EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-02-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2015021

241/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Ahoaren eta Hortzen Higieneko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Xedapenaren zenbakia: 201500241
Xedapenaren data: 2015-12-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201600470
Maila: Dekretua
Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30 eta 7 artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, Lanbide Heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.
Ekonomia Jasangarriaren martxoaren 4ko 2/2011 Legeak eta Ekonomia Jasangarriaren Legea osatzen duen martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak –zeinaren bidez Lanbide Heziketaren eta kualifikazioen 5/2002 Lege Organikoa eta Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoa aldatzen baitira– hainbat lege-aldaketa adierazgarri eragin dituzte bestelako ekonomia baten garapena sustatzeko eta bizkortzeko, hau da, ekonomia lehiakorragoa eta berritzaileagoa, produkzio-sektore tradizionalak berritzeko gauza izango dena eta kalitateko enplegu egonkorra eskatzen duten beste jarduera batzuetaranzko bidea egiteko gauza izango dena.
Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako jarraibideak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan.
7. artikuluak titulu horien lanbide-profila zehazten du. Lanbide-profil horretan sartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak eta, hala badagokio, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak. Horrenbestez, osatutako lanbide-kualifikazio bat, gutxienez, hartuko du barnean titulu bakoitzak, betiere Lanbide Heziketako tituluek produkzio-sistemaren beharrei eta herritartasun demokratikoa gauzatzeko aukera emango duten balio pertsonal eta sozialei eraginkortasunez erantzuteko.
Irailaren 12ko 769/2014 Errege Dekretuak Ahoaren eta Hortzen Higieneko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen du, eta haren gutxieneko irakaskuntzak zehazten ditu. Dekretu horrek ordeztu egiten du apirilaren 7ko 537/1995 Errege Dekretua, Ahoaren eta Hortzen Higieneko goi-mailako teknikariaren titulua arautzen zuena.
Bestetik, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren Antolamendu Orokorra ezartzen duen 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluaren 2. paragrafoak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, errege-dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.
Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskuduntzapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluan ezarritakoari eta hura garatzen duten lege organikoei, eta 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori guztia betetzeko eta bermatzeko behar den goi-inspekzioari kalterik egin gabe».
Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren Antolamendu Orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.
Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Ahoaren eta Hortzen Higieneko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoan, betiere Ahoaren eta Hortzen Higieneko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakasgaiak finkatzen dituen irailaren 12ko 769/2014 Errege Dekretuaren babesean.
Ahoaren eta Hortzen Higieneko goi-mailako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).
Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, lehen iturria dira heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta bereganatu behar dituzten ikaskuntzaren emaitzak lortzeko.
Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.
Dekretu hau bideratzean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.
Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostena eta gainerako aginduzko txostenak aztertuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Gobernu Kontseiluak 2015eko abenduaren 22an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRA
1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-esparrua.
1.– Dekretu honek Ahoaren eta Hortzen Higieneko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du, Euskal Autonomia Erkidegorako.
2.– Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.
3.– Ikastetxearen curriculum-proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.
II. KAPITULUA
TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA ETA LANBIDE-PROFILA
2. artikulua.– Tituluaren identifikazioa.
Ahoaren eta Hortzen Higieneko goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:
– Izena: Ahoaren eta Hortzen Higienea.
– Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.
– Iraupena: 2.000 ordu.
– Lanbide-arloa: Osasungintza.
– Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko erreferentea: CINE-5b.
– Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparruan duen maila: 1. maila, goi-mailako teknikaria.
3. artikulua.– Lanbide-profila.
1.– Titulu honen konpetentzia orokorra da pertsonen eta gizartearen aho-hortzen osasuna sustatzea prebentzioko jardueren eta jarduera tekniko-asistentzialen bidez –alegia, teknika odontologikoak egin, aztertu, ebaluatu eta sustatuta, odontologiako edo estomatologiako profesionalekin lankidetzan–. Aho-hortzetako osasun-talde bateko kide gisa, kalitateko, segurtasuneko eta baliabideen optimizazioko irizpideekin beteko du bere lanbide-jarduera.
2.– Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.
Hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:
a) Hortz-kabinete bateko paziente-fitxategiak kudeatzea, pazienteek eskatutako laguntza-beharrei erantzuteko.
b) Arriskuak prebenitzea eta baliabideak optimizatzea, aho-hortzen osasunerako unitateko jarduera-programazioan lagunduz.
c) Material suntsikorrak, horien ordezkoak, ekipoak eta tresneria erosteko, berritzeko eta biltegiratzeko kudeatze-lana egitea.
d) Kabineteko instalazioen eta ekipoen eraginkortasuna ziurtatzea, ezarritako kalitate-prozedurak eta -protokoloak aplikatuz.
e) Aho-hortzen barrunbearen osasun- edo gaixotasun-datuak lortzea, ikusketak eta miaketak eginez, eta datuok erregistratzea.
f) Prebentzioko eta asistentziako teknikak aplikatzea, ezarritako protokoloen arabera.
g) Hortz-erradiografiak egiten eta teknika erradiologikoak erabiltzen laguntzea, erradiobabeseko arauak eta irizpideak betez.
h) Jarraipen epidemiologikoko programa bat herritar-talde jakin bati aplikatzeko beharrezko jarduketak planifikatu eta garatzea.
i) Osasun-hezkuntzako jarduerak diseinatu eta ezartzea, pertsonen eta gizartearen aho-hortzen osasuna sustatzeko.
j) Paziente/erabiltzaileei laguntza psiokologikoa ematea, aho-hortzen tratamenduak egitea errazteko.
k) Aho-hortzen osasuneko taldearen barruko tratamendu odontologikoetan laguntza edo babesa emateko teknikak aplikatzea, zerbitzuak ematea errazteko.
l) Larrialdi-egoeretan oinarrizko bizi-euskarria aplikatzea, ezarritako protokoloaren arabera.
m) Laneko egoera berrietara egokitzea, egunean izanda lanbide-ingurunearen gaineko ezagutza zientifikoak, teknikoak eta teknologikoak, prestakuntza eta dauden baliabideak bizitza osoko ikaskuntzan kudeatuta, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabilita.
n) Lantaldeak antolatzea eta koordinatzea beren eskumenen esparruan, haien garapena ikuskatuz, harreman onak izanez, eta aipatu ekipoaren lidergoa hartuz.
ñ) Parekoekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko pertsonekin komunikatzea, komunikazio-bide eraginkorrak erabiliz, informazioa edo ezagupen egokiak emanez, eta dagokion lan-eremuan parte hartzen duten lagunen autonomia eta eskumenak errespetatuz.
o) Egoerak, arazoak eta gorabeherak konpontzea, ekimenez eta autonomiaz, dagokion eskumen-eremuan, eta sormenez, berrikuntzaz eta hobetzeko gogoaz norberaren eta lantaldearen zereginetan, beharrezko bada odontologoari eta taldeko gainerako kideei gertakari horien berri emanez.
p) Produkzioko edo zerbitzugintzako prozesuetan bildutako lanbide-jardueretan, kalitate-prozedurak, irisgarritasun unibertsalekoak eta «denontzako diseinukoak» gainbegiratzea eta aplikatzea.
q) Norberaren eta lantaldearen lan-garapenean ingurune seguruak sortzea, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratuz eta aplikatuz, betiere enpresaren arautegian eta helburuetan ezarritakoarekin bat etorriz.
r) Enpresa txiki bat sortu eta abiarazteko oinarrizko kudeaketa egitea, eta dagokion lanbide-jardueran ekimena izatea erantzukizun sozialez jokatuta.
s) Dagokion jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzea eta betebeharrak betetzea, indarrean dauden legeetan xedatutakoaren arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuz.
t) Osasungintzari eta dituzten baliabideen erabilera efizienteari aplikagarri zaizkion etika- eta lege-printzipioak ulertu eta lanbide-jarduerara txertatzea.
3.– Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-unitateen zerrenda:
– Osatutako lanbide-kualifikazioa:
Aho-hortzen higienea. SAN489_3. (140/2011 Errege Dekretua, otsailaren 4koa, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala osatzen duena, osasuneko lanbide-arloko lau lanbide-kualifikazio ezartzearen bidez). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:
UC1591_3: Aho-hortzetako kabinete bateko lan-arloa kudeatzea.
UC1592_3: Aparatu estomatognatikoaren ezaugarri anatomikoak, fisiologikoak eta patologikoak identifikatzea, balioespena eta erregistroa egiteko.
UC1593_3: Osasun-zerbitzuetako paziente/erabiltzaileen aho-hortzen osasun-egoera miatzea, helburu epidemiologikoetarako eta zuzeneko jarduketen bidez esku hartzeko.
UC1594_3: Pertsonen eta gizartearen aho-hortzen osasuna ebaluatzea, ikuskaritza epidemiologikoko jardueren bidez.
UC1595_3: Pertsonen eta gizartearen aho-hortzen osasuna sustatzea, osasun-hezkuntzako eta osasun-sustapeneko jardueren bidez.
UC1596_3: Teknika odontologikoak egitea (berezkoak, delegatutakoak edo laguntzakoak), aho-hortzen osasuneko taldearen barruan.
4. artikulua.– Lanbide-ingurunea.
1.– Titulu hori eskuratzen dutenek osasun publikoko eta pribatuko sektorean, osasun-arretako arloan eta osasun-sustapenekoan betetzen dute beren lanbide-jarduera; hala, aho-hortzen osasuneko talde egituratuetako kide izaten dira, lehen mailako arretako taldeetakoak, osasun-sustapeneko unitateetan eta hortzetako kontsulta edo kabinete pribatuetan. Prebentzioko eta osasun-arretako talde batean sar daitezke, mediku batek koordinatuta. Antolamendu- eta kudeaketa-zereginak betetzen dituzte hortzen unitatean edo kabinetean, laguntza- eta prebentzio-zerbitzuak eskaintzen dizkiote gizarteari, eta horien kalitatea kontrolatzen dute, ikuskaritza epidemiologikoko eta osasun-hezkuntzako jardueren bidez. Haien lanbide-jarduera administrazio eskudunak ezarritako araudiaren pean dago.
2.– Hauek dira zeregin eta lanpostu aipagarrienak:
Ahoaren eta Hortzen Higieneko goi-mailako teknikaria.
Hortzen higieneko teknikari espezialista.
Aho-hortzen higienista.
Aho-hortzetako osasunaren hezitzailea.
III. KAPITULUA
HEZIKETA-ZIKLOAREN IRAKASGAIAK, ESPAZIOAK ETA EKIPAMENDUAK, ETA IRAKASLEAK
5. artikulua.– Heziketa-zikloaren irakasgaiak.
1.– Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:
a) Kudeaketa-sistemak aztertzea eta programa informatikoak erabiltzea, pazienteen fitxategiak kudeatzeko.
b) Aho-hortzen arretarako prebentzio- eta laguntza-prozedurak hautatzea, dokumentuen eta araudiaren interpretazioaren bidez, arriskuak prebenitzeko eta baliabideak hobetzeko.
c) Ekipoen eta materialen biltegia kudeatzeko teknikak aplikatzea, haien erosketa eta biltegiratzea kudeatzeko.
d) Mantentze-plana interpretatzea, ezarritako kalitate-protokoloen arabera, instalazio eta ekipoen eraginkortasuna ziurtatzeko.
e) Miaketa- eta ebaluazio-prozedurak aplikatzea, aho-hortzen patologia-zantzuak antzemateko protokoloak interpretatuz.
f) Erabiltzailearen ezaugarri anatomofisiologikoak eta patologikoak zein diren jakitea, miaketa eta proben emaitzak aztertuta, prozedurak programatzeko eta egokitzeko.
g) Lan-prozedurak eta protokoloak hautatzea, pazientearen beharren arabera, prebentzio-teknikak aplikatzeko.
h) Diagnostiko-teknikak aplikatzea irudiaren arabera, hortzetako erradiografiak eskuratzeko.
i) Programa eta herritar-talde jakin bati buruzko jarduerak, baliabideak eta gauzatze-sekuentzia zehaztea, beharrezko jarduketak planifikatzeko eta garatzeko.
j) Pazientearen ezaugarriak identifikatzea eta aho-hortzen tratamenduei laguntza emateko teknikak aplikatzea, erabiltzaileari laguntza psikologikoa emateko.
k) Lanbide-jarduera baten garapenerako jarduketak aurreikustea eta prozedura alternatiboak hautatzea, ustekabeak ebazteko.
l) Lehen laguntzen teknikak identifikatzea, ezarritako jarduketa-protokoloen arabera, hasieran oinarrizko arreta eskaintzeko larrialdi-egoeretan.
m) Sektoreko bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolamendukoarekin lotzen diren ikaskuntza-baliabideak eta -aukerak aztertzea eta erabiltzea, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere, eguneratze-izpirituari eusteko eta laneko egoera berrietara eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.
n) Komunikazio-estrategiak eta -teknikak aplikatzea eta transmitituko diren edukietara, xedera eta hartzaileen ezaugarrietara egokitzea, komunikazio-prozesuen eraginkortasuna ziurtatzeko.
ñ) Sormena eta berrikuntzako izpiritua garatzea lanaren eta norberaren bizitzaren prozesuetan eta antolamenduan agertzen diren erronkei erantzuteko.
o) Erabakiak arrazoituta hartzea eta, horretarako, inplikatutako aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratzea eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartzea, askotariko egoerei, arazoei edo gorabeherei aurre egiteko eta horiek ebazteko.
p) Gidaritza, motibazio, gainbegiratze eta komunikazioko teknikak garatzea talde-laneko testuinguruetan, betiere lan-taldeen antolamendua eta koordinazioa errazteko.
q) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentziorako neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan-prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera, betiere ingurune seguruak bermatzeko.
r) Irisgarritasun unibertsalari eta «guztiontzako diseinua»ri erantzuteko beharrezkoak diren lanbide-ekintzak identifikatzea eta proposatzea.
s) Kalitate-parametroak identifikatzea eta aplikatzea ikaskuntza-prozesuan egindako lanetan eta jardueretan, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura baloratzeko eta kalitate-kudeaketako prozedurak gainbegiratzeko eta hobetzeko gai izateko.
t) Kultura ekintzailearekin, enpresakoarekin eta ekimen profesionalekoarekin erlazionatutako prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.
u) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.
2.– Hau da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:
a) Harrera eta logistika hortz-klinikan.
b) Aho-barrunbearen azterketa.
c) Aho-barrunbearen miaketa.
d) Aho-hortzetako interbentzioa.
e) Epidemiologia aho-osasunean.
f) Aho-osasunerako hezkuntza.
g) Kontserbatzailea, periodontzia, kirurgia eta inplanteak.
h) Protesiak eta ortodontzia.
i) Lehen laguntzak.
j) Fisiopatologia orokorra.
k) Aho-hortzen higieneko proiektua.
l) Ingeles teknikoa.
m) Laneko prestakuntza eta orientabidea.
n) Enpresa eta ekimen sortzailea.
ñ) Lantokiko prestakuntza.
I. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.
Hezkuntzaren alorrean eskumena duen sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.
3.– Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezarri da hori guztia.
4.– Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken 13 asteetan gauzatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien aldeko ebaluazioa lortuta egingo da.
5.– Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoko modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.
6. artikulua.– Espazioak eta ekipamenduak.
Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean daude zehaztuta.
7. artikulua.– Irakasleak.
1.– Heziketa-ziklo honen irakasgaiak osatzen dituzten lanbide-moduluen irakaskuntza honako hauen esku egongo da: bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegoko irakasleak, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko irakasleak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak, dekretu honetako IV. eranskinaren 1. atalean ezarritako espezialitateek eskatzen dutenaren arabera.
2.– Aipatutako irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Izan ere, errege-dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko, iristeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena. Irakasleen espezialitateen titulazio baliokideak, irakasteari dagokionez, dekretu honen IV. eranskinaren 2. atalean jaso dira.
3.– Irakasle espezialistek eskumena izango dute dekretu honen IV. eranskineko 1. atalean zehaztutako lanbide-moduluak irakasteko.
4.– Irakasle espezialistek otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 12. artikuluan xedatutako betekizun orokorrak bete beharko dituzte irakaskuntzako funtzio publikora sartzeko. Errege-dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetara sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko araudia, eta arautzen du lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena.
5.– Gainera, lanbide-moduluaren barnean sartutako prozesuen beharrei erantzuten zaiela bermatzeko, irakasle espezialistek, izendapen bakoitzaren hasieran, dagokien lan-esparruan ezagututako lanbide-esperientzia egiaztatu beharko dute, behar bezala eguneratua. Izan ere, izendapenaren aurre-aurreko lau urteetan gutxienez bi urteko lanbide-jarduna frogatu beharko dute.
6.– Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barnean hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta eskakizunak Dekretu honen IV. eranskinaren 3. atalean eman dira aditzera. Nolanahi ere, aditzera emandako titulazio horiek lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen helburuak bete beharko dituzte. Helburu horiek barnean hartuta ez badaude, titulazioaz gain, lanbide-arlo horrekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da «ziurtagiri» bidez –ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jarduerak garatzen hiru urteko esperientzia frogatu beharko du ziurtagiriak–.
7.– Sailaren ardura izango da lanbide-moduluak ematen dituzten irakasleek zehaztutako eskakizunak bete ditzaten, bermatuz horrela irakaskuntza horien kalitatea.
IV. KAPITULUA
BESTE IKASKETA BATZUETARAKO SARBIDEAK ETA LOTURA. BALIOZKOTZEAK, SALBUESPENAK ETA EGOKITASUNAK. BALIOKIDETASUNAK, ETA ONDORIO AKADEMIKOAK ETA PROFESIONALAK. URRUTIKO ESKAINTZA ETA BESTELAKO MODALITATEAK
8. artikulua.– Prestakuntza-ziklo honetara sartzeko lehentasuna, batxilergoan ikasitako modalitateak eta ikasgaiak aintzat hartuta.
Prestakuntza-ziklo honetara sartzeko lehentasuna izango dute Batxilergoan Zientziak eta Teknologiak modalitatea ikasi dutenek.
9. artikulua.– Beste ikasketa batzuetarako sarbideak eta haiekiko lotura.
1.– Ahoaren eta Hortzen Higieneko goi-mailako teknikariaren tituluak aukera ematen du goi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko, betiere horretarako ezartzen diren onarpen-baldintzetan.
2.– Ahoaren eta Hortzen Higieneko goi-mailako teknikariaren tituluak aukera ematen du graduko unibertsitate-tituluak eskuratzeko ikasketetara zuzenean sartzeko, betiere horretarako ezartzen diren onarpen-baldintzetan.
3.– Hezkuntzaren alorrean eskumena duen sailak zehaztuko du Ahoaren eta Hortzen Higieneko goi-mailako teknikariaren tituluak eta berarekin loturaren bat duten unibertsitate mailako tituluak baliozkotzeko araubidea. Baliozkotze-araubidea errazteko asmoz, dekretu honetan ezarritako irakasgaietan 120 ECTS kreditu esleitu dira prestakuntza-ziklo honetako lanbide-moduluen artean.
10. artikulua.– Baliozkotzeak, salbuespenak eta egokitasunak.
1.– Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.
2.– Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.
3.– Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren Antolamendu Orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntzako lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.
4.– Laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak aintzat hartzeko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan xedatutako prozeduraren bitartez, titulu honetan barnean hartzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Laneko prestakuntza eta orientabideko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta:
– urtebeteko lan-esperientzia, gutxienez, egiaztatzen badute.
– jarduera prebentiboaren oinarrizko funtzioak betetzeko xedatutako prestakuntzaren egiaztagiria badute –Prebentzio-zerbitzuen erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera emandako egiaztagiria izango da–.
5.– Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta proiektuko lanbide-modulua gainditzen badute. Edonola ere, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko dute, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 40.5. artikuluan xedatutakoaren indarrez.
6.– Ahoaren eta Hortzen Higieneko goi-mailako teknikariaren tituluaren irakaskuntzako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna –horiek baliozkotzeko edo salbuesteko– eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna –horiek egiaztatzeko– VI. eranskinean jasotzen dira.
11. artikulua.– Urrutiko eskaintza eta bestelako modalitateak.
Hezkuntzaren alorrean eskumena duen sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz besteko eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.
LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.
1.– Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko teknikari espezialistaren tituluak irailaren 12ko 769/2014 Errege Dekretuan ezarritako Ahoaren eta Hortzen Higieneko goi-mailako teknikariaren tituluaren ondorio profesional berberak izango ditu. Hona aipatutako titulua:
Ahoaren eta Hortzen Higieneko teknikari espezialista, osasungintza adarra.
2.– Apirilaren 7ko 537/1995 Errege Dekretuak ezarritako Ahoaren eta Hortzen Higieneko goi-mailako teknikariaren tituluak eta irailaren 12ko 769/2014 Errege Dekretuak ezartzen duen Ahoaren eta Hortzen Higieneko goi-mailako teknikariaren tituluak ondorio profesional eta akademiko berberak izango dituzte.
3.– Laneko prestakuntza eta orientabideko lanbide-modulurako dekretu honetan xedatutako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako, urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutako lanbide-erantzukizunez arduratzeko, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu ematen badira. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Metodologia berriez egindako proiektuak baimentzea.
Lanbide Heziketaren alorrean eskumena duen sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean xedatutakoaz besteko iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.
AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko abenduaren 22an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
I. ERANSKINA, ABENDUAREN 22KO 241/2015 DEKRETUARENA
LANBIDE-MODULUEN ZERRENDA, ORDU-ESLEIPENA ETA KURTSOA
II. ERANSKINA, ABENDUAREN 22KO 241/2015 DEKRETUARENA
LANBIDE-MODULUAK: IKASKUNTZAREN EMAITZAK, EBALUAZIO-IRIZPIDEAK ETA EDUKIAK
1. lanbide-modulua: Harrera eta logistika hortz-klinikan
Kodea: 0730
Kurtsoa: 1
Iraupena: 132 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 7
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Aho-hortzen osasunerako klinikako eta unitateko jarduerak antolatzen ditu, lan-karga aztertuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Lana, aurreikusitako laguntza, baliabideak, bitartekoak eta lantaldearen beharrak kontuan hartuta antolatu du bere lana.
b) Instalazioak eta ekipoak prestatu ditu, jarduera hasteko zerbitzuan edo hortz-klinikan.
c) Zuzen sartu du eguneroko jardueraren berezko informazioa base informatikoetan, aurretik zehaztutako irizpideen arabera.
d) Jarduera klinikoen eta zerbitzuaren edo hortz-klinikaren kudeaketa-jardueren zerrendak eta laburpenak egin ditu.
e) Amaierako jarduerak egin ditu, besteak beste, ekipoak itzali, hurrengo jardunaldia prestatu edo instalazioak itxi.
f) Hainbat hondakin mota tratatzeko eta ezabatzeko lanak kudeatu ditu.
g) Ordena eta zehaztasuna zaintzea balioetsi du lan egitean.
2.– Prozesuak aplikatzen ditu pazienteak hartzeko, eta emango den zerbitzuarekin lotzen ditu haien eskaerak.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Giza baliabideekin lotu ditu zerbitzuko arreta- eta prestazio-prozesuaren faseak eta eragiketak.
b) Zerbitzuaren arreta- eta prestazio-kalitatea zehazten duten faktoreak identifikatu ditu.
c) Pazientearen prestatze-prozesua erabaki du, zerbitzua emateko.
d) Pazienteak eta beste pertsona batzuk zerbitzuko edo hortz-klinikako harreran jasotzeko teknikak aplikatu ditu.
e) Pazienteei hitzordua emateko prozedurak aplikatu ditu, ezarritako protokoloari jarraikiz.
f) Hortz-klinika bateko berezko harrera-jarduerak egin ditu, besteak beste, posta edo paketeak kudeatu eta telefonoa hartu.
g) Informazioa argi, zuzen eta kasu bakoitzera egokituta eman die pertsonei.
h) Fakturak jaso behar dituen gutxieneko datuak zehaztu ditu.
i) Ordainketa-modalitateei buruzko informazioa prestatu du.
j) Zerbitzuak kobratzeko teknikak aplikatu ditu.
k) Marketin-estrategiak garatu ditu, ordura arteko bezero edo erabiltzaileei eusteko eta bezero edo erabiltzaile izan daitezkeenak erakartzeko.
l) Errespetuz jokatu du une oro pazienteekin eta lantaldearekin.
3.– Pazienteen fitxategiak kudeatzen ditu, eta, horretarako, aplikazio informatikoak baliatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Hortz-kliniketako datu-baseen ezaugarriak eta aplikazioak identifikatu ditu.
b) Pazienteen datuak erregistratu ditu aplikazio informatikoetan.
c) Datu-baseak erabili ditu, produktuak eskuratzeko, hala nola jardueren zerrendak edo laburpenak.
d) Datu-baseak eguneratu ditu.
e) Segurtasun-kopiak egin ditu, protokoloetan ezarritako frekuentzien arabera.
f) Egiaztatu da datu-baseak erabiltzean indarrean dagoen araudia bete duela.
g) Datuen babesari buruzko legeria eta araudia aplikatu du.
4.– Dokumentazio klinikoa kudeatzen du, eta, horretarako, dokumentuak identifikatzen ditu inplikatutako beharren eta zerbitzu kliniko motaren arabera.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Sare publikoko eta pribatuko hortz-klinika eta -zerbitzuetako dokumentuen ezaugarriak identifikatu ditu.
b) Dokumentuak sailkatu ditu, egingo diren jardueren arabera.
c) Dokumentuak bete ditu, ezarritako protokoloei jarraiki.
d) Datuak erregistratu ditu historia klinikoan.
e) Egindako tratamenduen txostenak prestatu ditu.
f) Jakinarazitako baimena erabili du, bidezkoa izan denean.
g) Dokumentuak tramitatu ditu.
h) Dokumentuak artxibatu eta gorde ditu, ezarritako arauei jarraikiz.
i) Aplikatzekoa den lege-araudia bete du.
j) Datuen isilpekotasuna gorde du, dokumentuak erabili bitartean.
k) Kalitate-sistemari erantzuten dioten beharrezko erregistroak identifikatu ditu.
5.– Ekipoak prestatu eta martxan jartzen ditu, eta, horretarako, erabilera-baldintzak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Ekipo bakoitzeko elementu nagusiak identifikatu ditu.
b) Ekipoen eta makineriaren funtzioak eta erabilera-baldintzak identifikatu ditu.
c) Ekipoak eta makineria martxan jartzeko eta itzaltzeko protokoloak garatu ditu.
d) Garbitu eta desinfektatzeko jarduerak programatu ditu.
e) Tresneria eta material esterilizatua banatu du.
f) Ekipoak berrikusteko plana bete du, operatibo mantentzeko.
g) Ekipoen jarraibideak eta segurtasun-fitxak interpretatu ditu, erabilera-baldintzak mantentzeko.
6.– Materiala eta tresneria eskuratzeko eta biltegiratzeko modua antolatzen du, eta, horretarako, kudeaketa-teknikak aplikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Produktuak salerosteko eta biltegiratzeko prozesuak deskribatu ditu.
b) Hortz-klinika bateko tresneria, produktuak eta materialak biltegiratzeko ezaugarri eta baldintzak identifikatu ditu.
c) Biltegietako eta lan-arloetako izakinen kontrola egin du.
d) Produktuen eta materialen eskaera egin du, ezarritako jarraibideak kontuan hartuta eta egoera desberdinetan.
e) Materiala eta produktuak jasotzean, horien kopuruak eta egoera egiaztatu ditu.
f) Kontuan hartu ditu produktu eta materialak erabiltzeko eta kontserbatzeko baldintzak.
g) Biltegietan banatu eta kokatu ditu materiala eta produktuak.
h) Produktuen erosketari, salmentari eta biltegiratzeari dagokion dokumentazioa kudeatu du.
7.– Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak aplikatzen ditu, arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta tresneria identifikatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Aho-hortzen klinika edo osasun-zerbitzu bateko materialak, produktuak, ekipoak eta tresneria manipulatzeak dakartzan arriskuak eta arriskugarritasun maila identifikatu ditu.
b) Hortz-klinikan jarduerak eta lan-arloko eragiketak egitean hartu beharreko segurtasun-neurriak, eta norbera eta taldea babestekoak deskribatu ditu.
c) Aho-hortzen klinika edo osasun-zerbitzu bateko materialak, produktuak, ekipoak eta tresneria manipulatzeak dakartzan istripu ohikoenen kausak identifikatu ditu.
d) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu ditu.
e) Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.
f) Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia bete du.
B) Edukiak:
1.– Jarduerak antolatzea hortz-unitatean edo -klinikan.
Hortz-klinika edo -zerbitzu bateko espazioa eta instalazioak antolatzea.
Ekipoen eta instalazioen oinarrizko mantentze-lanerako eta garbiketarako teknikak aplikatzea.
Realización de los procesos para la gestión de residuos de clínicas y servicios dentales.
Hortz-klinika, -kabinete edo -zerbitzu bateko hondakinak kudeatzea. Hondakinak antolatzea eta sailkatzea.
Unitate edo kabinete bateko lana programatzea.
Ordutegi eta txandak antolatzea.
Sistema informatikoak erabiltzea, hortz-kliniketako kudeaketarako.
Hortzen gaineko laguntza emateko zerbitzuak eta klinikak. Establezimenduen sailkapena. Hortz-establezimendu bateko jarduerak eta zerbitzuak. Hortz-laguntzaren ereduak. Legezko betekizunak.
Hortz-klinika bateko profesionalen ekipoa. Antolaketa eta funtzioak.
Aho-hortzen higienea, lanbide gisa. Erantzukizunak eta konpetentziak. Norbere irudia eta higienea. Legeak.
Hortz-klinika bateko instalazioak eta bulegoak. Baldintzak. Oinarrizko ekipoak.
Hondakin sanitarioak. Motak. Kudeaketa-sistemak. Legeak.
Unitate edo kabinete bateko lana programatzeko sistemak eta baliabideak.
Hortz-klinika eta datu-baseak kudeatzeko programak.
Norberaren itxuraren eta higienearen gaineko interesa.
Protokoloak zorrotz betetzea.
Zuzentasuna eta errespetua pertsonekiko tratuan.
Erantzukizunez lan egitea.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko araudiekiko errespetua izatea.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa.
Argitasuna eta zehaztasuna, informazioa helaraztean.
Profesionalen eta pazienteen beharrak ulertzeko eta horiei erantzuteko interesa eta kezka.
2.– Pazienteak hartzeko prozesuak aplikatzea.
Aho-hortzen klinikako edo osasun-zerbitzuko harrera-zerbitzua antolatzea.
Klinika edo zerbitzu bateko harrerari arreta emateko teknikak aplikatzea. Korrespondentzia kudeatzea. Paketeak jasotzea eta bidaltzea. Telefonoari, faxari edo mezu elektronikoei erantzutea. Pazienteen eta hornitzaileen inguruko informazioa erregistratzea eta eguneratzea.
Hitzorduak hartzeko eta aldatzeko, kontrolatzeko eta horien jarraibidea egiteko teknikak aplikatzea.
Komunikazio-teknikak aplikatzea.
Informazioa eta datuen transmisioa prestatzea.
Zerbitzuak fakturatzeko teknikak aplikatzea. Fakturak eta aurrekontuak egitea. Zerbitzuak ordaintzea eta kobratzea.
Marketin-estrategiak aplikatzea. Informazioa biltzea. Planen segimendua egitea.
Aho-hortzen klinikako edo osasun-zerbitzuko harrera. Harreran jendeari, oro har, edo profesionalei arreta emateko prozesuak. Pertsonekiko tratuaren ezaugarriak eta baldintzak. Pertsonei arreta emateko kalitatea zehazten duten irizpideak. Indarrean dagoen araudia.
Hortz-klinika bateko harrera baten berezko komunikazio-teknikak. Informazioaren transmisioa. Komunikazioaren elementuak. Zailtasunak. Informazioaren eta hizkeraren ezaugarriak.
Hortz-klinika bateko harreraren berezko jarduerei arreta emateko prozesuak. Korrespondentziaren kudeaketa. Paketeen kudeaketa. Telefonoa, faxa, erantzungailua, posta elektronikoa eta antzekoak kudeatzea.
Pazienteei hitzordua emateko prozesua. Hitzordurako dokumentuak. Hitzorduen jarraipena, kontrola eta aldaketa egiteko sistemak.
Zerbitzuak fakturatzeko prozesua. Kobratzeko eta ordaintzeko sistemak. Tarifak. Zerbitzuak kobratzeko eta ordaintzeko dokumentuak. Dokumentu motak, elementuak eta legezko eskakizunak. Aurrekontuak. Fakturak. Ordainagiriak. Kobrantza telematikoa.
Aho-hortzen klinikekin eta osasun-zerbitzuekin lotutako marketin-estrategiak. Merkataritzako hizkuntza eta gutunak.
Erantzukizunez lan egitea.
Gorabeherak ebazteko ekimena izatea.
Argitasuna eta zehaztasuna, informazioa helaraztean.
Zuzentasuna eta errespetua, pertsonekiko tratuan.
Diskrezioa pazienteen eta familien datuak maneiatzean.
Pertsona bakoitzaren baldintza eta egoeretara egokitzeko interesa.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko araudiekiko errespetua izatea.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
3.– Pazienteen fitxategiak kudeatzea.
Paziente eta erakundeen datuak kudeatzeko teknikak aplikatzea.
Pazienteen datuak erabiltzeko informatika-aplikazioak erabiltzea. Datuak sartzea eta aldatzea. Produktuak eskuratzea, besteak beste, jardueren zerrendak edo laburpenak. Datuak egiaztatzea. Datu-baseak eguneratzea. Babes-kopiak egitea.
Indarrean dagoen legeria interpretatzea.
Pazienteen datuak kudeatzea. Filiazio-datuak. Datu klinikoak. Osasun-prestazioen erakunde erantzuleen datuak.
Pazienteen datuak erabiltzeko informatika-aplikazioak. Datu-baseak. Aplikazio motak eta erabilgarritasunak. Segurtasuna.
Indarrean dagoen legedia eta araudia. Datuen babesari buruzko segurtasun-dokumentua. Datuak babesteko legea.
Ordena eta garbitasuna zaintzea lan egitean.
Zuzentasuna eta errespetua, pertsonekiko tratuan.
Diskrezioa pazienteen eta familien datuak maneiatzean.
Indarrean dagoen legeria errespetatzea.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko araudiekiko errespetua izatea.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
4.– Dokumentazio klinikoa kudeatzea.
Dokumentu klinikoak identifikatzea, hautatzea eta sailkatzea.
Dokumentu klinikoak prestatzea.
Dokumentu klinikoak betetzea.
Dokumentuak izapidetzeko teknikak aplikatzea (bidalketak, erreklamazioak, eskaerak, eta abar).
Dokumentuak artxibatzea.
Dokumentuak betetzeko eta kudeatzeko aplikazio informatikoak erabiltzea.
Indarrean dagoen legeria interpretatzea eta aplikatzea.
Osasun-antolaketa. Lehen mailako arreta eta arreta espezializatua. Zerbitzu klinikoak. Laguntza-sare publikoa eta pribatua. Prestazioak.
Dokumentu klinikoak. Dokumentu motak, haien ezaugarriak eta indikazioak.
Historia klinikoa. Barnean dituen atalak eta dokumentuak. Dokumentuak zaindu eta gordetzea. Betetzeko jarraibideak. Arauak Historia klinikoen motak.
Beste osasun-dokumentu batzuk. Hitzordurako dokumentuak. Eskaerak. Bolanteak. Eskaerak. Kontsulta arteko dokumentuak. Txostenak. Egiaztagiriak. Baimen informatua.
Hortz-kliniken berezko kalitatea kudeatzeko sistemei dagokien dokumentazioa.
Dokumentuak betetzeko eta izapidetzeko teknikak. Irizpideak eta araudia. Bidalketetarako, erreklamazioetarako eta dokumentuak artxibatzeko sistemak. Kalitate-eskakizunak dokumentuen kudeaketan.
Dokumentuak betetzeko eta izapidetzeko aplikazio informatikoak.
Datuen babesa. Konfidentzialtasuna eta lanbide-sekretua. Dokumentazioaren, datuen babesaren eta dokumentazioarekin lotutako eskubide eta betebeharren inguruan indarrean dagoen legeria.
Erantzukizunez lan egitea.
Gorabeherak ebazteko ekimena izatea.
Argitasuna eta zehaztasuna, informazioa helaraztean.
Zuzentasuna eta errespetua, pertsonekiko tratuan.
Diskrezioa pazienteen eta familien datuak maneiatzean.
Indarrean dagoen legeria errespetatzea.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko araudiekiko errespetua izatea.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
5.– Ekipoak prestatzea eta martxan jartzea.
Hortz-klinika bateko ohiko ekipo edo aparatuak identifikatzea.
Hortz-besaulkia osatzen duten elementuak identifikatzea eta manipulatzea.
Ekipoak martxan jartzeko, erabiltzeko, mantentzeko eta amatatzeko teknikak aplikatzea.
Ekipoen higiene- eta garbiketa-teknikak aplikatzea.
Garbiketa-, desinfekzio- eta esterilizazio-kontrola ekipo eta instalazioetan.
Kabineteak prestatzea eta tresneria birjartzea eguneroko lanerako.
Matxurak kudeatzea eta aldian behingo berrikuspenak kontrolatzea.
Hortz-klinika bateko dokumentazioa eta oinarrizko ekipoen jarraibideak interpretatzea.
Hortz-klinika bateko oinarrizko ekipamendua. Ezaugarriak. Aplikazioak. Martxan jartzeko, erabiltzeko, mantentzeko eta amatatzeko teknikak.
Ekipoetarako garbiketa- eta higiene-sistemak. Garbitu, desinfektatu eta esterilizatzeko kontrol-sistemak.
Kabineteetan tresneria birjartzeko sistemak.
Ekipoak mantentzeko teknikak. Infekzioen kontrolerako ohiturak.
Matxuren kudeaketa. Aldizkako berrikuspenak.
Ekipoen eta makineriaren dokumentazioa. Jarraibideak eta segurtasun-fitxak.
Ekipamendua maneiatzeari lotutako lan-arriskuak eta neurriak.
Erantzukizunez lan egitea.
Ordena eta garbitasuna zaintzea lan egitean.
Gorabeherak ebazteko ekimena izatea.
Profesionalen eta pazienteen beharrak ulertzeko eta horiei erantzuteko interesa eta kezka.
Indarrean dagoen legeria errespetatzea.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko araudiekiko errespetua izatea.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
6.– Materiala eta tresneria eskuratzeko eta biltegiratzeko modua antolatzea.
Oinarrizko tresneria, produktuak eta materialak identifikatzea.
Produktuak erosteko teknikak aplikatzea. Aurrekontuak eskatzea eta ordainketak izapidetzea.
Biltegiak kudeatzeko teknikak aplikatzea. Produktuak banatu eta ipintzea. Produktuen baldintzak egiaztatzea. Izakinen kontrola. Inbentarioak egitea. Biltegi-fitxak egitea.
Eskaerak kudeatzea. Eskaerak egitea. Produktuak hartzea.
Hortz-klinika bateko oinarrizko tresneria, produktu eta materialak. Sailkapena. Ezaugarriak. Katalogoak.
Erosketak kudeatzea. Erosteko eta ordaintzeko dokumentuak. Eskaerak. Emate-agiriak. Fakturak. Zerga-betebeharrak.
Osasun-biltegien kudeaketa. Biltegiratzeko sistemak. Osasun-biltegietan produktuak eta materialak mantentzeko baldintzak. Biltegien dokumentazioa. Inbentarioak. Biltegiko fitxak.
Eskaerak kudeatzea. Produktuak eskatzeko eta hartzeko sistemak.
Produktu eta materialen kudeaketarekin lotutako aplikazio informatikoak.
Produktuak erabiltzeari eta manipulatzeari lotutako lan-arriskuak eta neurriak.
Ordena eta garbitasuna zaintzea lan egitean.
Erantzukizuna bere funtzioak betetzean.
Argitasuna eta zehaztasuna, informazioa helaraztean.
Profesionalen eta pazienteen beharrak ulertzeko eta horiei erantzuteko interesa eta kezka.
Indarrean dagoen legeria errespetatzea.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko araudiekiko errespetua izatea.
7.– Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumena babesteko arauak aplikatzea.
Instalazio, ekipo eta lan-prozeduretan norbere eta ingurumeneko arriskuak identifikatzea.
Arriskuen sinbologia identifikatzea.
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea.
Banakoen eta taldeen prebentzio- eta babes-sistemak hautatzea.
Laneko arriskuak prebenitzeko eta horietatik babesteko sistemak erabiltzea.
Lan-ingurunean arriskuak gutxitzeko arauak eta sistemak aplikatzea.
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzeko neurriak aplikatzea.
Larrialdietarako oinarrizko botikin baten osagaiak erabiltzea.
Hondakin arriskutsuen sailkapena, arriskuaren eta araudiaren arabera.
Hondakin arriskutsuak kudeatzeko eta ezabatzeko protokoloak aplikatzea.
Norberaren gaineko eta ingurumeneko arriskuak hortz-kliniketan. Arrisku-faktoreak eta -egoerak. Lan-ingurunearen faktore fisikoak. Babes erradiologikoa. Lan-ingurunearen faktore kimikoak. Faktore biologikoak: Babes biologikoa. Txertoak. Faktore psikosozialak.
Segurtasuna hortz-klinikan. Arriskuak prebenitzeko eta horietatik babesteko neurriak. Norbera babesteko ekipoak eta bitartekoak. Prebentzio eta babes kolektiboa. Seinaleak. Makinei eta ekipoei aplikatzen zaizkien segurtasun-sistemak. Hortz-klinika bateko berezko larrialdi-egoerak. Jarduteko sistemak. Botikinak.
Hortz-klinika eta -zerbitzuetan laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.
Ingurumen-kudeaketa. Hondakinen kudeaketa. Sailkatzea eta biltegiratzea. Hondakinak tratatu eta biltzeko sistemak. Hondakinen kudeaketa erregulatzen duen araudia. Ordena eta garbitasuna zaintzeko metodoak eta arauak.
Erantzukizunez lan egitea.
Protokoloak zorrotz betetzea.
Gorabeherak ebazteko ekimena izatea.
Indarrean dagoen legeria errespetatzea.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko araudiekiko errespetua izatea.
Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa.
Ingurumen- eta kultura-ondarea zaintzearen eta babestearen aldeko konpromiso etikoa hartzea.
2. lanbide-modulua: Aho-barrunbearen azterketa
Kodea: 0731
Kurtsoa: 1
Iraupena: 165 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 12
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Hortzen formazioaren eta irteeraren sekuentzia kronologikoa zehazten du, garapen enbriologikoaren faseekin lotuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Gizakiaren garapen enbriologikoaren faseak bereizi ditu.
b) Buruaren eta lepoaren egitura enbriologikoak identifikatu ditu.
c) Hortzen ezaugarri enbriologikoak identifikatu ditu.
d) Haginen irteera kronologikoki sekuentziatu du.
e) Hortz-taldeen morfologia ezaugarritu du.
f) Hortzen nomenklaturaren sistemak deskribatu ditu.
g) Aho-hortzen egituren histologia identifikatu du.
h) Erlazio oklusalak eta intermaxilarrak sailkatu ditu.
