EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-01-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2015008

IRAGARKIA, espediente judizialak garbitzeari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2015-10-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201600126
Maila: Iragarpena
Nik, Aner Uriarte Codón, Jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Garbitze Batzordeko presidentea naizen aldetik,
HONAKO HAU JAKINARAZTEN DUT:
Euskal Autonomia Erkidegoko Espediente Judizailan Garbitze Batzordeak, 2015eko, urriaren 29an. egindako bileran, dagozkien artxibo judizialetako ardurandunek aurkeztutako espediente judizialak garbitzea erabaki du, betearazpena amaitu edo iraungipena preskribitutzat jotzen duen ebazpena eman delako; era berean, bilera berean erabakitakoari jarraikiz, administrazio eskudunari babestu beharreko agiriak transferituko zaizkio, euren interés historiko eta dokumentala dela eta, eta gainerakoak, hala badagokio, suntsituko dira.
Bizkaian:
Bilbao:
1 zk.ko Instrukzioko Epaitegia:
Lurraldeko Artxibo Judizialean 2003tik 2009ra bitartean sarrera izan zuten eta behin-behinean largetsi edo behin betiko largetsi ziren falta-judizio eta berehalako falta judizioak, horiek guztiak behin betiko artxibo egoeran eta epaitegiek beraiek bukatutzat emanda.
Espetxeratuen Zaintzako Epaitegia:
2002 eta 2003 urteetan hasitako auziak, horiek guztiak behin betiko artxibo egoeran eta epaitegiak berak bukatutzat emanda.
Balmaseda:
Balmasedako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko UPAD.
1997, 1998 eta 1999 urteetako prozedura zibilak, epaitegiak berak bukatutzat eman zituenak.
2000 eta 2001 urteetako aurretiazko eginbideak, epaitegiak berak bukatutzat eman zituenak.
2001, 2002, 2003 eta 2004 urteetako falta-judizioak, epaitegiak berak bukatutzat eman zituenak.
Horiek guztiak behin betiko artxibo egoeran eta epaitegiek beraiek bukatutzat emanda.
Durango:
Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko ZULUP:
1965. urtean hasitako prozedura judizialak, ZULUPek berak bukatutzat emanda.
Gernika:
Gernikako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko ZULUP:
1999ko zigor-arloko prozedurak, falta-prozedurak, falta-judizio azkarrak, aurretiazko eginbideak, eta 1 zk.ko ZULUPek berak zigor-erantzukizuna azkendurik prozedura laburtuak.
Gernikako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko ZULUP:
1999ko zigor-arloko prozedurak, falta-prozedurak, falta judizio azkarrak, aurretiazko eginbideak, eta 2 zk.ko ZULUPek berak zigor-erantzukizuna azkendutzat jo duen prozedura laburtuak.
Gernikako Artxiboko prozedurak, 1960 urtea baino lehenago hasitakoak, zeintzuk amaiturik baitaude eta behin betiko artxiboko egoeran, dagokien bezala jokatzeko.
Araban:
Gazteizko Lan-arloko 2 zk.ko Epaitegia, Gasteizko lehengo Lan Magistraturako espedienteak:
1/15 Araztea.– Gasteizko lehengo Lan Magistraturako espedienteak, egun Gasteizko Lan Arloko 2 zk.ko Epaitegia (1989tik), (kudeaketa artxiboa).
Gasteizko Zigor-arloko 1 eta 2 zk.ko Epaitegiak:
2/15 Araztea.– Gasteizko Zigor-arloko 1 eta 2 zk.ko Epaitegietako Kudeaketa Artxiboko espedienteak. Horien «informatizazio masiboa» egin zen Lurraldeko Artxibo Judiziala lanean hasi zenean.
Gasteizko Instrukzioko 1, 2, 3 eta 4 zk.ko Epaitegiak:
3/15 Araztea.– Lurraldeko Artxiboko zerrendak, goian adierazitako epaitegienak, eta ondoko prozedurenak:
Aurretiazko Eginbideak eta prozedura laburtuak (behin behineko artxiboa/behin behineko largespena), (behin betiko artxiboa/behin betiko largespena), 2002-01-01 baino lehen (2001-12-31ra arte) Lurraldeko Artxibo Judizialean sarrera izan zutenak.
Falta-judizioak, presako falten judizioak, falta-judizioen betearazpenak, zehaztugabeak, eta habeas corpusak, (behin- behineko artxiboa/behin-behineko largespena), (behin betiko artxiboa/behin betiko largespena), 2008-01-01 baino lehen (2007-12-31ra arte) Lurraldeko Artxibo Judizialean sarrera izan zutenak. Hauetatik salbuetsiko dira Gasteizko Zigor-betearazpeneko Zerbitzu Erkide Orokorrera migratutako betearazpen-prozedura guztiak, behin betiko artxiboko egoeran EZ badaude.
Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak:
4/15 Araztea.– Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietako Kudeaketa Artxiboek Lurraldeko Artxibo Judizialera 2005-12-31 baino lehen bidalitako espedienteak, Gasteizko Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Orokorrera migratutako betearazpen-prozedura guztiak izan ezik, behin betiko artxiboko egoeran EZ badaude.
