00 euroko kopuruko.
2) Mantentze-lan proaktiboan emandako ordu-kopuru handiena: 10 puntuak.
Gehien emango zaio 192 ordu edo gehiago eskaintzen dituenari, eta gainerakoei proportzioan, 150 eta 192 bitarteko hobekuntza eskaintzen dutenei.
3) SW-ren fabrikatzailearen datu-basera eta eztabaida-foroetara sartzeko urruneko sarbide elektronikoa: 4 puntuak: 4 puntu emango zaizkio hori eskaintzen duenari, eta 0 eskaintzarik egiten ez duenari.
Guztira: 64 puntuak.
– Balio-iritzi bidez ebalua daitezkeenak:
4) Kontratuaren xede diren ekipoen firmware-etara eta fabrikatzailearen software-adabakien eguneratzeetara sarbidea, eta kontratuaren xede den softwarearekin zerikusia duten jakinarazpenetarako harpidetza: 30 puntuak.
5) fabrikatzailearekin lotura automatikoa, euskarri-kasuak automatikoki irekitzeko: 6 puntuak.
Guztira: 36 puntuak.
b) Kontsultak egiteko deitu Eustateko Informazio Sistemen Arlora (telefonoa: 945 01 75 28).
11.– Iragarkien gastuak. Lehiaketa honen lizitazio eta esleipen iragarkiek sortutako gastuak esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da halakorik egingo.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika ataria edo webgunea: www.contratacion.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 9a.
Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendaria,
JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.