2.– Buruko eta lepoko egitura anatomikoak ezagutzen ditu, eta ezaugarri morfologikoak deskribatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Garezurraren eta aurpegiaren hezur-egiturak definitu ditu.
b) Garezurreko eta aurpegiko muskuluak kokatu ditu.
c) Garezurreko eta aurpegiko pakete baskulonerbiosoak kokatu ditu.
d) Linfa-sistemaren osagaiak kokatu ditu.
e) Listu- eta tiroide-guruinak kokatu ditu.
f) Aho-barrunbearen anatomia deskribatu du.
g) Egitura tenporomandibularra deskribatu du.
3.– Aparatu estomatognatikoaren funtzionamendua baloratu eta haren fisiologiarekin lotzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Arnasketan inplikatuta dauden egitura nagusiak deskribatu ditu.
b) Aho-hortzen egiturak fonazioarekin lotu ditu.
c) Aho-hortzen egiturak listu-jarioarekin eta irensketarekin identifikatu ditu.
d) Masailezurreko dinamika deskribatu du.
e) Murtxikatze-, irensketa- eta fonazio-prozesuak deskribatu ditu.
f) Azterketa fisikoaren bidez, aparatu estomatologikoaren funtzionamendua egiaztatu du.
g) Listu-jariakinaren proba funtzionalak egin ditu.
4.– Txantxar-lesioak ezaugarritzen ditu, faktore etiopatogeniko eta klinikoekin lotuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Plaka bakterianoaren formazio- eta patogenia-prozesua identifikatu du.
b) Etiopatogenia eta txantxar-lesioak deskribatu ditu.
c) Txantxarra faktore etiopatologikoen arabera sailkatu du.
d) Hortzen txantxarren ondorio lokalak, erregionalak eta sistemikoak zehaztu ditu.
e) Dietaren eragina eta txantxarrak lotu du.
f) Proba bereziak egin ditu, pertsona bakoitzak txantxarretarako zer-nolako suszeptibilitatea duen zehazteko.
g) Txantxarra prebenitzeko eta tratatzeko urratsak zerrendatu ditu.
h) Txantxarra identifikatzeko proba diagnostikoak deskribatu dira.
5.– Gaixotasun periodontala ezagutzen du, eta faktore etiopatogeniko eta klinikoekin lotzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Gingibitisaren eta gaixotasun periodontalaren prozesu klinikoan konprometituta dauden egitura anatomikoak identifikatu ditu.
b) Etiopatogenia, klinika eta gingibitisaren eta gaixotasun periodontalaren lesioen bilakaera deskribatu ditu.
c) Gingibitisa eta gaixotasun periodontala horien faktore etiopatogenikoen arabera sailkatu ditu.
d) Periodontitisaren ondorio kliniko lokalak, erregionalak eta sistemikoak sailkatu ditu.
e) Periinplantitisaren eta mukositis periinplantarioaren ezaugarriak identifikatu ditu.
f) Periodontitisa prebenitzeko eta tratatzeko urratsak zerrendatu ditu.
g) Gaixotasun periodontala identifikatzeko proba diagnostikoak deskribatu ditu.
6.– Aho-hortzen barrunbearen beraren nahasmenduak identifikatzen ditu, eta ezaugarri patologikoekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Aho-hortzen mukosaren oinarrizko lesioak ezaugarritu ditu.
b) Lesioak identifikatu ditu hortzen ehunetan.
c) Aho-hortzen neoformazio onberak deskribatu ditu.
d) Aho-barrunbearen bakterio, birus eta onddoengatiko gaixotasunak sailkatu ditu.
e) Irten aurreko eta osteko hortz-patologia deskribatu du.
f) Hortzen traumatismoak eta eskeletikoak zerrendatu ditu.
g) Hortzen maloklusio motak eta ondorio klinikoak sailkatu ditu.
h) Aho-hortzetako minbizia hautemateko miaketetan aho-hortzetan izaten diren manifestazioak zerrendatu ditu.
i) Prebentzio- eta terapia-aukerak deskribatu ditu kasu bakoitzean.
7.– Aho-hortzen barrunbearen beraren nahasmenduak identifikatzen ditu, eta patologia sistemikoarekin lotzen.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Historia klinikoaren anamnesiaren bidez, aho-hortzetako eta ahotik kanpoko datu patologiko esanguratsuak identifikatu ditu.
b) Sistema estomatognatikoan zuzeneko eragina duten patologia sistemikoak deskribatu ditu.
c) Pazientearen egoera orokorraren eraginarekin lotu ditu aho-hortzen zantzuak eta sintomak.
d) Aho-hortzen kanpoko jatorria duten gaixotasunetan aho-hortzen mukosaren eta ehun bigunen lesio patognomonikoak deskribatu ditu.
e) Aho-hortzen barrunbean minbiziaren bigarren mailako lesioak identifikatu ditu.
f) Tratamendu odontologikoko botika nagusiak eta aho-hortzen osasunean eragina duten bigarren mailako eraginak dituzten botikak deskribatu ditu.
g) Zahartzearekin lotuta dauden aho-hortzen zantzuak eta sintomak lotu ditu.
8.– Arrisku-faktoreak identifikatzen ditu paziente berezietan, eta emandako asistentziarekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Tratamendu odontologikoa baldintzatuko duten gaixotasun sistemikoak deskribatu ditu.
b) Hortzen tratamenduak sailkatu ditu, tratamendu antikuagulantea duten pazienteengan duen odoljario-arriskuaren eta ondorioaren arabera.
c) Hortzen operatorian tratamendu antikoagulantea duen pazientearen erabilera egokia deskribatu du.
d) Endokarditis infekziosoaren profilaxi antibiotikoa indikatuta duten hortz-prozedurak sailkatu ditu.
e) Odontologiako jardun-protokoloak diseinatu ditu, kasu berezietarako, besteak beste, haurdunaldi, oheratu eta droga-mendekotasunetarako.
f) Desgaitasun motak eta horien kontsiderazio terapeutikoak deskribatu ditu.
g) Banakako tratamendu-plana diseinatu du, pazientearen baldintza fisiologiko eta patologikoen arabera.
h) Prebentzio- eta terapia-aukerak deskribatu ditu kasu bakoitzean.
B) Edukiak:
1.– Hortzen formazioa eta hortzaldia identifikatzea.
Hortzen morfologia eta erlazio oklusalak deskribatzea.
Hortzen piezak eta erlazio oklusalak deskribatzea.
Nominazio-sistemak eta hortzen erregistroa erabiltzea.
Aurpegi-masailetako enbriologia. Faseak. Hortzaldiaren kronologia.
Hortz-piezen morfologia. Morfologia zaharkitua eta behin betikoa. Hortz-piezen histologia eta morfologia eta hortz-euskarriaren ehunak.
Hortz-taldeak. Nomenklatura. Gainazalak. Ertzak. Hortz-nomenklaturaren sistemak.
Hortz-oklusioa. Elementuak. Oklusio-erlazioak eta intermaxilarrak.
Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa.
Zehaztapena hortz-nominazioan.
Argitasuna eta ordena informazioa erabiltzean eta helaraztean.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
2.– Garezurraren eta aurpegiaren azterketa anatomikoa.
Egitura anatomikoak identifikatzea, hainbat euskarritan.
Egitura anatomikoak eta haren erlazioak deskribatzea.
Egitura anatomikoak identifikatzea, hainbat euskarritan.
Terminologia espezifikoa erabiltzea.
Garezur- eta aurpegi-aldea. Osteologia. Miologia. Murtxikatzearen, mimikaren eta mingainaren muskulu bereziak eta osagarriak. Garezurreko, aurpegiko eta ATMko artikulazioak. Ezaugarri anatomikoak eta barailaren mugimenduak.
Ahoa eta lepoa. Anatomia, histologia eta fisiologia. Listu-guruinak eta tiroide-guruina.
Buruko eta lepoko odol-hodiak, linfa-basoak eta nerbioak. Pakete baskularrak. Garuneko nerbioak. Sistema neurobegetatiboa.
Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa.
Zorroztasuna, terminologia erabiltzean.
Argitasuna eta ordena informazioa erabiltzean eta helaraztean.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
3.– Aparatu estomatognatikoaren balorazio funtzionala.
Aparatu estomatognatikoaren miaketa fisikoa.
Guneko balorazio funtzionalak egitea.
Listu-jarioaren estimulazio-, bilketa- eta neurketa-teknikak aplikatzea.
Listuaren gaitasun moteltzailea neurtzeko probak egitea.
Terminologia berezia erabiltzea.
Fonazioaren anatomia eta fisiologia.
Irensketaren anatomia eta fisiologia.
Listu-jariatzearen anatomia eta fisiologia. Listuaren ezaugarriak. Listu-jariatzearen fisiologia. Listu-jarioaren estimulazio-, bilketa- eta neurketa-prozedurak. Listuaren gaitasun moteltzailea estimulatzeko probak. Listuaren kultibo bakteriologikoak.
Arnasketaren anatomia eta fisiologia.
Murtxikatzearen anatomia eta fisiologia. Masailezurreko dinamika. Eskeletoen eta hortzen mugimendu nagusiak.
Oklusioaren anatomia eta fisiologia.
Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa.
Zorroztasuna, terminologia erabiltzean.
Ordena, garbitasuna eta metodoa jarduerak egitean.
Argitasuna eta ordena informazioa erabiltzean.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
4.– Txantxar-lesioak ezagutzea.
Hortz-plaka eta txantxar-lesioak identifikatzea.
Txantxar-lesioak sailkatzea.
Hortz-plaka diagnostikatzeko teknikak aplikatzea.
Txantxarrak diagnostikatzeko teknikak aplikatzea.
Kultibo bakteriologikoak eta suszeptibilitate-probak egitea.
Hortz-plaken eta -lesioen dokumentu-erregistroa.
Terminologia espezifikoa erabiltzea.
Plaka bakterianoa. Biofilma. Mikrobio-flora arrunta. Plaka motak. Formazio-prozesua. Plaka-formazioko faktore etiologikoak eta lagungarriak. Plaka bakterianoaren bilakaera.
Plakaren diagnostikoa. Plakaren errebelatzaileak.
Plaka bakterianoa kontrolatzeko neurriak. Prebentzioa eta tratamendua.
Hortzetako txantxarra. Faktore patogenikoak txantxarrean.
Txantxar motak.
Txantxarraren klinika. Txantxarraren forma berezi batzuk (txantxar herrestaria, erradiazioengatiko txantxarra, eta abar).
Txantxarraren diagnostikoa. Anamnesia, miaketa, proba erradiologikoak, transiluminazioa eta beste batzuk. Listuaren kultibo bakteriologikoak eta suszeptibilitate-probak.
Txantxarren lesioaren bilakaera. Arriskua zehazten duten faktoreak.
Txantxarraren konplikazioak eta ondorioak.
Txantxarra kontrolatzeko neurriak. Prebentzioa eta tratamendua.
Plaka eta txantxarra erregistratzeko sistemak. Odontogramak.
Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa.
Zorroztasuna, terminologia erabiltzean.
Ordena, garbitasuna eta metodoa jarduerak egitean.
Erantzukizuna bere funtzioak betetzean.
Argitasuna eta zehaztasuna, informazioa helaraztean.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
5.– Gaixotasun periodontala ezagutzea.
Gingibitisaren zantzuak eta sintomak, gaixotasun periodontala, mukositisa eta periinplantitisa identifikatzea.
Gaixotasun periodontalaren bilakaera-egoeraren araberako lesioak eta manifestazioak sailkatzea.
Gingibitisa, gaixotasun periodontala, mukositisa eta periinplantitisa diagnostikatzeko teknikak aplikatzea.
Gaixotasun periodontalaren dokumentu-erregistroa.
Terminologia espezifikoa erabiltzea.
Periodontoaren anatomia eta fisiologia. Eginkizunak.
Gingibitisa. Etiologia. Klinika. Eboluzio-faseak. Motak. Tratamendua.
Periodontitisa. Etiologia. Klinika. Eboluzio-faseak. Motak.
Gaixotasun periodontalaren diagnostikoa. Tresneria eta ekipoak. Anamnesia, miaketa fisikoa, proba erradiologikoak eta beste batzuk.
Gaixotasun periodontalaren konplikazio klinikoak eta orokorrak. Pronostikorako elementuak.
Mukositisa eta periinplantitisa. Etiologia, arrisku-faktoreak, klinika eta diagnostikoa.
Gaixotasun periodontalaren kontrola, prebentzioa eta tratamendua.
Erregistro-sistemak. Periodontogramak.
Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa.
Zorroztasuna, terminologia erabiltzean.
Ordena, garbitasuna eta metodoa jarduerak egitean.
Erantzukizuna bere funtzioak betetzean.
Argitasuna eta zehaztasuna, informazioa helaraztean.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
6.– Aho-hortzen barrunbearen lesioak identifikatzea, ezaugarri patologikoei dagokienez.
Aho-barrunbearen lesioak eta alterazioak identifikatzea.
Aho-barrunbearen lesioak eta alterazioak sailkatzea.
Aho-barrunbearen lesioak eta alterazioak diagnostikatzeko teknikak aplikatzea.
Aho-lesioen dokumentu-erregistroa.
Terminologia espezifikoa erabiltzea.
Aho-mukosaren ezaugarriak. Ehun bigunen funtsezko lesioak. Lesio makroskopikoak eta mikroskopikoak. Azterketa diagnostiko espezifikoak. Anamnesia eta sintomatologia. Esplorazioa. Biopsia.
Mukosaren eta ehun bigunen patologia (neoformazioak, hanturazko seudofibroma, mukozelea, minbizi aurreko lesioak, eritroplasia, leukoplasia, aho-minbizia, ultzerak, eta abar). Etiologia, diagnostikoa, klinika, prebentzioa eta tratamendua.
Aho-barrunbearen beste gaixotasun batzuk (gaixotasun bakterianoak, birikoak, mikosia eta kausa ezezaguneko gaixotasunak). Etiologia, diagnostikoa, klinika, prebentzioa eta tratamendua.
Hortz-patologia. Hortzen garapenaren anomalia, kopurua, tamaina, forma eta lotura. Etiologia, diagnostikoa, klinika, prebentzioa eta tratamendua.
Maloklusioak. Motak. Diagnostikoa, klinika, prebentzioa eta tratamendua.
Hortz eta masailezurreko traumatismoak. Etiologia, diagnostikoa, klinika, prebentzioa eta tratamendua.
Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa.
Zorroztasuna, terminologia erabiltzean.
Ordena, garbitasuna eta metodoa jarduerak egitean.
Erantzukizuna bere funtzioak betetzean.
Argitasuna eta zehaztasuna, informazioa helaraztean.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
7.– Aho-hortzen barrunbearen asaldurak identifikatzea, ezaugarri patologikoei dagokienez.
Patologia sistemikoarekin lotutako aho-hortzen barrunbearen beraren asaldurak identifikatzea.
Historia klinikoa eta beste dokumentu kliniko batzuk interpretatzea.
Botikak identifikatzea eta sailkatzea.
Terminologia espezifikoa erabiltzea.
Asaldura sistemiko nagusiak, aho-hortzen zantzuekin (sexu-transmisioko gaixotasunak, tuberkulosia, immunoeskasia-sindromeak, anemiak eta leuzemiak, besteak beste).
Lesioak agente mekanikoengatik (hozkadak, eta abar), fisikoengatik (erradiazioak, beroa, hotza, elektrizitatea, eta abar), kimikoengatik (zilarra, merkurioa, alkoholak, eta abar), gaixotasun alergikoengatik eta botikengatik.
Farmakologia odontologikoa. Farmakozinetika. Forma sendagarriak. Sendagaiak emateko bideak.
Odontologian erabiltzen diren botikak (analgesikoak, hantura-kontrakoak, antibiotikoak, antifungikoak, anestesikoak, hemostatikoak, antiagregatzaileak, antikoagulatzaileak, eta abar). Ezaugarriak, indikazioak, kontraindikazioak eta kontrako ondorioak.
Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa.
Zorroztasuna, terminologia erabiltzean.
Argitasuna eta zehaztasuna, informazioa helaraztean.
Pertsonen beharrak ulertzeko eta horiei erantzuteko interesa eta kezka.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
8.– Arrisku-faktoreak identifikatzea paziente bereziengan.
Pertsona bat berezi egiten duten ezaugarriak identifikatzea.
Arreta odontologikoa pertsona bakoitzera egokitzeko proposamenak egitea.
Terminologia espezifikoa erabiltzea.
Arreta odontologikoa patologia sistemikoa duten pertsonengan (diabetes mellitus, nahasmendu kardiobaskularrak, nahasmendu hepatikoak, besteak beste gutxiegitasuna edo hepatitisa, giltzurrun-alterazioak eta beste batzuk).
Arreta odontologikoak antikoagulazioa duten pertsonengan.
Jarduera odontologiko bereziak haurdun dauden emakumeei, droga-mendekotasunen bat duten pertsonei, oheratuta dauden pazienteei, desgaitasunen bat duten pazienteei, buru-atzerapena duten pertsonei, garun-paralisia duten pertsonei, epilepsia duten pertsonei, Down-en sindromea duten pertsonei, paziente pediatrikoei eta paziente adinekoei, besteak beste.
Endokarditis infekziosoa. Epidemiologia. Etiopatogenia. Profilaxi-urratsak.
Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa.
Argitasuna eta zehaztasuna informazioa helaraztean.
Pertsonen beharrak ulertzeko eta horiei erantzuteko interesa eta kezka.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
3. lanbide-modulua: Aho-barrunbearen miaketa
Kodea: 0732
Kurtsoa: 1
Iraupena: 132 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 9
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Hortz-ekipoak ondo funtzionatzen duela egiaztatzen du, eta, horretarako, osagaien ezaugarriak deskribatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Hortz-ekipoaren eta osagaien ezaugarriak identifikatu ditu.
b) Ekipoaren funtzioak zehaztu ditu.
c) Besaulkiaren mugimenduak zehaztu eta egiaztatu ditu.
d) Besaulkira egoki daitezkeen elementuak muntatu eta desmuntatu ditu.
e) Tresneria birakaria ekipora egokitu du, eta ongi funtzionatzen duela egiaztatu.
f) Ekipoa mantentzeko beharrezko materiala prestatu du.
g) Ekipoa mantentzeko eragiketak egin ditu.
h) Prozeduraren urrats bakoitzean kalitate-irizpideak bete ditu.
2.– Aho-hortzen kabineteko tresneria eta materiala prestatzen ditu, eta desinfekzio- eta esterilizazio-teknikak hautatzen ditu horretarako.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Mikroorganismoak gure organismoan sartzeko dituen bideak aipatu ditu.
b) Infekziorik ez egoteko prebentzio-neurriak sailkatu ditu.
c) Garbiketa, desinfekzioa eta esterilizazioa definitu ditu.
d) Hortz-kabinete batean erabilitako barrerako materialak prestatu ditu.
e) Tresneria garbitu eta desinfektatu du.
f) Poltsaratzeko eragiketak egin ditu.
g) Kabinetean erabilitako tresneria esterilizatu du, protokoloen arabera.
h) Esterilizazio-kontrolerako testen emaitzak balioetsi ditu.
i) Prozesuaren fase guztietan ordena eta garbitasuna baloratu ditu.
3.– Anamnesia eta aho-hortzen barrunbearen miaketa egiten ditu, eta, horretarako, ezaugarriak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Higienistaren jarrera ergonomikoa eta pazientearen jarrera zehaztu ditu.
b) Aho-hortzen anamnesiaren datu esanguratsuak bereizi ditu.
c) Miaketa arrunteko zantzuak ezagutu ditu.
d) Miaketa-teknikak deskribatu ditu eta beharrezko materiala identifikatu du.
e) Aurpegiko, ahoko eta hortzetako miaketarako eta oklusaletarako eta periodontaletarako teknikak aplikatu ditu.
f) Antzemandako patologiak eta erregistro-dokumentuetan eskuratutako indizeak bete ditu.
g) Historia klinikorako irudiak eskuratu ditu, argazki digitalen bidez.
h) Prozesuaren faseetan jarrera arduratsua izan du.
4.– Hortzen erradiodiagnostikoaren irudiak eskuratzeko teknikak aplikatzen ditu, eta, horretarako, parametro erradiologikoak hautatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) X izpiak, horiek materiarekin duten elkarreragina eta irudi erradiologikoaren formazioa zehaztu ditu.
b) Ekipoen ezaugarri fisikoak eta X izpien sortak aipatu ditu.
c) Erradiazioaren magnitudeak, neurriak eta neurketa-ekipoak sailkatu ditu.
d) Pazientea erabiliko den teknikaren arabera kokatu du.
e) Beharrezkoak diren ekipamenduak eta materialak prestatu ditu.
f) Irudia lortzeko teknika hautatu du.
g) Pelikula erradiografikoa errebelatzeko teknikak erabili ditu.
h) Irudiaren tratamendu digitala egin du.
5.– Erradiobabeseko neurriak eta hortzen erradiodiagnostikoaren kalitate-neurriak aplikatzen ditu, eta, horretarako, berariazko araudia interpretatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Erradiazio ionizatzaileen ondorio biologikoak identifikatu ditu.
b) Hortz-erradiodiagnostikoko instalazioetarako araudia, legeria eta eskakizun teknikoak eta administratiboak aipatu ditu.
c) Oinarrizko babes erradiologikoa zehaztu du.
d) Hortz-erradiodiagnostikoko babes erradiologiko bereziko neurriak sailkatu ditu.
e) Babes-neurriak zaindu ditu erradiodiagnostikoarekin lotutako simulazioetan.
f) Dokumentazioa araudiari jarraikiz bete du.
g) Erradiodiagnostikorako kalitate-irizpideak ezarri ditu.
h) Kalitatea bermatzeko programaren emaitzak interpretatu ditu.