Gasteizko Lan Arloko Epaitegiak:
5/15 Araztea.– Gasteizko Lan- Aloko Epaitegietako Kudeaketa Artxiboek Lurraldeko Artxibo Judizialera 2000-12-31 baino lehen bidalitako espedienteak, betearazpeneko zerbitzu erkide orokorrera migratutako betearazpen-prozedura guztiak izan ezik, behin betiko artxiboko egoeran ez badaude.
Gasteizko Zigor Arloko 1, 2 Epaitegiak eta lehengo 3 zk.ko Epaitegia (gaur egun Lehen Auzialdiko 6 zk.ko Epaitegia):
6/15 Araztea.– Gasteizko Zigor Arloko 1, 2 eta lehengo 3 zk.ko (gaur egun Lehen Auzialdiko 6 zk.ko Epaitegia dena) Epaitegietako Kudeaketa Artxiboek Lurraldeko Artxibo Judizialera 2000-12-31 baino lehen bidalitako espedienteak, Gasteizko Zigor-arloko Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Orokorrera migratutako betearazpen-prozedura guztiak izan ezik, behin betiko artxiboko egoeran ez badaude.
1. araztetik 6. araztera bitartean sartutako prozedura guztiak bukatutzat eman dituzte epaitegiek beraiek.
Gipuzkoan:
Epaimahaiaren Bulegoa. Zerbitzu Erkideak. Donostiako Probintzia-auzitegia; Donostiako Instrukzioko 1, 2, 3, 4 eta 5 Epaitegietako prozedurei dagokienez, zeintzuk ondoko organoei baitagozkie:
Lurraldeko Artxibo Judizialean 2001 eta 2002 urteetan sarrera-data izan zuten aurretiazko eginbideak.
Lurraldeko Artxibo Judizialetan 2001 eta 2002 urteetan sarrera-data izan zuten eginbide zehaztugabeak.
Lurraldeko Artxibo Judizialean 2001 eta 2002 urteetan sarrera-data izan zuten Habeas Corpusak.
Lurraldeko Artxibo Judizialean 2001 eta 2002 urteetan sarrera-data izan zuten falta-judizioak.
Lurraldeko Artxibo Judizialean 2001 eta 2002 urteetan sarrera-data izan zuten falta-judizioko betearazpenak.
Instrukzioko Epaitegiek beraiek preskribatutzat eman dituzte.
Irungo Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra; ondokoei dagokienez: Irungo Udal Epaitegiaren, Barrutiko Epaitegiaren eta Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1, 2 eta 3 zk.ko Epaitegien prozedurak, zeinak Irungo Lurraldeko Artxibo Judizialean 1997ko urtarrilaren 1 baino lehen sarrera izan baitute eta ondoren agertzen baitira:
1952tik 1981era bitarteko (biak barne) aurretiazko eginbideak.
1989tik 1993ra bitarteko (biak barne), eta 1997tik 2001era bitarteko (biak barne) eginbide zehaztugabeak.
2001. urteko Habeas Corpusak.
3.– Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentrora Transferitzea Jurisdikzio eta Lurralde bakoitzerako ezarritako espediente judizialak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Dokumentu Ondarearen Zentroko arduradunaren txostenetan jasota daudenak, behin 237/2003 Errege Dekretuko 16. artikuluak aipatutako epeak igarota.
Transferi bitez 1960 urtea baino lehenagoko Gernikako Artxiboko hasitako prozedurak.
Eman bekie erabaki honen berri Lurraldeko Artxibo Judizialetako arduradunei behar bezala aplika dadin.
4.– Agiriak Suntsitzea papera xehatzearen metodoaren bidez, Justizia-Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak izendatutako enpresak egingo duena. Enpresa horrek luzatuko du azken finean akta honetan aipagai diren zerrendetako espedienteak suntsitu izanaren ziurtagiria, betiere Artxibo Historikoak erreklamatu ez baditu, behin uztailaren 18ko 237/2003 Errege Dekretuko 16 artikuluko epeak igarota.
5.– Argitaratzea. Suntsitu behar diren espediente judizialen zerrenden argitarapena 937/2003 Errege Dekretuko 16. artikuluak EHAAn eta Arabako eta Bizkaiko «El Correo» egunkarietan aurreikusten duen bezala izango da, bertan aurreikusitako ondoreetarako. Horretarako, Artxibo Historikoaren esku uzten hasteko eta gainerakoak suntsitzeko epeak igaro beharko dira.
Era berean, argitara bedi ere EHAAn honako ebazpen hau, uztailaren 18ko 937/2003 Errege Dekretuko 20. Artikukuak xedatzen duenarekin bat.
6.– Idazkari Judizialei Horren Berri Ematea. Hau da, zerrendatutako espedienteak etorri diren organo judizialetako idazkari judizialei.
Jorratu beharreko bestelako gairik ez dagoenez, bukatutzat eman da honako hau, eta bertaratutakoek akta izenpetu dute. Fede ematen dut.
Uztailaren 18ko 937/2003 Errege Dekretuko 16. artikukuluan xedatutakoarekin bat etorriz, argitara ematen da guzti hori, interesdunek, prozesurako aurkeztu zituzten dokumentuak berreskuratu ditzaten, bi hilabeteko epearen barruan, eta epe horren barruan haien itzulketa ez badute eskatzen, aurkeztutako dokumetuak berreskuratzeko eskubidea galdu egingo dute.
Bilbao, 20015.eko urriaren 29a.
Eusko Autonomía Erkidegoko Garbitze Batzordeko presidentea,
ANER URIARTE CODON.