EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-12-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2015230

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 9koa, Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen osaera aldatzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2015-11-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201505143
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/09/16an argitaratutako 2013/08/09ko EBAZPENA [201303928]

Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen ekainaren 11ko 360/2013 Dekretuko 7. artikuluak batzorde hori zeinek osatuko duten zehazten du. Halaber, kide horien izendapena Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari dagokiola ezartzen du.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Aholku Batzordean aldaketa bat izan da. Ondorioz, aldaketak Batzordearen osaera aldatu du eta horrexegatik ezinbestekoa da Batzordeko bokal berri baten izendapena egitea, eguneratuta gera dadin.
Aurrez adierazitakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Maria Lourdes Begoña San Pedro Saenz andrea izendatzea Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko bokal, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Aholku Batzordeko ordezkari gisa, Begoña Muruaga Laca andrearen ordez.
Bigarrena.– Ilazki Mimenza Garai andrea izendatzea Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko ordezko bokal.
Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 9a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.