6.– Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak aplikatzen ditu, arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta tresneria identifikatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Aho-hortzen klinika edo osasun-zerbitzu bateko materialak, produktuak, ekipoak eta tresneria manipulatzeak dakartzan arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu ditu.
b) Hortz-klinikan jarduerak eta lan-arloko eragiketak egitean hartu beharreko segurtasun-neurriak, eta norbera eta taldea babestekoak deskribatu ditu.
c) Aho-hortzen klinika edo osasun-zerbitzu bateko materialak, produktuak, ekipoak eta tresneria manipulatzeak dakartzan istripu ohikoenen kausak identifikatu ditu.
d) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu ditu.
e) Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.
f) Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia bete du.
7.– Jarrera eta egoera emozionalak hautematen ditu, psikologia orokorreko oinarrizko printzipioak aplikatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Aho-hortzen arretarekin lotzen diren jarrera eta egoera emozionalak deskribatu ditu.
b) Erabiltzaileei informatzeko prozesuan komunikazio-teknikak deskribatu ditu.
c) Hautemandako jarrera eta egoera emozionalen araberako komunikazio-teknika hautatu du.
d) Umeen eta nerabeen profil psikologikoa deskribatu du.
e) Pertsona helduen ezaugarri psikologikoak deskribatu ditu.
Adineko pertsonen profil psikologikoa deskribatu du.
Desgaitasunen bat duen pertsonari zuzendutako laguntza psikologikoko eta arretako jardunak hautatu ditu.
Erabiltzaileen beharrei erantzuteko interesa eta kezka balioetsi ditu.
B) Edukiak:
1.– Hortz-ekipoak funtzionatzen duela egiaztatzea.
Lan-eremuak prestatzea.
Besaulki odontologikoa manipulatzea.
Egoki daitezkeen elementuak erabiltzea.
Tresneria birakaria manipulatzea eta mantentzea.
Hortz-ekipoa mantentzea eta garbitzea. Xurgatze-sistemaren, mahuken, iragazkien eta dekantatze-ontzia garbitzea eta desinfektatzea. Kontrol antiespumogenoko sistemak erabiltzea. Tresneria birakariko olioen soberakina kentzea. Hortzen lanparako bonbilla aldatzea.
Prozesuaren fase bakoitzean kalitate-irizpideak betetzea.
Hortz-ekipamendua. Ekipoaren atalak. Besaulki odontologikoa. Unitate odontologikoa. Zutabea. Xurgatzeko eta husteko sistemak. Lanpara operatorioa. Pedala. Konpresoreak. Aulkiak.
Besaulki odontologikoaren funtzioak. Besaulki odontologikoaren mugimenduak.
Elementu egokitzaileak. Motak. Muntatzeko eta desmuntatzeko teknikak.
Tresneria birakariaren funtzionamendua.
Ekipoaren zaintza orokorrak.
Prozesuaren fase bakoitzeko kalitate-irizpideak.
Tailerra eta instalazioak zaintzeko interesa.
Antolamendua eta zehaztasuna prozeduretan.
Talde-lanerako errespetua eta gaitasuna.
Segurtasun- eta higiene-arauak betearaztea.
2.– Tresneria eta materiala prestatzea.
Infekzioen prebentzioari buruzko neurriak aplikatzea.
Tresneria eta material odontologikoa garbitzea, desinfektatzea, paketatzea eta esterilizatzea.
Esterilizazio-prozesuaren kalitate-kontrolerako teknikak aplikatzea.
Patogenoak izan daitezkeen mikroorganismoak. Sailkapena.
Infekzioa transmititzeko mekanismoa. Kate epidemiologikoa.
Infekzioak prebenitzeko metodoak. Arretazko neurri unibertsalak. Hesi-metodoak.
Garbiketarako, desinfekziorako, paketatzeko, esterilizatzeko eta kalitate-kontrolerako teknikak.
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak mantentzeko konstantzia.
Antolamendua eta zehaztasuna prozeduretan.
Erantzukizuna, egindako zereginen aurrean.
Talde-lanerako errespetua eta gaitasuna.
Infekzioekin lotutako ezagutzak eguneratzeko interesa eta infekzioen prebentzioa.
3.– Anamnesia eta aho-hortzen miaketa egitea.
Profesionalaren eta pazientearen jarrera ergonomikoa.
Lan-eremua prestatzea.
Aho-hortzen anamnesia egitea.
Miaketa orofaziala egitea.
Lau eskuko teknika aplikatzea.
Egindako aurkikuntzen dokumentuak erregistratzea.
Miaketa orofazialarekin lotutako argazki digitalak egitea.
Laneko posizioa eta jarrera-kontrola.
Aho-hortzen anamnesia. Filiazio-datuak. Kontsultaren arrazoia. Historia medikoa. Hortzen historia.
Miaketa orofazialaren teknikak. Ikuskapena. Haztapena. Kolpekatzea. Zundaketa.
Ahoz kanpoko miaketa. Hezurrak. Muskuluak. ATM. Guruinak. Gongoilak.
Aho barruko miaketa. Hortz-piezak. Periodontoa. Mukosak. Mingaina. Ahosabaia. Aho-zorua. Faringea.
Lan-eremua prestatzeko teknikak. Tresneria. Oinarrizko maniobrak lau eskuko eta sei eskuko teknikan.
Miaketa arrunteko zantzuak. Aho-hortzen miaketa-irizpide patologikoak.
Erregistrorako dokumentuak. Historia klinikoa. Anamnesia. Ahoz kanpoko eta aho barruko miaketa-erregistroa. Odontograma. Periodontograma. Oinarrizko indize periodontalak.
Argazkigintza digitala. Teknikak. Materiala. Tresneria.
Errespetua eta adeitasuna pazienteekiko harremanetan.
Erantzukizuna eta errespetua pazienteen osasunarekin eta ongizatearekin.
Enpatia eta asertibitatea pazienteekin eta lantaldearekin.
Miaketa orofazialarekin eta ergonomiarekin lotutako gaietan eguneratuta egoteko interesa.
Antolamendua eta zehaztasuna prozeduretan.
Erantzukizuna egindako zeregin eta prozesuetan.
Jarrerazko irizpideak prozesuan.
4.– Hortzetako erradiodiagnostikoko irudiak eskuratzeko teknikak aplikatzea.
Erradiografiak eskuratzea zenbait teknikaren bidez.
Pazientearen posizioa, erradiodiagnostikoko irudiak eskuratzeko.
Erradiografiak errebelatzea zenbait teknikaren bidez.
Komunikazio-teknikak aplikatzea pazienteekin. Prozedura erradiologikoen, onuren eta arriskuen helburuei buruzko informazioa ematea.
Pazienteen lankidetza nahikoa lortzeko estrategiak erabiltzea.
Erradiologia-oinarriak. Erradiazio ionizatzaileen aplikazioak. Ekipoen eta X izpien sorten ezaugarriak.
Hortzen teknika erradiologikoak. Erdikaria. Paralelotasuna.
Errebelatze-teknikak. Eskuzko teknikak, automatikoak eta digitalak. Produktuak.
Antolamendua eta zehaztasuna prozeduretan.
Erantzukizuna eta errespetua pazienteen osasunarekin, ongizatearekin eta osotasunarekin.
Errespetua eta erantzukizuna pazienteekin eta lantaldearekin.
Enpatia eta asertibitatea pazienteekin eta lantaldearekin.
Hortz-erradiologiako aurrerapenetan eguneratuta egoteko interesa.
5.– Hortzetako erradiodiagnotikoan erradiobabes- eta kalitate-neurriak aplikatzea.
Paziente eta profesionalentzat beharrezko diren erradiobabes-neurriak onartzea eta aplikatzea.
Erradiobabes-neurriak administratiboki kudeatzea.
Dosimetroak eta lotutako dokumentazioa kudeatzea.
Behar bereziak dituzten erabiltzaileekin komunikatzeko teknikak aplikatzea.
Erradiazio ionizatzaileen ondorio biologikoak. Erradiazioaren magnitudeak eta neurria.
Erradiobabesa. Erradiodiagnostikoko instalazioetako araudia eta oinarrizko legeria. Oinarrizko babes erradiologikoa. Berariazko babes erradiologikoa hortzen erradiodiagnostikoko instalazioetan. Kalitatea bermatzeko programa. Administrazioko beharkizun teknikoak.
Arretako berariazko beharrak. Erabiltzailearekiko informazio- eta komunikazio-teknikak.
Antolamendua eta zehaztasuna prozeduretan.
Errespetua eta erantzukizuna pazienteekin eta lantaldearekin.
Erantzukizuna eta errespetua pazienteen osasunarekin, ongizatearekin eta osotasunarekin.
Ingurumenarekiko interesa eta errespetua.
Erradiobabesari buruzko gaietan eguneratuta egoteko interesa.
6.– Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumena babesteko arauak aplikatzea.
Hortz-klinika bateko arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak identifikatzea.
Faktore fisiko, kimiko, biologiko eta psikosozialetarako babes pertsonaleko eta ingurumeneko neurriak aplikatzea eta balioestea.
Hortz-klinikan segurtasun-neurriak aplikatzea eta baloratzea, banaka eta taldean.
Kliniketan arrisku-seinaleak interpretatzea.
Hondakinen kudeaketa. Sailkatzea eta biltegiratzea. Hondakinak tratatzea eta biltzea.
Makinei eta ekipoei aplikatzen zaizkien segurtasun-sistemak berrikustea eta erabiltzea.
Norberaren gaineko eta ingurumeneko arriskuak hortz-kliniketan. Arrisku-faktoreak eta -egoerak. Lan-ingurunearen faktore fisikoak. Babes erradiologikoa. Lan-ingurunearen faktore kimikoak. Faktore biologikoak: Babes biologikoa. Txertoak. Faktore psikosozialak.
Segurtasuna hortz-klinikan. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea. Arriskuak prebenitzeko eta horietatik babesteko neurriak. Norbera babesteko ekipoak eta bitartekoak. Prebentzio eta babes kolektiboa. Seinaleak. Makinei eta ekipoei aplikatzen zaizkien segurtasun-sistemak.
Hortz-klinika bateko berezko larrialdi-egoerak. Jarduteko sistemak. Botikinak.
Hortz-kliniketan laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia. Ingurumen-kudeaketa. Ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea. Birziklapena. Ordena eta garbitasuna zaintzeko metodoak eta arauak.
Antolamendua eta zehaztasuna prozeduretan.
Hortz-klinikako erabiltzaileen osasunaren, ongizatearen eta osotasunaren gaineko erantzukizuna eta errespetua izatea.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko gaietan eguneratuta egoteko interesa.
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia etengabe betetzea.
Ingurumen- eta kultura-ondarea zaintzearen eta babestearen aldeko konpromiso etikoa hartzea.
7.– Pazienteen jarrera eta egoera emozionalak identifikatzea.
Egoera emozionalak identifikatzea.
Arreta-teknikak eta pertsona bakoitzarentzako berariazko laguntza indibidualizatuak aplikatzea.
Paziente bakoitzarentzako informazio indibidualizatua hautatzea.
Komunikazio-teknikak aplikatzea.
Pazienteen berezko egoera emozionalak. Zantzuak eta sintomak. Beldurra eta antsietatea. Oinarrizko laguntza-teknikak.
Arretako berariazko beharrak. Haurrentzako eta nerabeentzako laguntza. Helduentzako beharrak eta arreta. Adinekoentzako beharrak eta arreta. Behar bereziak dituzten pazienteentzako arreta.
Erabiltzailearentzako informazio-teknikak. Motibatzeko teknikak.
Komunikazio-teknikak. Portaera enpatikoak eta asertziozkoak.
Enpatia pertsonarekin, tratamenduetan zehar.
Asertibitatea pazienteekiko eta lantaldeko kideekiko komunikazioan.
Erantzukizuna eta errespetua pazienteen osasunarekin, ongizatearekin eta osotasunarekin.
Komunikazioari buruzko gaietan eguneratuta egoteko interesa.
4. lanbide-modulua: Aho-hortzetako interbentzioa
Kodea: 0733
Kurtsoa: 1
Iraupena: 165 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 12
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Hobi eta arrailadurak zigilatzen ditu, eta hortzen azaleren ezaugarriekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Zigilatu behar diren hortzen azalerak identifikatu ditu.
b) Material zigilatzailearen motak bereizi ditu.
c) Zigilatzailea jartzeko materiala prestatu du.
d) Ebakuntza-eremua isolatu du.
e) Tratatu beharreko hortzen azalera egokitu du.
f) Material zigilatzailea aplikatu du, teknika egokien bidez.
g) Zigilatzailearen biziraupen-irizpideak zehaztu ditu.
h) Zigiluaren fase guztietan kalitate-irizpideak bete ditu.
2.– Fluoruro topikoak aplikatzen ditu, eta aplikazio motak eta teknikak deskribatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Fluoruro motak definitu ditu.
b) Fluoruroen posologia zehaztu du.
c) Fluoruro topikoak aplikatzeko teknikak sailkatu ditu.
d) Kubetetan fluorra aplikatzeko beharrezko materiala prestatu du.
e) Tratatu beharreko hortzen azalera egokitu du.
f) Kubetetan fluorra aplikatu du.
g) Fluorra aplikatu ondoko gomendioak definitu ditu.
3.– Hortzetako lertzoa ezabatzen du, eta teknika egokia hautatzen du, horretarako.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Hortzetako lertzoaren motak eta kausak definitu ditu.
b) Tartrektomia, arraspatze eta akabera erradikularreko teknikak definitu ditu.
c) Pazientearen ezaugarrien araberako indikazioak eta kontraindikazioak aipatu ditu.
d) Hortzetako lertzoa ezabatzeko materiala eta tresneria prestatu ditu.
e) Lertzoa ezabatzeko eta azalera leuntzeko teknikak egin ditu.
f) Lertzoa prebenitzeko neurriak definitu ditu.
g) Konplikazioak eta neurri zuzentzaileak identifikatu ditu.
h) Prozesuaren faseetan ordenaren, garbiketaren eta metodoaren jarrera izan du.
i) Egiaztatu du ez dela lertzorik geratu gainaldean.
4.– Hortz-tindaketa estrintsekoak ezabatzen ditu, eta, horretarako, teknika egokia hautatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Hortz-tindaketa estrintsekoak definitu ditu.
b) Hortz-tindaketa estrintsekoak ezabatzeko teknikak definitu ditu.
c) Tindaketa ezabatzeko beharrezko materiala eta tresneria prestatu ditu.
d) Hortz-tindaketa estrintsekoak ezabatzeko teknikak egin ditu.
e) Prebentzio-neurriak definitu ditu.
f) Ordenaz, garbitasunez eta metodoz egin du lan.
g) Egiaztatu du azaleran ez dela hortz-tindaketa estrintsekorik geratu.
5.– Hortzen obturazioak leuntzen ditu, eta, horretarako, teknika egokiak hautatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Leundu behar diren hortzen azalerak identifikatu ditu.
b) Obturazioen leunketa justifikatzen duten irizpideak definitu ditu.
c) Leundu beharreko material motak identifikatu ditu.
d) Tresna urratzaileak sailkatu ditu, leundu behar den materialaren arabera.
e) Leunketa egiteko beharrezko materiala prestatu du.
f) Errotazioaren eta hoztearen abiadura hautatu du.
g) Obturazioen leunketa egin du.
h) Egiaztatu du leundutako azalerak ez duela oklusioan eragiten.
6.– Aho-hortzen barrunbeko plaka bakterianoa kentzen du, eta, horretarako, kontrol- eta ezabatze-metodoak hautatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Eskuila motak, hortzetako zetak eta plaka ezabatzeko beste metodo mekaniko batzuk sailkatu ditu.
b) Plaka kontrolatzeko metodo kimikoak sailkatu ditu.
c) Kolutorioen eta hortzen orearen osaera plakaren kontrolarekin lotu du.
d) Plaka bakterianoaren tindaketa egin du.
e) Aho-hortzen higienearen teknikak aplikatzen ikasi du.
f) Plaka bakterianoa prebenitzeko neurriak aipatu ditu.
g) Hortz-protesietan plaka bakterianoa kontrolatzeko neurriak tipifikatu ditu.
h) Hortz-klinikan plaka kontrolatzeko programa egiteko irizpideak definitu ditu.
7.– Hortzen hipersentikortasuna kontrolatzeko teknikak aplikatzen ditu, hortzen azaleraren lesioen etologiarekin lotuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Hortzen hipersentikortasuna eragin duten estimuluak aipatu ditu.
b) Hortzen hipersentikortasunaren etiologia identifikatu du.
c) Hortzen hipersentikortasunaren sintomak deskribatu ditu.
d) Hortzen hipersentikortasuna miaketaren bidez egiaztatu du.
e) Hortzen hipersentikortasunaren kontrolean erabilitako prestakin desentsibilizatzaileak sailkatu ditu.
f) Kasu bakoitzera egokitutako prestakin desentsibilizatzailea aplikatu du.
B) Edukiak:
1.– Hobiak eta artekak zigilatzea.
Isolamendu erlatiborako beharrezko elementuak identifikatzea eta prestatzea.
Isolamendu osorako beharrezko elementuak identifikatzea eta prestatzea.
Gomazko dikea jartzeko teknika aplikatzea.
Artekak zigilatzeko behar den materiala prestatzea eta tresneria identifikatzea.
Artekak zigilatzeko teknika aplikatzea. Zigilurako azalerak identifikatzea. Hortzen azalera prestatzea: garbiketa eta grabatu azidoa. Zigilatzailea jartzea eta zabaltzea. Polimerizazioa. Oklusioaren kontrola.
Hobien eta arrailduren zigilatzaileak. Sailkapena. Indikazioak. Zigilurako hortzen azaleren ezaugarriak.
Zigilatzaileak aplikatzeko teknikak. Zigilatzaileen eraginkortasuna ebaluatzeko irizpideak: eraginkortasuna, mantentzea eta horien euste-maila.
Hortzak isolatzeko teknikak. Isolamendu absolutua (gomazko dikea) eta isolamendu erlatiboa (kotoiak, zelulosazko plantxak eta beste batzuk).
Prozesuaren fase bakoitzeko kalitate-irizpideak.
Ordena eta zehaztasuna zaintzea lan egitean.
Erantzukizuna tresneria eta materiala zaintzean eta maneiatzean.
Pazientearekin komunikazioa ezartzeko interesa.
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia eta horretarako protokoloak errespetatzea.
Zorrotza izatea protokoloen segimenduan eta jarduerak gauzatzean.
Zorroztasuna, terminologia erabiltzean.
Funtzioak gauzatzeko ekimena eta autonomia.
2.– Fluoruro topikoak aplikatzea.
Fluorra aplikatzea, kubeten bidez. Beharrezko materiala prestatzea. Pazientea prestatzea. Kubeta hautatzea. Hortzen azalera garbitzea eta lehortzea. Kubeta ahoan jartzea. Irensten den fluorra kontrolatzea. Soberako fluorra garbitzea.
Fluorra gelen bidez aplikatzea. Beharrezko materiala prestatzea. Pazientea prestatzea. Hortzen azalera garbitzea eta lehortzea. Hortz-piezetan gela aplikatzea.
Fluoruroak aplikatu ondoko zaintzei buruzko eta fluorraren autoaplikazioari buruzko jarraibideak transmititzeko teknikak aplikatzea.
Fluorra. Fluor-gatzen motak. Sodio fluoruroa; eztainu fluoruroa; sodio monofluorofosfatoa (MFP) eta fluorofosfato azidotua (APF).
Fluoruroen ekintza-mekanismoa: desmineralizazioa eta bermineralizazioa, erupzio aurreko ekintza eta erupzio ondokoa.
Fluorra hartzeko bideak: sistemikoa (erkidego-uren fluorazioa, eskolako uraren fluorazioa, gehigarriak –pastillak edo soluzioak–, fluor dietetikoa, eta abar) eta topikoa.
Fluoruroen posologia. Toxikotasuna.
Fluoruro topikoak aplikatzeko teknikak. Aplikazio profesionala (soluzio fluoratuak, kubetetan fluoratutako gelak, fluor-bernizak eta beste batzuk). Autoaplikazioa (dentifrikoak, kolutorioak, gelak eta beste batzuk).
Fluoruroak aplikatu ondoko zaintzak. Informazioa transmititzeko irizpideak.
Ordena eta zehaztasuna zaintzea lan egitean.
Funtzioak gauzatzeko ekimena eta autonomia.
Laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia eta horretarako protokoloak errespetatzea.
Zorrotza izatea protokoloen segimenduan eta jarduerak gauzatzean.
Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa.
Zorroztasuna, terminologia erabiltzean.
Zuzentasuna eta adeitasuna pazienteekiko tratuan.
3.– Hortzetako lertzoa ezabatzea.
Lertzoa hautemateko teknikak aplikatzea.
Lertzoa hainbat sistemaren bidez ezabatzeko (eskuz, ultrasoinuen bidez) eta arraspatzeko eta leunketa erradikularrerako materiala eta tresneria prestatzea.
Hortzetako lertzoa eskuzko tartrektomiaren bidez kentzea.
Lertzoa ultrasoinuekin kentzea tartrektomiaren bidez. Hortzen azalera leuntzea eta, horretarako, gomazko kopak, ore urratzailea, leuntzeko tirak eta bikarbonatoko profilaxi spraya erabiltzea.
Arraspatze eta leunketa erradikularreko teknikak aplikatzea.
Lertzoa ezabatu dela egiaztatzea.
Konplikazioak aztertzea eta neurri zuzentzaileak hartzea.
Kureten zorrozketa eskuzkoa eta mekanikoa.
Ahoko osasuna prebenitzeko neurriei buruzko jarraibideak transmititzeko teknikak aplikatzea.
Hortzetako lertzoa. Etiologia. Patogenia. Lokalizazio supragingibala eta azpigingibala. Konposizioa.
Hortzetako lertzoa ezabatzeko teknikak.
Eskuzko tartrektomia. Indikazioak. Tresneria (arraspatzaileak, kuretak, eta abar).
