EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2015210

AGINDUA, 2015eko urriaren 19koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarena, zeinen bidez jakinarazten baita arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2015eko edizioko Gure Artea Sariak direla eta modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda.

Xedapenaren data: 2015-10-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201504653
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/04/17an argitaratutako 2015/04/15eko AGINDUA [201501743]

2015eko apirilaren 17ko EHAAn argitaratu zen 2015eko apirilaren 15eko Agindua, Hizkuntza, Politika Linguistika eta Kultura sailburuarena, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea Sariak arautu eta horietarako deialdia egiten duena.
Aipatu apirilaren 15eko Aginduaren 7.3 artikuluak jasotzen du modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela.
Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2015eko edizioko Gure Artea Sariak direla eta, modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda jakinaraztea:
– Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: Txomin Badiola.
– Sorkuntza-lana aitortzeko saria: Elena Aitzkoa Reinoso.
– Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria: Asociación cultural y artística Entrecuerpos-Mugatxoan.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 19a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.