Tartrektomia mekanikoa. Indikazioak. Tresneria eta ekipoak. Ultrasoinuak. Leuntzea. Tartrektomiaren indikazioak eta kontraindikazioak. Konplikazio eta neurri zuzentzaileak. Kalitate-irizpideak.
Arraspatze eta leunketa erradikularra. Indikazioak eta kontraindikazioak. Tresneria. Kuretak, zorrozketa motak eta sistemak. Konplikazio eta neurri zuzentzaileak. Kalitate-irizpideak.
Plaka sortzeko prebentzio-neurriak. Pazienteak eginiko aho-higienerako neurriak (eskuilaketa-teknika, maiztasuna, beharrezko elementuak, garbiketa interproximala, kolutorioen erabilera, mingainaren garbiketa, eta abar). Profesionalak eginiko aho-higienearen neurriak.
Lertzoa hautemateko teknikak: besteak beste, bistaratzea, sondajea eta erradiografia.
Ordena eta zehaztasuna zaintzea lan egitean.
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia eta horretarako protokoloak errespetatzea.
Zorrotza izatea protokoloen segimenduan eta jarduerak gauzatzean.
Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa.
Zorroztasuna, terminologia erabiltzean.
Funtzioak gauzatzeko ekimena eta autonomia.
Ezusteko egoeretan erantzuteko gaitasuna izatea.
Zuzentasuna eta adeitasuna pazienteekiko tratuan.
Diskrezioa datuak erabiltzean.
4.– Hortz-tindaketa estrinsekoak ezabatzea.
Hortz-tindaketa ezabatzeko eta leunketarako beharrezko materiala eta tresneria hautatzea eta prestatzea.
Tindaketa estrintsekoak ezabatzeko teknikak erabiltzea.
Hortz-leunketa egitea, bikarbonatozko sprayen eta ore urratzaileen bidez, besteak beste.
Kalitatea kontrolatzeko sistemak aplikatzea.
Hortz-tindaketak. Definizioa. Motak: estrintsekoak eta intrintsekoak. Diagnostiko diferentziala.
Hortz-tindaketa ezabatzeko teknikak. Hortzak leuntzea. Tindaketa estrintsekoak ezabatzeko beharrezko tresneria, ekipoak eta materialak (ore urratzailea, kontraangelua, leunketa-kopak, profilaxi eskuila, bikarbonatozko spraya, eta abar).
Ordena eta zehaztasuna zaintzea lan egitean.
Laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia eta horretarako protokoloak errespetatzea.
Zorrotza izatea protokoloen segimenduan eta jarduerak gauzatzean.
Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa.
Funtzioak gauzatzeko ekimena eta autonomia.
Ezusteko egoeretan erantzuteko gaitasuna izatea.
Zuzentasuna eta adeitasuna pazienteekiko tratuan.
Iraunkortasuna sekretu profesionala mantentzean.
5.– Obturazioak leuntzea.
Leundu beharreko azalerak identifikatzea.
Behar diren material eta tresneria hautatzea eta prestatzea.
Tresna birakariko parametroak hautatzea, abiadura kontrolatzea eta kontraangelua hoztea.
Amalgamaren obturazioa leuntzea.
Erretxina konposatuen obturazioa leuntzea.
Oklusioaren kontrola.
Leundutako azalera egiaztatzea.
Amalgamaren obturazioak eta erretxina konposatuen obturazioak leuntzeko teknika. Azalerak identifikatzeko teknikak. Leunketa justifikatzea. Leundu beharreko material motak.
Azalerak leuntzeko tresneria. Tresna birakaria (kontraangelua) eta urratzailea (leuntzeko puntak eta kopak, paperezko tirak eta diskoak, eta abar), besteak beste.
Oklusioan interferentziarik ez dagoela egiaztatzeko sistemak.
Ordena eta metodoa lan egitean.
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia eta horretarako protokoloak errespetatzea.
Zorrotza izatea protokoloen segimenduan eta jarduerak gauzatzean.
Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa.
Zorroztasuna, terminologia erabiltzean.
Funtzioak gauzatzeko ekimena eta autonomia.
Ezusteko egoeretan erantzuteko gaitasuna izatea.
6.– Plaka bakterianoa ezabatzea.
Pertsona bakoitzarentzako eskuilatze-teknika egokiena hautatzea.
Eskuilatzea egoki egiteko beharrezkoak diren elementu guztiak hautatzea.
Plaka kontrolatzeko metodo mekanikoak eta kimikoak erabiltzea.
Garbiketa interproximaleko teknika aplikatzea.
Hortz-plaka errebelatzea.
Pazienteen plakaren indizea zehaztea.
Hortzetan eta hortz-protesietan plaka ezabatzeko teknikei buruzko jarraibideak transmititzeko teknikak aplikatzea.
Plaka kontrolatzeko metodo mekanikoak. Sailkapena. Eskuilatze-teknikak.
Hortzetako eskuila. Motak (eskuzkoak, elektrikoak, sonikoak, ultrasonikoak eta beste batzuk). Ezaugarriak. Garbiketa interproximala. Hortzetako zeta. Zetazko hari-sartzailea. Eskuila interproximalak. Erabiltzeko teknikak.
Aho-hortzen higienearen elementu osagarriak. Mingainaren garbitzaileak, zotzak, estimulatzaileak, hortzetarako ureztagailuak eta beste batzuk.
Dentifrikoak. Osagaiak (urratzaileak, aglutinatzaileak, hezetzaileak, detergenteak, aromatizatzaileak, kontserbagarriak, koloragarriak, ura eta agente terapeutikoak). Indikazioak.
Plaka kontrolatzeko metodo kimikoak. Sailkapena.
Kolutorioak. Motak. Osagaiak. Osagaiak plaka ezabatzearekin lotzea.
Antibiotikoak. Detergenteak (laurilsulfato sodikoa, beste batzuk). Alkohol aminatuak. Beste metodo kimiko batzuk.
Plaka bakterianoaren tindaketa-teknikak. Plaka errebelatzaile motak (eritrosina, eosina, adierazle dikromatikoak, fluoreszeina, eta beste batzuk). Plaka-indizeak.
Plaka ezabatzeko programa hortz-klinikan.
Hortz-protesi finkoetan, erauzgarrietan eta inplanteetan plaka ezabatzeko teknikak.
Ordena eta metodoa lan egitean.
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia eta horretarako protokoloak errespetatzea.
Zorroztasuna, terminologia erabiltzean.
Funtzioak gauzatzeko ekimena eta autonomia.
Ezusteko egoeretan erantzuteko gaitasuna izatea.
Zuzentasuna eta adeitasuna pazienteekiko tratuan.
Diskrezioa datuak erabiltzean.
7.– Hortzen hipersentikortasuna kontrolatzeko teknikak aplikatzea.
Estimulu termikoak, kimikoak eta mekarnikoak aplikatzea, hortzen hipersentikortasuna egiaztatzeko.
Prestakin desentsibilizatzaileak hautatzea eta aplikatzea.
Hortzen hipersentikortasuna tratatzeari buruzko jarraibideak transmititzeko teknikak aplikatzea.
Hortzen hipersentikortasuna. Etiologia. Hortz-patologia (txantxarra, esmaltearen prozesu suntsitzaileak, hausturak, hortz pitzatuak, zuritzea, ebakuntza-prozedurak eta beste batzuk).
Sintomatologia. Estimulu eragileak (termikoak, kimikoak, mekanikoak) eta minaren lokalizazioa.
Miatze-teknikak.
Prebentzio-tratamendua, etiologikoa eta sintomatikoa.
Hortz-hiperestesiarako preparakinak. Motak. Aplikatzeko irizpideak.
Ordena eta zehaztasuna zaintzea lan egitean.
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia eta horretarako protokoloak errespetatzea.
Zorrotza izatea protokoloen segimenduan eta jarduerak gauzatzean.
Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa.
Zorroztasuna, terminologia erabiltzean.
Funtzioak gauzatzeko ekimena eta autonomia.
Ezusteko egoeretan erantzuteko gaitasuna izatea.
Zuzentasuna eta adeitasuna pazienteekiko tratuan.
Diskrezioa tratuan, iraunkortasuna sekretu profesionala mantentzen. Diskrezioa datuak erabiltzean.
5. lanbide-modulua: Epidemiologia aho-osasunean
Kodea: 0734
Kurtsoa: 1
Iraupena: 132 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 6
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Jarraipen-programak eta ikasketa epidemiologikoak planifikatzen ditu, populazio talde berezietarako, helburuak eta jarduketak zehaztuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Epidemiologiaren aplikazioak definitu ditu.
b) Azterketa epidemiologikoen motak ezaugarritu ditu.
c) Adierazle demografiko esanguratsuenak identifikatu ditu.
d) Talde berezien ezaugarri demografikoak deskribatu ditu.
e) Gizarte-talde jakin batean azterketa epidemiologikoa garatzeko faseak definitu ditu.
f) Azterketa epidemiologikoen helburuak egin ditu gizatalde jakin baterako.
g) Azterketako populazioa eta aztertu beharreko aldagaiak hautatu ditu. Egingo den jarduketarako beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak zerrendatu ditu.
h) Azterketaren helburu diren biztanleei eta beste eragile batzuei informazioa emateko ekintzak zehaztu ditu.
2.– Gizarte-talde baten aho eta hortzen osasun-mailak zehazten ditu, adierazleak aztertuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Gizarte-talde baten osasunarekin eta gaixotasunarekin lotutako terminologia erabili du.
b) Osasun-adierazleak tipifikatu ditu, aplikazioen arabera.
c) Aho-hortzen osasunaren adierazleak sailkatu ditu.
d) Aho-hortzen osasunaren adierazleak lortzeko beharrezko kalkuluak eta eragiketak egin ditu.
e) Gizarte-talde baten osasun- eta gaixotasun-maila ebaluatu du, eskuratutako adierazleen bidez.
f) Hainbat sistematan lortutako emaitzak erregistratu ditu.
g) Egon daitezkeen gorabeherak ebatzi ditu, ezarritako arau eta protokoloak betez.
h) Eskuratutako informazioa diskrezioz eta errespetuz tratatu du.
i) Balioetsi du ordena eta zehaztasuna zaintzea lan egitean.
3.– Taldeen datu epidemiologikoak eskuratzen ditu, galde-sorten bidez, eta, horretarako, horiek egiteko teknikak deskribatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Informazioa eskuratzeko metodoen ezaugarriak eta aplikazioak identifikatu ditu.
b) Elkarrizketetako galdetegiak eta gidoiak landu ditu.
c) Datuak eskuratzeko diseinatuta zeuden tresnak egokitu ditu.
d) Elkarrizketak egiteko eta datuak eskuratzeko galde-sortak egiteko teknikak aplikatu ditu.
e) Elkarrizketa eta galde-sorten datuak atera ditu.
f) Bigarren mailako iturriak kontsultatu ditu informazioa eskuratzeko.
g) Eskuratutako informazioa zenbait euskarritan erregistratu du.
h) Eskuratutako datuen kalitatea egiaztatu du.
i) Aztertzaileen entrenamendu eta kalibrazio-prozedurak egin ditu.
j) Egon daitezkeen gorabeherak ebatzi ditu, ezarritako arau eta protokoloak betez.
k) Eskuratutako informazioa diskrezioz eta errespetuz tratatu du.
4.– Gizarte-talde baten aho-hortzen osasun-mailak identifikatzen ditu, eta, horretarako, azterketa epidemiologikoetan eskuratutako emaitzak interpretatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Azterketa epidemiologikoen datuak ebaluatzeko metodoak identifikatu ditu.
b) Datuak tabulatzeko prozedurak aplikatu ditu.
c) Datuen kalkulua eta analisi estatistikoa egin du.
d) Gizarte-talde baten egoera eta bilakaera deskribatzeko adierazleak ebaluatu ditu.
e) Azterketa epidemiologikoen emaitzekin txostenak egin ditu.
f) Aurkitutako asalduren kausa izan daitezkeenei eta ondorioei buruzko hipotesia egin du.
g) Lortutako emaitzak beste ikerketa batzuetan lortutakoekin konparatu ditu.
h) Ezarritako lan-protokoloak eta -arauak errespetatu ditu.
5.– Osasun-arloan esku hartzeko programetan datu epidemiologikoei buruzko informazioa ematen du, eta arrisku-taldeen ezaugarriak deskribatzen ditu horretarako.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Herritar-taldeak sailkatu ditu, ezaugarrien eta ohitura esanguratsuenen arabera.
b) Aho-hortzen patologian arrisku-populazioak identifikatu ditu.
c) Aho-hortzen gaixotasun-arriskua areagotzen duten faktoreak ezaugarritu ditu.
d) Aho-hortzen gaixotasuna prebenitzen eta babesten duten faktoreak ezaugarritu ditu.
e) Aho-hortzen gaixotasunen epidemiologia deskribatu du.
f) Agente horiei datuen berri emateko informazioa prestatu du.
g) Aho-hortzen gaixotasunen kausak eta ondorioak lotu ditu.
h) Ezarritako lan-prozedurak eta -arauak errespetatu ditu.
i) Talde hartzailearen ezaugarrietara egokitzeko ahalmena erakutsi du.
B) Edukiak:
1.– Jarraipen-programak eta azterketa epidemiologikoak planifikatzea.
Adierazleen, maiztasun-neurrien, arrisku-faktoreen eta fenomeno epidemiologikoen lotura- eta eragin-neurrien kalkulua egitea.
Azterketa epidemiologikoak planifikatzea.
Helburuak zehaztea.
Aztertuko diren populazioak definitzea.
Laginketa-teknikak zehaztea.
Aldagaiak hautatzea eta definitzea.
Aldagaiak neurtzeko eskalak prestatzea.
Datuak lortzeko eta ebaluatzeko plangintza egitea.
Datuak eskuratzeko tresnak prestatzea.
Epidemiologia. Definizioak. Epidemiologiako fenomenoen neurketa. Maiztasun-neurrien kalkulua. Gorabehera. Prebalentzia. Lotura-neurrien kalkulua. Arrisku erlatiboa. Aukera-arrazoiak. Inpaktu-neurriak.
Demografia. Demografia estatikoa eta dinamikoa. Definizioak. Helburuak. Adierazle demografikoak.
Informazio demografikoaren eta epidemiologikoaren iturriak.
Azterketa epidemiologikoak. Ezaugarriak. Metodologia. Sailkapena. Aplikazioak.
Saiakuntzako azterketak. Saiakuntza klinikoak. Azterketa komunitarioak.
Saiakuntzakoak ez diren azterketak. Deskribapen-azterketak. Azterketa ekologikoak. Prebalentzia-azterketak. Azterketa analitikoak. Kasuak eta kontrolak. Taldeak.
Zaintza epidemiologikoa. Ezaugarriak. Teknikak. Zainketa epidemiologikoko sareak.
Ikerketa epidemiologikoko etapak. Plangintza. Landa-lana. Emaitzak aztertzea.
Azterketa epidemiologikoak planifikatzea. Helburuak zehaztea. Aztertuko diren populazioak definitzea. Laginak hartzeko teknikak. Laginketa motak. Aldagaiak hautatzea eta definitzea. Aldagaiak neurtzeko eskalak.
Datuak lortzeko plangintza egitea. Datuak eskuratzeko metodoak prestatzea.
Datuak aztertzeko eta ebaluatzeko plangintza egitea.
Ordena eta metodoa lan egitean.
Zorroztasuna, terminologia erabiltzean.
Funtzioak gauzatzeko ekimena eta autonomia.
Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa.
Argitasuna eta zehaztasuna, informazioa helaraztean.
Indarrean dagoen legeria errespetatzea.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
2.– Aho hortzen osasun-mailaren adierazleak zehaztea.
Kasu desberdinetan erabiliko den adierazlea hautatzea eta identifikatzea.
Aho-osasunaren adierazleak neurtzeko teknikak aplikatzea.
Erregistro-dokumentuak prestatzea.
Neurketak erregistratzea dagokion dokumentazioan.
Osasuna eta gaixotasuna. Osasun-adierazleak. Adierazleen sailkapena. Gaixotasunak kontrolatzeko prebentzio-neurriak eta ekintzak.
Aho-hortzen osasuna. Odontologia komunitarioa.
Ahoko osasun-adierazleak. Ezaugarriak. Eskuratzeko eta kalkulatzeko teknikak.
Aldi baterako hortzaldirako eta iraunkorrerako txantxa-indizeak.
Gaixotasun periodontalaren indizeak. Hortzoietako gaixotasunaren indizeak. Plaka-indizeak.
Maloklusio-indizeak.
Fluorosi-indizeak eta beste batzuk.
Azterketa epidemiologikoetan datuak erregistratzeko dokumentazioa. Fitxak. Odontogramak. Periodontogramak. OMEren dokumentazioa.
Ordena eta metodoa lan egitean.
Zorroztasuna, terminologia erabiltzean.
Funtzioak gauzatzeko ekimena eta autonomia.
Zuzentasuna eta errespetua, pertsonekiko tratuan.
Iraunkortasuna sekretu profesionala mantentzean.
Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa.
Asertibitatea, bere azalpenetan eta ideiak adieraztean.
Pertsona bakoitzaren baldintza eta egoeretara egokitzeko interesa.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko araudiekiko errespetua izatea.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
3.– Azterketa epidemiologikoetako datuak eskuratzea.
Informazioa eskuratzeko metodoak aplikatzea.
Informazioa eskuratzeko tresnak prestatzea.
Informazioa eskuratzeko tresnak zenbait egoeratara egokitzea.
Aztertzaileak kalibratzeko sistemak aplikatzea.
Zenbait iturritan datu epidemiologikoak kontsultatzea eta aztertzea.
Behaketan oinarritutako datuak eskuratzeko metodoak. Miaketa fisikoak eta osagarriak.
Inkestetan oinarritutako datuak eskuratzeko metodoak. Elkarrizketak. Galdetegiak. Prestatzeko eta egiteko teknikak.
Bigarren mailako datuetan oinarritutako datuak eskuratzeko metodoak. Ahoko osasunarekin lotutako dokumentuak eta iturri bibliografikoak.
Datuak eskuratzeko kalitate-kontrola. Errore ohikoenak. Aztertzaileak trebatzeko eta kalibratzeko teknikak. Aldagarritasuna eta fidagarritasuna.
Erantzukizunez lan egitea.
Zorroztasuna, terminologia erabiltzean.
Zuzentasuna eta errespetua, pertsonekiko tratuan.
Ezusteko egoeretan erantzuteko gaitasuna izatea.
Iraunkortasuna sekretu profesionala mantentzean.
Asertibitatea, bere azalpenetan eta ideiak adieraztean.
Pertsona bakoitzaren baldintza eta egoeretara egokitzeko interesa.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
4.– Gizarte-talde baten aho-hortzen osasun-maila identifikatzea.
Datuak antolatzea. Taulak prestatzea.
Datuen irudikapen grafikoa.
Kalkulu estatistikoak egitea.
Datuak eta egoerak aztertzea.
Datu eta grafiko estatistikoak interpretatzea.
Datuak ebaluatzeko metodoak.
Galdetegien tabulazio-prozesuak.
Datuen analisi informatikoa. Aplikazio informatikoak.
Datuen analisi estatistikoa. Estatistika deskriptiboa. Zentralizazio- eta dispertsio-parametroak. Koerlazioa.
Txosten epidemiologikoak. Egiteko sistemak.
Txostenen interpretazioa. Beste txosten eta iturri bibliografiko batzuk kontsultatzea.
Zorroztasuna, terminologia erabiltzean.
Funtzioak gauzatzeko ekimena eta autonomia.
Talde-lanerako errespetua eta gaitasuna.
Argitasuna eta zehaztasuna, informazioa helaraztean.
Pertsona bakoitzaren baldintza eta egoeretara egokitzeko interesa.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
5.– Datu epidemiologikoei buruzko informazioa.
Txosten eta iturri bibliografikoak interpretatzea eta kontsultatzea.
Informazioa emateko eta jakinarazteko teknikak aplikatzea.
Informazio epidemiologikoa emateko txostenak, posterrak eta aplikazio digitalak egitea.
Ahoko gaixotasun batzuen epidemiologia. Banaketa. Eragina eta prebalentzia. Eboluzioa. Tarteko faktoreak. Gaixotasun batzuen kausak eta ondorioak. Osasun-egoeraren eta patologien eboluzioaren aldaketak.
Ahoko patologiaren arriskua gutxitzen eta areagotzen duten faktoreak. Arrisku-faktoreak. Faktore etiologikoak. Prebentzio-faktoreak. Babes-faktoreak. Elikadura-ohiturak. Higiene-ohiturak. Osasun- eta automiaketa-zerbitzuen maiztasun-ohiturak.
Gaixotasun infekzioso, ez-infekzioso eta minbiziaren ezaugarri epidemiologiko orokorrak.
Emaitzak jakinarazteko eta komunikatzeko teknikak. Emaitzak aurkeztea. Aplikazio informatikoak. Grafikoak. Taulak. Hizketa zientifikoa. Txosten epidemiologikoak. Aurkezpen digitalak. Posterrak.
Datuak kontsultatzeko teknikak. Bibliografia-iturriak. Organismo ofizialen datuak.
Ordena eta zehaztasuna zaintzea lan egitean.
Erantzukizunez lan egitea.
Zorroztasuna, terminologia erabiltzean.
Zuzentasuna eta errespetua, pertsonekiko tratuan.
Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa.
Argitasuna eta zehaztasuna, informazioa helaraztean.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
6. lanbide-modulua: Aho-osasunerako hezkuntza
Kodea: 0735
Kurtsoa: 2
Iraupena: 140 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 7
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Aho-hortzen osasunari buruzko informazioa eskuratzen du, taldeak eta pertsonak ezaugarritzeko, eta, horretarako, teknika bereziak hautatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Prebentzio mailak, helburuak eta ekintzak bereizi ditu.
b) Osasun-determinatzaileen motak pertsonen eta taldeen aho-hortzen osasunari eragiten dieten faktoreekin lotu ditu.
c) Aho-hortzen osasun-maila hobetzen duten faktoreak eta arrisku-faktoreak aipatu ditu.
d) Helburu diren taldeei buruzko informazioa eskuratzeko iturriak kontsultatu ditu.
e) Aho-hortzen osasunari eta pertsona eta kolektiboen gaixotasunari buruzko informazioa jasotzeko teknikak erabili ditu.
f) Definitutako taldearekin lotutako informazioa hautatu du.
g) Informazioa helburuen arabera antolatu du.
h) Osasun publikoarekin eta osasunaren sustapenarekin eta hezkuntzarekin lotutako oinarrizko terminologia erabili du.
2.– Osasunaren hezkuntzarako eta sustapenerako ekintzak antolatzen ditu, eta, horretarako, zenbait egoera eta pertsonentzako jarduerak programatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Esku hartzeko lehentasunak ezarri ditu, talde bakoitzaren ezaugarrien arabera.
b) Osasunean esku hartzeko programetan lortu behar diren helburuak definitu ditu.
c) Programaren jarduerak helburuen arabera aipatu ditu.
d) Jarduerak diseinatu ditu, eta, horretarako, ekintzaren hartzaile diren pertsona eta kolektiboetara egokitu ditu.
e) Jarduerak sekuentziatu ditu eta egiteko denborak esleitu ditu.
f) Jarduerak garatzeko beharrezko baliabideak identifikatu ditu.
g) Lan-materialak landu ditu, pertsona eta talde parte-hartzaileen arabera.
3.– Aho-hortzen osasunari buruzko informazioa prestatzen du, eta, horretarako, helburu den taldearen arabera hautatzen ditu edukiak.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Helburuetan aurreikusitako helburuak interpretatu ditu.
b) Helburu den taldearen ezaugarriak identifikatu ditu.
c) Emango den informazioaren ezaugarriak identifikatu ditu.
d) Transmitituko diren ezagutzen zailtasunak identifikatu ditu.
e) Informazioa talde hartzailearen adinaren eta ezaugarrien arabera hautatu du.
f) Edukiak ezaugarri eta patologia bereziak dituzten pertsona edo taldeetara egokitu ditu.
g) Osasuna sustatzeko eta aho-hortzen gaixotasunak prebenitzeko jardueretan transmititu beharreko edukiak antolatu ditu.
h) Bibliografia kontsultatu du, aho-hortzen gaixotasunak prebenitzearekin lotutako informazioa eguneratzeko.
i) Ekimena adierazi du informazioa bilatu eta tratatzean.
4.– Aho-hortzen osasunari buruzko informazioa ematen die pertsona eta taldeei, eta, horretarako, beren ezaugarrietara eta motibaziora egokitutako teknikak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Komunikazio-teknikak, eta horien faseak eta eskakizunak identifikatu ditu.
b) Informazioa jasoko duten pertsonen ezaugarriak zehaztu ditu.
c) Eman du informazioa argi, zuzen eta kasu bakoitzera egokituta.
d) Komunikazio-teknikak, eta horien faseak eta eskakizunak ezaugarritu ditu.
e) Tartean diren pertsona eta taldeentzako motibazio gehien duten balioak identifikatu ditu.
f) Motibazio- eta errefortzu-teknikak aplikatu ditu hainbat egoeratan.
g) Pertsona edo talde hartzaileen ulermen maila egiaztatzeko teknikak aplikatu ditu.
h) Aho-hortzen osasun-sustapenaren eremuan portaera aldatzeko teknika eta oinarri funtsezkoak identifikatu ditu.
i) Planteamenduak eta bizimodu desberdinak dituzten pertsonenganako errespetua erakutsi du.
5.– Aho-hortzen osasun-arloko hezkuntza- eta sustapen-jarduerak ezartzen ditu, eta horiek taldeen ezaugarrien arabera hautatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Osasuna eta metodologia sustatzeko kanpainen helburuak interpretatu ditu.
b) Osasun-hezkuntzako programak aplikatzeko faseak bete ditu.
c) Hainbat baliabide erabili ditu, besteak beste, material inprimatuak, ikus-entzunezkoak edo aplikazio informatikoak.
d) Baliabideak pertsona eta talde hartzaileen ezaugarrietara egokitu ditu.
e) Osasuna sustatzeko jarduerak garatu ditu.
f) Populazioaren inplikazioa eta lankidetza lortzeko taldeen animazio- eta dinamika-teknikak aplikatu ditu.
g) Egindako plangintzan markatutako denborak bete ditu.
h) Aurreikusi ez diren egoerak behar bezala ebatzi ditu.
i) Talde-lanarekiko interesa erakutsi du.
6.– Osasunerako hezkuntza-programak ebaluatzeko teknikak aplikatzen ditu, eta, horretarako, helburuak lortutako emaitzekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Jarduerak ebaluatzeko tresnak identifikatu ditu.
b) Osasun-arloan esku hartzean programatutako helburuak ebaluatzeko irizpideak egin ditu.
c) Ekintza ebaluatzailearen helburuaren arabera aplikatu behar diren tresnak bereizi ditu.
d) Osasunerako hezkuntza-jarduerak ebaluatzeko tresnak prestatu ditu.
e) Programan garatutako jarduerak ebaluatzeko tresnak erabili ditu.
f) Aurreikusitako helburuak betetzen ez diren kasuetarako zuzenketa- eta errefortzu-neurriak ezarri ditu.
g) Jarduketa-protokoloetan ezarritako irizpideak errespetatu ditu.
B) Edukiak:
1.– Aho-hortzen osasunari buruzko informazioa eskuratzea.
Prebentzio mailak eta ekintzak identifikatzea.
Maila desberdinetako eta hainbat helburutako prebentzio-jarduerak formulatzea.
Bizitza-estilo batzuetako osasunerako arriskuak identifikatzea.
Taldeetan osasunerako arriskuak identifikatzea (adina, maila sozioekonomikoa, besteak beste).
Osasunerako hezkuntzako programak garatzeko faseak prestatzea.
Osasunerako hezkuntza-jarduerak helburuaren arabera sailkatzea.
Informazioa lortzeko teknikak aplikatzea.
Galdetegiak prestatzea.
Elkarrizketak prestatzea.
Informazioa eta datuak kontsultatzea eta interpretatzea.
Osasuna eta gaixotasuna. Osasun publikoa eta komunitarioa. Gaixotasunaren historia naturala eta prebentzio mailak. Odontologia komunitarioa.
Osasunaren mugatzaileak. Ahoko osasunerako faktore babesleak eta kaltegarriak. Bizitza-estiloa ahoko osasun-mailaren baldintzatzaile gisa.
Osasun-hezkuntza. Helburuak. Edukiak. Agenteak. Aplikazio-eremuak. Osasunerako hezkuntzaren eredu teorikoak.
Informazioa biltzeko teknikak.
Informazio-iturriak. Datu epidemiologikoak.
Osasunaren eta aho-hortzen osasunaren adierazleak.
Inkestak. Elkarrizketak eta galdetegiak.
Erantzukizunez lan egitea.
Erantzukizuna, osasunerako hezkuntza-agente gisa.
Asertibitatea, bere azalpenetan eta ideiak adieraztean.
Zorroztasuna, terminologia erabiltzean.
Zuzentasuna eta errespetua, pertsonekiko tratuan.
Diskrezioa, jardueretan inplikatutako pertsonen datuen erabileran.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
Osasunarekiko eta hobekuntza-aukerekiko interesa.
Hezkuntzaren helburu den tematikaren eta portaera pertsonalaren arteko koherentzia.
2.– Osasunaren hezkuntza- eta sustapen-ekintzak antolatzea.
Ahoko osasunaren hezkuntza- eta sustapen-programak planifikatzea.
Helburuak zehaztea. Helburuak egokitzea.
Metodoak hautatu eta aplikatzea. Jarduerak garatzea.
Jarduerak diseinatzea eta sekuentziatzea.
Baliabideak hautatu eta prestatzea.
Materialak prestatzea.
Kronogramak egitea.
Ahoko osasunaren hezkuntza-proiektuak interpretatzea eta egokitzea.
Osasun-plangintza. Osasun-plangintzaren mailak eta etapak.
Osasunaren sustapenerako eta heziketarako programak eta jarduerak planifikatzea. Plangintza-faseak. Beharrak antzematea eta lehentasunak ezartzea.
Helburuak. Helburuak sailkatzea. Helburuak azaltzeko eskakizunak.
Metodologia. Metodoen sailkapena.
Zuzeneko metodoak. Talde-teknikak. Indikazioak.
Zeharkako metodoak. Indikazioak.
Hezkuntza-jarduerak. Sailkapena. Sustapen- eta prebentzio-jarduerak Diseinu- eta sekuentziazio-sistemak. Lan-kronogramak.
Baliabideak. Motak.
Materialak. Motak. Lantzeko teknikak. Aplikazioak.
Osasuna sustatzeko jardueretan erabilitako aplikazio informatikoak.
Erakundeek sustatutako aho-hortzen osasunerako hezkuntza-proiektuak.
Erantzukizuna, osasunerako hezkuntza-agente gisa.
Asertibitatea, bere azalpenetan eta ideiak adieraztean.
Argitasuna eta zehaztasuna, informazioa helaraztean.
Zuzentasuna eta errespetua, pertsonekiko tratuan.
Diskrezioa, jardueretan inplikatutako pertsonen datuen erabileran.
Pertsona bakoitzaren baldintza eta egoeretara egokitzeko interesa.
Funtzioak gauzatzeko ekimena eta autonomia.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
Osasunarekiko eta hobekuntza-aukerekiko interesa.
Hezkuntzaren helburu den tematikaren eta portaera pertsonalaren arteko koherentzia.
3.– Aho-hortzen osasunari buruzko informazioa prestatzea.
Osasunaren hezkuntza eta sustapenerako ekintzetarako informazioa eta edukiak hautatzea.
Osasunerako hezkuntza-ekintzetan transmititzeko edukiak prestatzea.
Aho-hortzen gaixotasunak prebenitzeko edukiak. Hautaketarako irizpideak.
Informazio-iturriak. Bibliografia. Internet.
Aho-hortzen osasuna sustatzeko jardueretan transmititu beharreko informazioa. Etiopatogenia, ahoko gaixotasun batzuen ondorioak eta eboluzioa, besteak beste, txantxar, plaka eta gaixotasun periodontalena. Aho-barrunbearen osasunarekin eta gaixotasunekin lotutako ohitura dietetikoak. Aho-hortzen osasunarekin lotutako ohitura kaltegarriak eta onuragarriak. Aho-barrunbea zaintzeko teknikak. Automiaketak. Eskuilatze-teknikak. Fluorra, kolutorioak eta hortzetarako zeta erabiltzea. Protesiak eta ortodontziak zaintzea. Aho-hortzen osasunarekin lotutako prestazioak eta zerbitzuak. Aldizkako berrikuspenak.
Haurtzaroan, nerabezaroan eta zahartzaroan osasunerako hezkuntza-programak.
Ezaugarri bereziak dituzten pertsonentzako heziketa-programak, esaterako, haurdun dauden emakumeentzat, desgaitasunen bat duten pertsonentzat, gaixoentzat edo kirolarientzat.
Lanaren garapenaren ordena.
Zorroztasuna, terminologia erabiltzean.
Pertsona bakoitzaren baldintza eta egoeretara egokitzeko interesa.
Funtzioak gauzatzeko ekimena eta autonomia.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
Osasunarekiko eta hobekuntza-aukerekiko interesa.
Hezkuntzaren helburu den tematikaren eta portaera pertsonalaren arteko koherentzia.
4.– Banakoei eta taldeei aho-hortzen osasunari buruzko informazioa ematea.
Komunikazio- eta informazio-teknikak aplikatzea.
Osasun-prozesuetan portaera motibatzeko eta aldatzeko teknikak aplikatzea.
Komunikazio- eta informazio-teknikak Komunikazioaren elementuak. Motak. Kanalak. Betebeharrak. Zailtasunak.
Komunikazio-estiloak. Gizarte-trebetasunak. Asertibitatea.
Motibatzeko teknikak. Faktore motibatzaileak. Errefortzua.
Osasun-prozesuetan portaera aldatzea. Informazioa. Motibazioa. Baliabideak eta laguntza-sistemak.
Erantzukizunez lan egitea.
Asertibitatea, bere azalpenetan eta ideiak adieraztean.
Argitasuna eta zehaztasuna, informazioa helaraztean.
Zuzentasuna eta errespetua, pertsonekiko tratuan.
Diskrezioa, jardueretan inplikatutako pertsonen datuen erabileran.
Pertsona bakoitzaren baldintza eta egoeretara egokitzeko interesa.
Osasunarekiko eta hobekuntza-aukerekiko interesa.
5.– Aho hortzen osasunaren gaineko hezkuntza- eta sustapen-ekintzak ezartzea.
Osasunerako hezkuntza-programak eta ahoko osasuna sustatzeko kanpainak aztertzea eta interpretatzea.
Erakunde eta organismo ofizialen informazioa kontsultatzea.
Osasunaren hezkuntza- eta sustapen-jarduerak garatzea.
Osasunaren hezkuntza- eta sustapen-teknikak eta metodoak aplikatzea.
Baliabide eta materialak erabiltzea.
Informatika-aplikazioak erabiltzea.
Talde-teknikak aplikatzea.
Osasunaren hezkuntza- eta sustapen-jarduerak. Ezarpen-teknikak.
Taldeko dinamikak eta teknikak. Metodologia. Indikazioak. Hainbat talderi aplikatzeko irizpideak.
Erantzukizunez lan egitea.
Erantzukizuna, osasunerako hezkuntza-agente gisa.
Asertibitatea, bere azalpenetan eta ideiak adieraztean.
Argitasuna eta zehaztasuna, informazioa helaraztean.
Zuzentasuna eta errespetua, pertsonekiko tratuan.
Pertsona bakoitzaren baldintza eta egoeretara egokitzeko interesa.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko araudiekiko errespetua izatea.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
Hezkuntzaren helburu den tematikaren eta portaera pertsonalaren arteko koherentzia.
6.– Osasunerako hezkuntza-programetan ebaluatze-teknikak aplikatzea.
Programak ebaluatzeko baliabide eta tresnak prestatzea eta egitea (inkestak, galdetegiak, testak, eskalak, eta abar).
Programak ebaluatzeko teknikak aplikatzea.
Hezkuntza-programak ebaluatzea. Definizioak. Ekintza ebaluatzailearen helburuak eta funtzioak. Erabakiak hartzea. Ebaluazio motak.
Ebaluazio-teknikak eta -tresnak. Galdetegiak. Eskalak. Behatzeko metodoak. Erregistroak. Iturri epidemiologikoak.
Ordena eta zehaztasuna zaintzea lan egitean.
Erantzukizuna osasunerako hezkuntza-agente gisa onartzea.
Asertibitatea, bere azalpenetan eta ideiak adieraztean.
Funtzioak gauzatzeko ekimena eta autonomia.
Indarrean dagoen legeria errespetatzea.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
7. lanbide-modulua: Kontserbatzailea, periodontzia, kirurgia eta inplanteak.
Kodea: 0736
Kurtsoa: 2
Iraupena: 160 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 8
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Laguntza-teknikak aplikatzen ditu obturazioak egitean, eta, horretarako, txantxarraren hedapenarekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Buxatu behar diren azaleretan txantxarraren hedapena identifikatu du.
b) Interbentzioaren sekuentzia deskribatu du.
c) Obturazioaren material motak sailkatu ditu.
d) Pazientea anestesiatzeko behar den tresneria prestatu du.
e) Obturazioa egiteko behar den materiala eta tresneria prestatu ditu.
f) Ebakuntza-eremua isolatu du.
g) Obturazioen ebakuntza-sekuentziari jarraiki prestatu du.
h) Obturazioan akatsak identifikatu ditu.
i) Prozesua doitasunez, ordenatuta eta metodoarekin egin du.
2.– Laguntza-teknikak aplikatzen ditu hodiak tratatzean eta, horretarako, hortz-mamiko afektazioarekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Hortz-mamiko afektazioa identifikatu du aldi baterako hortzaldian eta iraunkorrean.
b) Interbentzioaren sekuentzia deskribatu du.
c) Hodiak zigilatzeko material motak bereizi ditu.
d) Pazientea anestesiatzeko behar den tresneria prestatu du.
e) Endodontzia egiteko behar den materiala eta tresneria prestatu ditu.
f) Ebakuntza-eremua isolatu du.
g) Endodontziaren ebakuntza-sekuentziari jarraiki prestatu du.
h) Prozesua doitasunez, ordenatuta eta metodoarekin egin du.
3.– Laguntza-teknikak aplikatzen ditu hortz-tindaketa intrintsekoak ezabatzeko, eta, horretarako, hortzen zuritze-prozesuarekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Hortz-tindaketa intrintsekoen motak zehaztu ditu.
b) Hortz-tindaketa intrintsekoak eragiten dituzten kausak zehaztu ditu.
c) Interbentzioaren sekuentzia deskribatu du.
d) Zuritzeen material motak sailkatu ditu.
e) Hortz-tindaketa intrintsekoa ezabatzeko materiala eta tresneria prestatu ditu.
f) Hortzen zuritzearen ebakuntza-sekuentziari jarraiki prestatu du.
g) Modu topikoan aplikatu ditu hortzak zuritzeko elementuak.
h) Prozesuaren jarraipena eta kontrola egiteko jarraibideak ezarri ditu.
i) Prozesua doitasunez, ordenatuta eta metodoarekin egin du.
4.– Periodontzian laguntzeko teknikak aplikatzen ditu eta, horretarako, interbentzio-prozedurak interpretatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Periodontziako interbentzio motak definitu ditu.
b) Ebakuntza aurreko kontrol mikrobiologikoko teknikak aplikatu ditu.
c) Interbentzioen sekuentziak deskribatu du.
d) Ebakuntza periodontaleko tresneria sailkatu du.
e) Ebakuntza-eremua argiztatuta eta siku mantendu du.
f) Interbentzio periodontaletarako tresneria prestatu du.
g) Ebakuntza-sekuentziari jarraiki prestatu du.
h) Prozesua doitasunez, ordenatuta eta metodoarekin egin du.
5.– Hortzak ateratzen laguntzeko eta aho-hortzen kirurgiarako teknikak aplikatzen ditu, eta, horretarako, tresneria eta materiala hautatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Interbentzioaren sekuentzia deskribatu du.
b) Hortzak ateratzeko tresneria sailkatu du.
c) Aho-hortzen kirurgiako interbentzioetarako tresneria sailkatu du.
d) Goiko eta beheko arkuen forzepsen arteko desberdintasunak identifikatu ditu.
e) Goiko eta beheko arkuen egozkailuen arteko desberdintasunak identifikatu ditu.
f) Hortza ateratzeko tresneria prestatu du.
g) Pazientearentzako ebakuntza ondoko aldirako instrukzioak definitu ditu.
h) Barnean geratutako hirugarren molarren erauzketa egiteko prestatu da.
i) Barnean geratutako letaginen erauzketa egiteko prestatu da.
6.– Laguntza-teknikak aplikatzen ditu inplanteak jartzean, eta horretarako tresneria aukeratzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Inplante baten zatiak ezarri ditu.
b) Interbentzioaren sekuentzia deskribatu du.
c) Inplanteak jartzeko tresneria identifikatu du.
d) Pazienteei anestesia jartzeko materiala prestatu du.
e) Asepsia teknika bereziak aplikatu ditu.
f) Inplantea jartzeko prestatu da.
g) Inpresiorako behar den tresneria prestatu du.
h) Protesia jartzeko behar den tresneria prestatu du.
B) Edukiak:
1.– Obturazioak egiteko laguntza-teknikak aplikatzea.
Txantxarren lesioak identifikatzea.
Txantxarraren hedadura antzematea.
Hortzen obturazioak balioestea.
Odontograma betetzea.
Obturazioetarako behar den tresneria eta materiala prestatzea.
Interbentzioaren sekuentzia deskribatzea.
Obturazioak egiteko tekniketan instrumentazio-teknikak aplikatzea.
Akatsak identifikatzea buxaduretan.
Anestesiarako materiala eta tresneria prestatzea.
Ebakuntza-eremuaren isolamendua.
Kalitate-irizpideak betetzea buxaduretan laguntza-teknikak egitean.
Hortzetako txantxarra. Sailkapena. Tratamendu motak.
Hortzen obturazioa. Obturazio motak. Obturazio-teknikak. Interbentzioaren sekuentzia. Materialak. Tresneria. Instrumentazio-teknikak. Hortzen obturazioak baloratzeko irizpideak.
Kalitate-irizpideak buxaduretan laguntza-teknikak egitean.
Anestesia. Motak. Teknikak. Materiala. Tresneria.
Ebakuntza-eremuaren isolamendu-teknikak. Isolamendu partziala. Isolamendu absolutua.
Antolamendua eta zehaztasuna prozeduretan.
Erantzukizuna egindako zeregin eta prozesuetan.
Txantxarrekin eta obturazioekin lotutako gaietan eguneratuta egoteko interesa.
Zuzentasuna eta errespetua, pertsonekiko tratuan.
Pertsona bakoitzaren baldintza eta egoeretara egokitzeko interesa.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko araudiekiko errespetua izatea.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
2.– Hodien tratamenduan laguntza-teknikak aplikatzea.
Hortz-mamiko afektazioa identifikatzea aldi baterako hortzaldian eta iraunkorrean.
Odontograma betetzea.
Hodiak tratatzeko behar den tresneria eta materiala prestatzea.
Interbentzioaren sekuentzia deskribatzea.
Hodiak tratatzeko instrumentazio-teknikak aplikatzea.
Anestesiarako materiala eta tresneria prestatzea.
Ebakuntza-eremuaren isolamendua.
Kalitate-irizpideak betetzea hodiak tratatzeko laguntza-teknikak egitean.
Pazienteen ebakuntza aurreko eta osteko jarraibideak transmititzeko teknikak aplikatzea.
Hortz-mamiko afektazioa. Hortz-mamiko afektazioa. Hortzeria iraunkorra.
Hodien tratamendua. Interbentzioaren sekuentzia. Kamera-irekiera. Konduktometria. Hodien prestaketa mekanikoa eta kimikoa. Hodien obturazioa. Kontrola.
Materialak. Tresneria.
Instrumentazio-teknikak.
Anestesia. Motak. Teknikak. Materiala. Tresneria.
Lan-eremuaren isolamendua. Partziala. Erabatekoa.
Kalitate-irizpideak hodiak tratatzeko laguntza-teknikak egitean.
Antolamendua eta zehaztasuna prozeduretan.
Erantzukizuna egindako zeregin eta prozesuetan.
Hortz-mamiko afektazioekin eta hodien tratamenduekin lotutako gaietan eguneratuta egoteko interesa.
Zuzentasuna eta errespetua, pertsonekiko tratuan.
Pertsona bakoitzaren baldintza eta egoeretara egokitzeko interesa.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko araudiekiko errespetua izatea.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
3.– Hortzen tindaketa intrinsekoak ezabatzeko laguntza-teknikak aplikatzea.
Hortzen tindaketa intrintsekoen motak eta horien etiologiak identifikatzen ditu.
Hortz-tindaketa intrintsekoa ezabatzeko materiala eta tresneria prestatzea.
Interbentzioaren sekuentzia deskribatzea.
Hortzak zuritzeko instrumentazio-teknikak aplikatzea.
Zuritzeko elementuen aplikazio topikoa.
Zuritze-tratamenduen jarraipena eta kontrola egiteko teknikak aplikatzea.
Kalitate-irizpideak betetzea hortz-tindaketa intrintsekoak ezabatzeko laguntza-teknikak egitean.
Pazienteen ebakuntza aurreko eta osteko jarraibideak transmititzeko teknikak aplikatzea.
Hortz-tindaketa intrintsekoak. Definizioa. Sailkapena. Etiologia.
Hortzak zuritzea. Interbentzioaren sekuentzia. Materialak. Tresneria. Instrumentazio-teknikak. Jarraipen- eta kontrol-irizpideak.
Kalitate-irizpideak hortz-tindaketa intrintsekoak ezabatzeko laguntza-teknikak egitean.
Antolamendua eta zehaztasuna prozeduretan.
Erantzukizuna egindako zeregin eta prozesuetan.
Hortz-tindaketa intrintsekoekin eta zuritzeekin lotutako gaietan eguneratuta egoteko interesa.
Zuzentasuna eta errespetua, pertsonekiko tratuan.
Pertsona bakoitzaren baldintza eta egoeretara egokitzeko interesa.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko araudiekiko errespetua izatea.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
4.– Periodontzian laguntza-teknikak aplikatzea.
Gaixotasun periodontalak, gingibitisa eta periodontitisa identifikatzea.
Periodontograma betetzea.
Ebakuntza aurreko eta osteko kontrol mikrobiologikorako teknikak aplikatzea.
Interbentzioaren sekuentzia deskribatzea.
Ebakuntza periodontaleko tresneria eta materiala prestatzea.
Ebakuntza periodontaleko tresneriaren teknikak aplikatzea.
Ebakuntza-eremuak prestatzea.
Ebakuntza-eremua siku eta argiztatuta edukitzea.
Anestesiarako materiala eta tresneria prestatzea.
Kalitate-irizpideak betetzea periodontziako laguntza-teknikak egitean.
Pazienteen ebakuntza aurreko eta osteko jarraibideak transmititzeko teknikak aplikatzea.
Aho-hortzen barrunbea desinfektatzeko teknikak.
Ebakuntza periodontalak. Tresneria. Materialak. Interbentzioaren sekuentzia. Instrumentazio-teknikak.
Kalitate-irizpideak periodontziako laguntza-teknikak egitean.
Antolamendua eta zehaztasuna prozeduretan.
Erantzukizuna egindako zeregin eta prozesuetan.
Ebakuntza periodontalarekin lotutako gaietan eguneratuta egoteko interesa.
Zuzentasuna eta errespetua, pertsonekiko tratuan.
Pertsona bakoitzaren baldintza eta egoeretara egokitzeko interesa.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko araudiekiko errespetua izatea.
Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa.
5.– Hortzen erauzketan eta aho-hortzen kirurgian laguntza-teknikak aplikatzea.
Hortzen erauzketan erabiltzen den tresneria prestatzea.
Aho-hortzen kirurgian erabiltzen den tresneria prestatzea.
Barnean geratutako hirugarren molarrak eta letaginak erauzteko tresneria prestatzea.
Interbentzioaren sekuentziak deskribatzea.
Asepsiaren berariazko teknikak aplikatzea.
Ebakuntza-eremuak prestatzea.
Anestesiarako materiala eta tresneria prestatzea.
Pazienteen ebakuntza aurreko eta osteko jarraibideak transmititzeko teknikak aplikatzea.
Hortzen erauzketa. Sindesmotomia. Luxazioa. Erauzketa. Hemostasia. Ebakuntzaren aurreko eta osteko jarraibideak. Interbentzioaren sekuentzia.
Hortzen erauzketan erabilitako tresneria. Bereizkuntza. Sailkapena. Forzepsak. Egozkailuak. Bestelakoak.
Barnean geratutako hirugarren molarren erauzketa. Barnean gertutako letaginen erauzketa. Tresnak. Ebakuntzaren ondoko jarraibideak.
Aho-hortzen kirurgia. Sekuentzia. Tresneria. Ebakuntzaren ondoko jarraibideak.
Antolamendua eta zehaztasuna prozeduretan.
Erantzukizuna egindako zeregin eta prozesuetan.
Hortz-erauzketarekin eta aho-hortzen kirurgiarekin lotutako gaietan eguneratuta egoteko interesa.
Pazientearekin komunikazioa ezartzeko interesa.
Lantaldeko pertsonekin lankidetzan jarduteko interesa.
6.– Inplanteak egiteko laguntza-teknikak aplikatzea.
Asepsiaren berariazko teknikak aplikatzea.
Ebakuntza-eremuak prestatzea.
Inplanteak jartzeko tresneria eta materiala prestatzea.
Interbentzioaren sekuentzia deskribatzea.
Inplanteak jartzeko tresnen teknika aplikatzea.
Anestesiarako materiala eta tresneria prestatzea.
Inplanteen inprimatzeak egitea.
Inplanteetan protesiak jartzeko tresneria eta materialak prestatzea.
Pazienteen ebakuntza aurreko eta osteko jarraibideak transmititzeko teknikak aplikatzea.
Hortzen inplanteak. Sailkapena. Inplantearen zatiak.
Inplanteak jartzeko teknikak. Interbentzioaren sekuentzia.
Inplante-kirurgiaren kutxak. Tresneria. Instrumentazio-teknikak.
Anestesia. Motak. Teknikak. Materiala. Tresneria.
Inplanteen inpresioak hartzeko teknikak Materialak. Tresneria.
Inplanteen gainean protesiak jartzeko teknikak Materialak. Tresneria.
Antolamendua eta zehaztasuna prozeduretan.
Erantzukizuna egindako zeregin eta prozesuetan.
Inplanteekin lotutako gaietan eguneratuta egoteko interesa.
Lantaldeko pertsonekin lankidetzan jarduteko interesa.
8. lanbide-modulua: Protesiak eta ortodontzia
Kodea: 0737
Kurtsoa: 2
Iraupena: 140 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 8
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Betetzen du fitxa klinikoa, eta, horretarako, protesi eta ortodontziako erregistro diagnostikoak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Fitxa kliniko protesikoaren datu garrantzitsuenak erregistratu ditu.
b) Tratamenduaren pazienteari buruzko dokumentazioa sailkatu du.
c) Paziente horzgabearen eta partzialki horzgabearen ezaugarri anatomikoak, funtzionalak eta sozialak deskribatu ditu.
d) Pazientearen asaldurak eskeletoaren eta hortzen patologiarekin lotu ditu.
e) Argazki, erradiografia eta informatikako baliabide diagnostikoen zereginak eta ezaugarriak definitu ditu.
f) Jarduteko protokoloa teknika bakoitzarekin lotu du.
g) Amaitutako tratamenduaren jarraipena erregistratu du.
2.– Inpresioetarako ekipoak eta materialak prestatzen ditu, eta eskuratutako emaitzak egiaztatzen ditu; horretarako, teknikak protesi motekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Inpresioak hartzeko materialen eta tresneriaren ezaugarriak deskribatu ditu.
b) Material motak eta tresneria inpresio-hartzearen ezaugarriekin lotu ditu.
c) Inpresioa hartzeko protokoloak deskribatu ditu.
d) Paziente eta profesionalei zuzendutako segurtasunari eta higieneari buruzko arauak aplikatu ditu.
e) Lortutako inpresioak fidagarritasunaren eta kalitatearen irizpideak asetzen dituen egiaztatu du.
f) Produktua desinfektatzeko, ontziratzeko eta etiketatzeko protokoloak aplikatu ditu, enbalatzeko eta entregatzeko.
g) Prozesuaren txostena egin da, erabilitako materialen trazabilitatea egiaztatu ahal izateko.
3.– Eredua eta oklusioaren erregistroak planifikatzen ditu, eta, horretarako, lan-teknikak eredu motarekin eta eskatutako erregistroarekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Moldea egiteko erabilitako materialen ezaugarriak deskribatu ditu.
b) Oklusioaren erregistroak eskuratzeko erabilitako materialen ezaugarriak deskribatu ditu.
c) Moldea egiteko eta hozkada erregistratzeko material motak eta tresneria hautatu ditu.
d) Teknika bakoitzean jarduteko protokoloak ezarri ditu.
e) Lortutako erreprodukzioak kalitatearen irizpideak asetzen dituen egiaztatu du.
f) Eskuratutako erregistroen laborategira bidaltzeko baldintzak tipifikatu ditu, medikuaren preskripzioen araberako amaiera protesikorako.
g) Prozesuaren txostena egin da, erabilitako materialen trazabilitatea egiaztatu ahal izateko.
h) Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.
i) Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak bete ditu.
4.– Protesiaren egokitzapena egiaztatzen du, eta kontserbazioa zehazten du, eta, horretarako, amaierako emaitza erabiltzailearen beharrekin lotzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Protesi erauzgarri oso, partzial eta finkoen ezaugarri teknikoak deskribatu ditu.
b) Protesien egokitzapenaren ezaugarriak zehaztu ditu.
c) Hortz-protesien diseinurako ekipo eta aplikazio informatikoak erabili ditu.
d) Protesi motaren arabera hautatu ditu egiaztapen-probak.
e) Protesien eustea eta egonkortasuna egiaztatu ditu.
f) Protesiaren erabilera egokirako eta higiene zuzenerako beharrezko informazioa identifikatu du.
g) Hortz-protesia moldatzeko plana egin du.
h) Protesien larrialdietan arreta eskaintzeko protokoloa ezarri du.
5.– Tratamenduari laguntzeko prozedura definitzen du, eta, horretarako, erabiltzailearen ezaugarri fisiopatologikoak inplantatuko den ortodontzia-aparatuaren ezaugarriekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Ortodontzia- eta ortopedia-gailuen ezaugarri teknikoak zehaztu ditu.
b) Paziente edo erabiltzaile batengan balioetsi behar diren ezaugarri anatomikoak, fisiopatologiko oklusalak eta sozialak aipatu ditu.
c) Pazientearen edo erabiltzailearen osasun-egoeratik eskuratutako informazioa dagokion euskarrian erregistratu du.
d) Argazki-dokumentazioa, erradiografiak, zefalometriak eta ereduak miaketa klinikoarekin lotu ditu.
e) Pazientearen osasun-egoera inplantatuko den aparatuaren ezaugarriekin lotu da.
f) Tratamendurako laguntza-jarduketak zehaztu ditu, diagnosi-erregistro berezietatik abiatuta.
g) Tratamendu ortodontzikoak eguneroko bizitzan dituen ondorioak aipatu ditu.
6.– Ortodontzia-aparatua egokitzen du, eta kontserbatzeko protokoloa definitzen du; horretarako, egokitzapen- eta mantentze-teknikak interpretatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Tresneria, ekipoa eta materialak hautatu ditu, gailu ortodontzikoak jartzeko eta kentzeko.
b) Aplikazio informatikoak erabili ditu, gailu terapeutikoak egokitzeko.
c) Errehabilitazio oklusaleko metodo osagarriak definitu ditu.
d) Aparatologia ortodontzikoa mantentzeko eragiketak egin ditu.
e) Etxez etxeko aho-hortzen higienearen protokoloa zehaztu du, gailu finko eta/edo erauzgarrietan.
f) Egokitzapen-prozesuan pazienteen edo erabiltzaileen adinaren eta gaitasunaren arabera egin behar diren ekintzak zehaztu ditu.
g) Jarduera autonomiaz egiteko estrategiak deskribatu ditu.
B) Edukiak:
1.– Fitxa klinikoa betetzea.
Paziente horzgabeen eta horzgabe partzialen dokumentazio berezia betetzea.
Odontogramak eta beste dokumentu batzuk betetzea.
Argazkiak egiteko behar den tresneria hautatzea eta prestatzea.
Aho barruko eta aurpegiko argazkiak egitea.
Dokumentuak. Dokumentu motak. Fitxa klinikoa. Anamnesi medikoa eta odontologikoa. Pazientearen ohiturak. Dokumentazioa. Odontogramak. Baimen informatua. Tratamendu-plana.
Zefalometria. Azterketa erradiogragikoa, ortopantomografia eta telerradiografia ortodontzian.
Argazkigintza digitala. Aho barruko eta aurpegiko argazkia. Tresneria.
Eskeleto- eta hortz-patologiako asaldura nagusiak. Paziente horzgabea eta horzgabe partziala: ezaugarri anatomofisiologikoak.
Ordena eta metodoa lan egitean.
Laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia eta horretarako protokoloak errespetatzea.
Protokoloak zorrotz betetzea.
Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa.
Zorroztasuna, terminologia erabiltzean.
Funtzioak gauzatzeko ekimena eta autonomia.
2.– Inpresioa hartzeko materiala eta ekipoak prestatzea.
Ekipoa prestatzea, inpresioak hartzeko behar den tresneria eta materiala hautatzea, protesi motaren eta ortodontziaren arabera.
Inpresioak hartzea hainbat material mota, ekipo eta tresneriarekin, protesi motaren eta ortodontziaren arabera.
Inpresioaren deskontaminazioa, mantentzea eta kontserbazioa.
Kubeta indibidualak egitea akriliko autopolimerizagarriz eta fotopolimerizagarriz.
Inpresioak digitalizatzeko teknikak aplikatzea.
Hortz-inpresioak. Motak (behin-behinekoak eta behin betikoak).
Inpresio-materialak. Sailkapena (elastikoak –hidrokoloideak eta elastometro sintetikoak– eta ez-elastikoak). Propietateak. Aplikazioak.
Inpresioak hartzeko beharrezko materiala eta ekipoa, protesi motaren (finkoa, erauzgarria, mistoa, ortodontzia, inplanteen gainekoa, eta abar) eta ortodontziaren (finkoak, erauzgarriak, ferulak, eta abar) arabera.
Inpresioen tratamendua. Bidalketarako baldintza egokiak. Hondakinei eta ingurumen-babesari buruz indarrean dagoen legeria.
Inprimaketa digitalizatzeko informatika-aplikazioak.
Ordena eta metodoa lan egitean.
Laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia eta horretarako protokoloak errespetatzea.
Protokoloak zorrotz betetzea.
Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa.
Zorroztasuna, terminologia erabiltzean.
Funtzioak gauzatzeko ekimena eta autonomia.
Zuzentasuna eta adeitasuna pazienteekiko tratuan.
3.– Oklusio-ereduak eta -erregistroak egiteko plangintza.
Inpresioak husteko behar den tresneria eta materiala hautatzea.
Igeltsuzko ereduak lortzeko huste-teknikak aplikatzea.
Argizari bidezko erregistroak.
Lan-eremua ordenatzeko eta garbitzeko teknikak aplikatzea. Sortutako hondakinak kudeatzea.
Ereduak sortzeko materialak. Motak (erretxinak eta igeltsuak). Propietate kimikoak. Propietate fisikoak. Manipulazio-metodoak: huste-teknikak. Tresneria eta materiala.
Oklusio-erregistroak hartzeko materialak. Hortzetako argizariak: motak, osaera, propietateak eta formatuak. Silikonak. Godiva. Bestelakoak.
Erregistroak eskuratzeko teknikak, protesi motaren arabera. Tresneria eta materiala. Aho barruko eta kanpoko erregistroak.
Erregistroak bidaltzeko protokoloak.
Ordena eta metodoa lan egitean.
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia eta horretarako protokoloak errespetatzea.
Protokoloak zorrotz betetzea.
Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa.
Zorroztasuna, terminologia erabiltzean.
Funtzioak gauzatzeko ekimena eta autonomia.
Zuzentasuna eta adeitasuna pazienteekiko tratuan.
4.– Protesia egokitzea eta kontserbatzea.
Protesi erauzgarri osatuak, partzialak eta protesi finkoak egiteko prozesuaren fase klinikoetako beharrezko materialak hautatzea eta prestatzea.
Hortz-zementuak prestatzea.
Behin-behineko protesi finkoak prestatzea.
Hortz-inplanteak jartzeko tresneria eta materiala hautatzea eta prestatzea.
Protesien oinarrizko konponketak (hausturak, berroinarritzeak, eta abar).
Aparatologia protesikoaren mantentzea eta higienea.
Hortz-protesiak Protesien motak. Indikazioak. Jartzeko fase klinikoak.
Protesi erauzgarri osatua. Indikazioak. Protesi osatuak egiteko prozesuko fase klinikoak.
Protesi erauzgarri partziala. Edentazio partzialeko kasuen sailkapena. Protesi erauzgarri partziala. Motak (akrilikozkoa, metalikoak –eskeletikoak– eta beste batzuk). Protesi partzialak egiteko prozesuko fase klinikoak. Protesi mistoa. Ezaugarriak. Indikazioak.
Protesi finkoa. Koroak. Zubiak. Inkrustazioak. Motak. Materialak. Zementuak. Protesi finkoak egiteko prozesuko fase klinikoak. Behin-behineko protesia.
Inplantez eutsitako protesiak. Motak. Inplanteen osagaiak. Horiek jartzeko behar den materiala eta tresneria. Inplanteak jartzeko fase klinikoa. Fase protesikoa: inpresioak hartzeko teknikak eta inpresioak hartzeko behar den tresneria eta materiala.
Protesi moten mantentze- eta higiene-sistemak. Pazienteentzako jarraibideak.
Larrialdiak aparatologia protesikoan, esaterako, hausturetan, berroinarritzeetan eta bestelakoetan.
Ordena eta metodoa lan egitean.
Laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia eta horretarako protokoloak errespetatzea.
Protokoloak zorrotz betetzea.
Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa.
Zorroztasuna, terminologia erabiltzean.
Funtzioak gauzatzeko ekimena eta autonomia.
Ezusteko egoeretan erantzuteko gaitasuna izatea.
5.– Tratamenduari laguntzeko prozedura.
Irtenbide ortodontzikoak eta gailuak kasuaren patologiaren arabera identifikatzea.
Azterketa-ereduak prestatzea.
Azterketa zefalometrikoa interpretatzea.
Azterketa erradiologikoa interpretatzea, besteak beste, ortopantomografiak, telerradiografiak edo beste batzuk.
Ahoko eta aho barruko argazki digitalak egitea.
Oklusioaren anatomofisiologia. Esplorazioa.
Ortodontzia-tratamenduaren indikazioak. Maloklusioak (hozkada irekia, hozkada gurutzatua, hozkada ertzez ertz, hozkada sakona, eta abar), hortzen malposizioak (hortz baten gainjarpena, diastemak, hortzen agenesia, hortz supernumerarioak, hortz ektopikoak...) eta beste batzuk.
Diagnostikoa. Zefalometria.
Azterketa erradiologikoa. Ortopantomografia, telerradiografia eta beste batzuk.
Argazkigintza digitala. Aho barruko eta aurpegiko argazkiak. Ikerketa-ereduak.
Gailu ortodontzikoak. Motak (finkoak, erauzgarriak, ortodontzia elastikoa –elastodontzia– eta beste batzuk). Elementuak.
Ordena eta metodoa lan egitean.
Laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia eta horretarako protokoloak errespetatzea.
Protokoloak zorrotz betetzea.
Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa.
Zorroztasuna, terminologia erabiltzean.
Funtzioak gauzatzeko ekimena eta autonomia.
Ezusteko egoeretan erantzuteko gaitasuna izatea.
6.– Ortodontzia-aparatua egokitzea eta kontserbatzea.
Ortodontzia-gailuak jartzeko tresneria eta materiala prestatzea.
Bandak zementatzeko materiala prestatzea.
Hortzen azalera leuntzea eta birpasatzea, tratamendua kendu ostean.
Erabiltzailea ortodontzia-gailuen etxeko higienean trebatzea.
Ortodontzia-tratamenduan laguntza-teknikak aplikatzea.
Ortodontzia-gailuak jartzeko eta kentzeko material, tresneria eta ekipoen ezaugarriak eta motak. Zerrendak. Lotura elastikoa, metalikoak eta beste batzuk. Bracketak. Arkuak. Elastikoak Aliketak. Ortodontzia-tratamenduaren ondoriozko konplikazioak (txantxarrak, gaixotasun periodontalak eta aftak, besteak beste).
Ortodontzia-aparotologia mantentzeko teknikak.
Ortodontzia-tekniken higiene-neurriak. Eskuila, kolutorioak, ortodontziako argizaria, hortzetako zeta eta beste batzuk erabiltzeko teknikak.
Ordena eta zehaztasuna zaintzea lan egitean.
Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa.
Zorroztasuna, terminologia erabiltzean.
Funtzioak gauzatzeko ekimena eta autonomia.
Ezusteko egoeretan erantzuteko gaitasuna izatea.
9. lanbide-modulua: Lehen laguntzak
Kodea: 0020
Kurtsoa: 2
Iraupena: 60 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 3
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Larrialdi bateko laguntzaren hasierako balorazioa egiten du eta arriskuak, eskura dauden bitartekoak eta beharrezko laguntza mota deskribatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Eremua prozedura egokiaren arabera babestu du.
b) Istripua izan duten pertsonak manipulatzean norbera babesteko erabili beharreko teknikak identifikatu ditu.
c) Larrialdietako botikinaren gutxieneko edukia, eta produktuen eta sendagaien indikazioak deskribatu ditu.
d) Biktima anitz daudenerako jardun-lehentasunak ezarri ditu.
e) Aire-bideen iragazkortasuna egiaztatzeko prozedurak deskribatu ditu.
f) Aireztatzeko/oxigenatzeko funtzionamendu-baldintza egokiak identifikatu ditu.
g) Odoljariorik izanez gero jarduteko prozedurak deskribatu eta gauzatu ditu.
h) Konorte-maila egiaztatzeko prozedurak deskribatu ditu.
i) Bizi-konstanteak hartu ditu.
j) Jarduketa-sekuentzia ERCk (European Resuscitation Council) ezarritako protokoloaren arabera identifikatu du.
Biziraupen-katea deskribatu du.
2.– Oinarrizko bizi-euskarriko teknikak aplikatu eta deskribatzen ditu, eta lortu beharreko helburuarekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Bihotz-biriketako bizkortzearen funtsak deskribatu ditu.
b) Aire-bidea zabaltzeko teknikak aplikatu ditu.
c) Aireztapen- eta zirkulazio-euskarriko teknikak aplikatu ditu.
d) Kanpoko desfibrilazio erdiautomatikoa (KDE) egin du.
e) Bizkortze ondoko neurriak aplikatu ditu.
f) Lesio, patologia edo traumatismo ohikoenak adierazi ditu.
g) Istripua izan duen pertsonaren lehen eta bigarren mailako balorazioa deskribatu du.
h) Agente fisikoen, kimikoen eta biologikoen ondoriozko lesioen aurrean lehen laguntzak aplikatu ditu.
i) Premiazko patologia organikoen aurrean lehen laguntzak aplikatu ditu.
j) Zein kasutan edo egoeratan esku hartu behar ez den zehaztu du.
k) Nola ohartarazi eta zer informazio eman deskribatu du.
3.– Biktimak immobilizatu eta mobilizatzeko prozedurak aplikatzen ditu, eta, horretarako, baliabide materialak eta teknikak hautatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Biktimarengana hurbiltzeko beharrezko maniobrak egin ditu.
b) Immobilizatu eta mobilizatzeko baliabide materialak identifikatu ditu.
c) Pertsona lesionatu baten aurrean hartu beharreko jarrera-neurriak ezaugarritu ditu.
d) Mobilizazio eta lekualdatze desegokiaren ondorioak deskribatu ditu.
e) Biktimak immobilizatu eta mobilizatzeko sistemak prestatu ditu, material ohikoekin eta berariazkoak ez direnekin nahiz halabeharrezko baliabideekin.
f) Segurtasunerako eta norberaren babeserako arauak eta protokoloak aplikatu ditu.
g) Segurtasuneko alboko jarrera, erabilera eta indikazioak deskribatu ditu.
4.– Istripua izan duenari eta laguntzaileei laguntza psikologikoa eta autokontrolekoa emateko teknikak aplikatzen ditu, eta komunikazio-estrategia egokiak deskribatu eta aplikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Istripua izan duen pertsonarekin eta laguntzaileekin komunikatzeko oinarrizko estrategiak deskribatu ditu.
b) Behar psikologikoak antzeman ditu.
c) Egoera emozionala hobetzeko laguntza psikologikoko oinarrizko teknikak aplikatu ditu.
d) Jardun osoan zehar konfiantza eta baikortasuna emateak duen garrantzia baloratu du.
e) Istripu, larrialdi eta doluko egoeretan antsietatea sorrarazten duten faktoreak identifikatu ditu.
f) Dolu, antsietate, larritasun edo oldarkortasuneko egoera kontrolatzeko erabili behar diren teknikak zehaztu ditu.
g) Laguntzean huts egin izana psikologikoki gainditzeko erabili behar diren teknikak zehaztu ditu.
h) Estres-egoeretan norbera kontrolatzearen garrantzia baloratu du.
B) Edukiak:
1.– Larrialdietako laguntzaren hasierako balorazioa.
Esku hartzeko eremua babesteko teknikak aplikatzea. Larrialdietako arreta-zerbitzuetarako sarbideak identifikatzea.
Norbera babesteko teknikak identifikatu eta aplikatzea.
Informazioa emateko teknikak aplikatzea. Berariazko terminologia erabiltzea.
Lesioen larritasuna eta mota kontuan hartuta, jardun-lehentasunak identifikatzea. Bizi-arriskua dakarten egoerak identifikatzea. Oinarrizko triajeak egitea.
Istripua izan duen pertsonaren hasierako baloraziorako teknikak aplikatzea. Aire-bideen iragazkortasuna, aireztapena eta zirkulazioa egiaztatzea. Konorte-maila baloratzea. Bizi-konstanteak hartzea.
Bizkortzeari buruzko nazioarteko koordinazio-batzordeak (ILCOR) xedatutako protokoloaren arabera identifikatzea jardun-sekuentzia.
Lehen laguntzetako botikinaren oinarrizko materiala identifikatu eta erabiltzea.
Larrialdietarako sistemak.
Lehen laguntzak. Helburuak eta mugak. BAS jokamoldea (babes-sistemak, abisu-sistemak eta sorospen-sistemak).
Istripuak. Motak eta ondorioak.
Eremua babesteko sistema. Metodoak eta materialak.
Terminologia mediko sanitarioa lehen laguntzetan. Informazioa emateko protokoloak.
Biktima anitz daudenerako jardun-lehentasunak. Triaje sinpleko metodoak.
Istripua izan duen pertsona baloratzeko teknikak. Bizi-arriskuaren zantzuak helduengan, haurrengan eta bularreko umeengan. Larrialdi-zeinuak eta -sintomak.
Miaketa egiteko protokoloak. Konorte-maila baloratzeko sistemak. Bizi-konstanteak hartzea.
Lehen esku-hartzailearen jarduna. Lege-esparrua, erantzukizunak eta etika profesionala.
Norberaren babesa eta segurtasuna esku-hartzean. Arriskuak. Neurriak eta ekipoak.
Lehen laguntzetako botikina. Osagaiak, erabilera eta aplikazioak.
Ingurune seguruak sortzeko segurtasun-arauei eta protokoloei zorrotz jarraitzea.
Jardunaren barruan, istripua izan duenarengan konfiantza eta lasaitasuna eragiteko gogoa eta sosegua erakustea.
Bere jardunaren mugez jabetzea.
2.– Bizi-euskarriko teknikak aplikatzea.
Bizi-arriskuko egoerak aztertzea.
Bizi-seinaleen presentzia identifikatu eta egiaztatzea.
Jarrera-tratamendu egokia aplikatzea.
Bizi-euskarriko teknikak identifikatzea eta egoera bakoitzerako xedatutako jardun-protokoloekin lotzea.
Bihotz-biriketako oinarrizko bizkortze-teknikak (BBB) aplikatzea.
Aire-bidea zabaltzeko teknikak aplikatzea.
Aireztapen- eta zirkulazio-euskarriko teknikak aplikatzea.
Kanpoko desfibriladore automatikoak erabiltzea.
Bizkortze ondoko neurriak aplikatzea.
Istripua izan duten pertsonen lehen eta bigarren mailako balorazioa egitea.
Lehen laguntzako teknikak aplikatzea honako lesio hauetan: agente fisikoen ondoriozkoak (hala nola traumatismoak, zauriak, odoljarioak, beroa edo hotza, elektrizitatea eta erradiazioak), agente kimikoen ondoriozkoak, agente biologikoen ondoriozkoak eta premiazko patologia organikoaren ondoriozkoak.
Aire-bideen iragazkortasuna kontrolatzea. Zabaltzeko eta obturazioa kentzeko teknikak. Mantentzea.
Bihotz-biriketako oinarrizko bizkortzea (BBB). Protokoloak helduekin, bularreko umeekin eta haurrekin.
Kanpoko desfibrilazio automatikoa (KDA). Teknikak. Ekipoen funtzionamendua eta mantentzea. Egoera bereziak. Informazio-prozedurak. Legeak. Ziurtagiria.
Istripua izan duen pertsonaren balorazioa. Bizi-seinaleak. Lehen eta bigarren mailako balorazioa. Esku hartu behar ez den egoerak.
Hasierako arreta agente fisikoen ondoriozko lesioetan (hala nola, traumatismoak, zauriak, odoljarioak, beroa edo hotza, elektrizitatea eta erradiazioak).
Hasierako arreta agente kimikoen eta biologikoen ondoriozko lesioetan.
Hasierako arreta premiazko patologia organikoan.
Konortearen asaldurak. Konorterik gabe dauden pertsonak baloratu eta zaintzea.
Krisi konbultsiboak dituzten pertsonak zaintzea.
Ordena eta zehaztasuna jardun-protokoloak aplikatzean.
Errespetua eta zuhurtzia istripua izan duen pertsonarekiko tratuan.
Jardunaren barruan, istripua izan duenarengan konfiantza eta lasaitasuna eragiteko gogoa eta sosegua erakustea.
Tinkotasuna larrialdietako zerbitzuaren jarraibideak betetzean eta ez jarduteko egoeretan.
Bere jardunaren mugez jabetzea.
3.– Immobilizatu eta mobilizatzeko prozedurak aplikatzea.
Istripua izan dutenak immobilizatu eta mobilizatzeko teknikak aplikatzea.
Jarrera egokian jartzeko teknikak aplikatzea.
Immobilizatu eta mobilizatzeko sistemak prestatzea (hala nola ferulak eta ohatilak).
Immobilizatu, mobilizatu eta garraiatzeko teknikak. Oharrak. Motak. Materialak. Ohatilak. Ondorioak.
Lekualdatzeko beharra ebaluatzea.
Segurtasun- eta itxarote-jarrerak. Lekualdatzeko jarrerak. Oharrak.
Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak.
Ordena eta zehaztasuna jardun-protokoloak aplikatzean.
Errespetua eta zuhurtzia istripua izan duen pertsonarekiko tratuan.
Norbera babesteari eta segurtasunari buruzko arauei zorrotz jarraitzea.
Jardunaren barruan, istripua izan duenarengan konfiantza eta lasaitasuna eragiteko gogoa eta sosegua erakustea.
4.– Laguntza psikologikoa eta autokontrolekoa emateko teknikak aplikatzea.
Kasuak kasu komunikazio-teknikak aplikatzea. Komunikazioan jokabide egokienak hautatzea.
Dolu, antsietate, larritasuna edo agresibitateko egoerak kontrolatzeko eta horietan laguntza psikologikoa emateko oinarrizko teknikak aplikatzea.
Autokontroleko eta hutsegitea edo adore falta gainditzeko teknikak aplikatzea.
Istripu, larrialdi eta doluko egoeretan antsietatea sorrarazten duten faktoreak identifikatzea.
Oinarrizko komunikazio-estrategiak. Pertsonen arteko komunikazioa errazten duten teknikak.
Lehen esku-hartzailearen erantzun emozionala. Lehen esku-hartzailearen zeregina baloratzea. Istripu edo larrialdiko egoeretan antsietatea sorrarazten duten faktoreak. Kontrol-teknikak.
Laguntza psikologikorako oinarrizko teknikak. Istripua izan duen pertsonaren eta haren familiakoen behar psikologikoak. Dolu, larritasun, antsietate, urduritasun edo agresibitateko egoerak.
Jardunaren barruan, istripua izan duenarengan konfiantza eta lasaitasuna eragiteko gogoa eta sosegua erakustea.
Autokontrola estres-egoeren aurrean eta frustrazio-jasamena.
Zuhurtzia eta interesa sekretu profesionalari eusteko.
10. lanbide-modulua: Fisiopatologia orokorra
Kodea: 1370
Kurtsoa: 1
Iraupena: 165 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 12
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Giza organismoaren egitura eta antolamendu orokorra ezagutzen du, eta egiturazko unitateak eta loturak deskribatzen ditu, espezializazioaren arabera.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Organismoaren egitura hierarkikoa zehaztu du.
b) Egitura zelularra eta osagaiak deskribatu ditu.
c) Fisiologia zelularra deskribatu du.
d) Ehun motak sailkatu ditu.
e) Ehun mota bakoitzaren ezaugarriak zehaztu ditu.
f) Organismoaren sistemak eta beren osaera adierazi ditu.
g) Gorputzeko eremuak eta barrunbeak kokatu ditu.
h) Jarrera eta norabidearen terminologia aplikatu du.
2.– Gaixotasunaren garapen-prozesua identifikatzen du, eta, horretarako, organismoaren aldaketa funtzionalekin eta eragiten dituen alterazioekin lotzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Gaixotasunaren prozesu dinamikoa deskribatu du.
b) Egitura eta funtzio zelularraren aldaketak eta alterazioak zehaztu ditu.
c) Patologia osatzen duten elementuak zehaztu ditu.
d) Klinikaren zatiak definitu ditu.
e) Gaixotasun-taldeak zehaztu ditu.
f) Prozedura diagnostiko osagarriak sailkatu ditu.
g) Aukera terapeutikoak zehaztu ditu gaixotasunaren aurrean.
h) Patologian erabilitako termino klinikoen etimologia zehaztu du.
i) Terminoak eraikitzeko arauak aplikatu ditu hiztegi medikoan.
3.– Immunitate-sistemaren asaldurak ezagutzen ditu, eta immunitatearen ezaugarri orokorrekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Immunitate-sistemaren organoak eta zelulak deskribatu ditu.
b) Immunologia-erantzunaren mekanismoak bereizi ditu.
c) Immunitate bereziaren ezaugarriak definitu ditu.
d) Immunitate-erantzun bereziaren ezaugarriak definitu ditu.
e) Immunologia-erantzuna sekuentziatu du.
f) Immunitate-sistemaren patologia sailkatu du.
g) Immunitate-sisteman ohikoenak diren patologiak deskribatu ditu.
h) Immunizazio pasiboa eta aktiboa zehaztu ditu.
4.– Gaixotasun infekziosoen ezaugarriak identifikatzen ditu, eta agente infekziosoekin eta zantzu klinikoekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Infekzio-iturrien ezaugarriak deskribatu ditu.
b) Gaixotasun infekziosoak transmititzeko mekanismoak zehaztu ditu.
c) Agente infekziosoen motak deskribatu ditu.
d) Organismoak infekzioari ematen dion erantzuna zehaztu du.
e) Hantura-erantzuna azaldu du.
f) Gizakiaren gaixotasun infekzioso nagusien ezaugarriak definitu ditu.
g) Gaixotasun infekziosoen aurrean dauden aukera terapeutikoak aztertu ditu.
5.– Tumorearen garapen-prozesua identifikatzen du, eta neoplasia onberen eta kaltegarrien ezaugarriak deskribatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Neoplasiak sailkatu ditu.
b) Neoplasia onberak eta kaltegarriak ezaugarritu ditu.
c) Minbiziaren epidemiologia zehaztu du.
d) Agente kartzinogenoak sailkatu ditu.
e) Tumoreen zantzu klinikoak zehaztu ditu.
f) Minbiziaren prebentzio-sistemak eta diagnostiko goiztiarreko sistemak zehaztu ditu.
g) Minbizia diagnostikatzeko probak eta aukera terapeutikoak deskribatu ditu.
h) Neoplasia kaltegarri ohikoenen zantzuak aztertu ditu.
6.– Gaixotasunen zantzuak ezagutzen ditu, eta organismoko sistema handien patologiaren asaldura fisiologikoak deskribatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Organo eta aparatuen jarduera fisiologikoa definitu du.
b) Aparatu bidez sintomatologia ohikoena deskribatu du.
c) Aparatu bidez zantzu kliniko ohikoenak sailkatu ditu.
d) Huts organikoaren kausak zehaztu ditu.
e) Gutxiegitasunaren zantzuak zehaztu ditu.
f) Terminologia klinikoa erabili du.
7.– Asaldura hemodinamiko eta baskularrak ezagutzen ditu, eta horien alterazioak gaixotze-tasa handiko eta heriotza-tasa altuko giza gaixotasunekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Edemaren mekanismo fisiopatologikoa deskribatu du.
b) Tronbo bat izateko prozesua zehaztu du.
c) Enbolia definitu du.
d) Tronboenbolismoan odol-fluxuaren eragin organikoak azaldu ditu.
e) Kardiopatia iskemikoen ezaugarriak deskribatu ditu.
f) Biriketako enboliaren ezaugarriak deskribatu ditu.
g) Nahasmendu hemodinamikoak istripu zerebrobaskularrekin lotu ditu.
8.– Elikaduraren eta metabolismoaren nahasmenduak ezagutzen ditu, eta patologia komunen zantzuekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Elikadura arruntaren alderdi kuantitatiboak eta kualitatiboak zehaztu ditu.
b) Elikadura aldetiko hutsen ondorio fisiopatologikoak deskribatu ditu.
c) Gizentasunaren ezaugarriak azaldu ditu.
d) Diabetesaren prozesu fisiopatologikoa aztertu du.
e) Lipidoen prozesu metabolikoa aztertu du.
f) Kolesterol gehiegi izateak dakartzan eragin organikoak zehaztu ditu.
B) Edukiak:
1.– Giza organismoaren egitura eta antolakuntza orokorra ezagutzea.
Organismoaren egitura hierarkikoa aztertzea.
Giza organismoaren egitura garrantzitsuenak identifikatzea.
Egiturak eta organoak lokalizatzea.
Organo eta egituren artean espazioak eta erlazioak izendatzea.
Organismoaren antolaketa hierarkikoa.
Zitologiako eta histologiako oinarrizko funtsak.
Organismoaren organoak, sistemak eta aparatuak. Sailkapena.
Gorputzeko topografia. Erregioak. Barrunbeak. Planoak eta ardatzak. Norabidearen eta jarreraren terminologia.
Zorroztasuna terminologia berezia erabiltzean.
Ezagutza zientifikoak eguneratzeko interesa.
Gaixorik dauden eta ezaugarri desberdinak dituzten pertsonak errespetatzea.
Erantzukizunez jardutea bere osasuna eta besteena zaintzean.
Talde-lanarekiko interesa izatea.
2.– Gaixotasuna garatzeko prozesua identifikatzea.
Gaixotasun baten faseak identifikatzea.
Anamnesi- eta miaketa-teknikak aplikatzea.
Ohiko erabilerako prozedura diagnostikoak eta terapeutikoak ezaugarritzea.
Zantzuak eta sintomak identifikatzea.
Terminologia bereziko arauen arabera interpretatzea.
Terminologia espezifikoa erabiltzea.
Prozesu patologikoa. Osasuna eta gaixotasuna. Osasunaren mugatzaileak. Gaixotasunaren historia naturala.
Zelularen funtzioaren eta egitura arruntaren alterazioa. Aldaketa egokitzaileak. Aldaketa itzulgarriak eta itzulezinak.
Metodo klinikoa. Anamnesia. Esplorazioa.
Etiologia. Patogenia. Fisiopatologia. Semiologia. Zantzu eta sintoma orokorrak (mina, sukarra, astenia, eta abar).
Gaixotasunaren faseak eta bilakaera. Gaixotasunaren konplikazioak eta gorabeherak.
Gaixotasunaren klinika.
Prozedura diagnostikoak. Ohiko erabilerako proba diagnostikoak: motak (laborategiko probak, erradiologia, besteak beste), oinarri eta indikazio orokorrak.
Pronostikoa. Elementuak eta faktoreak.
Baliabide terapeutikoak. Ohiko erabilerako tratamenduak: motak (farmakoterapia, dietoterapia, fisioterapia, besteak beste), oinarri eta indikazio orokorrak.
Gaixotasun-taldeak. Eragiten duten agenteen araberako sailkapena.
Terminologia klinikoa. Etimologia, sustraiak, aurrizkiak eta atzizkiak. Terminologia aparatu eta sistemen arabera.
Zorroztasuna terminologia berezia erabiltzean.
Ezagutza zientifikoak eguneratzeko interesa.
Gaixorik dauden eta ezaugarri desberdinak dituzten pertsonak errespetatzea.
Erantzukizunez jardutea bere osasuna eta besteena zaintzean.
Talde-lanarekiko interesa izatea.
3.– Immunitate-sistemaren asaldurak ezagutzea.
Sistema osatzen duten elementuak eta egiturak identifikatzea eta aurkitzea.
Immunitate-sistemarekin lotutako prozesu garrantzitsuenak ezaugarritzea.
Immunitate-sistemaren funtzionamendu eta asalduren sintomak eta zantzuak identifikatzea.
Immunitate-sistema. Immunitate-sistemaren organoak eta zelulak. Antigenoak eta antigorputzak. Zitozinak. Histokonpatibilitateko antigenoak.
Immunitatea. Motak. Immunitate naturala eta espezifikoa. Immunologia-erantzuna.
Immunitate-sistemaren asaldurak. Hipersentikortasuna. Immunoeskasiak. Gaixotasun autoimmuneak.
Immunizazio aktiboa eta pasiboa.
Transplanteen immunologia.
Zorroztasuna terminologia berezia erabiltzean.
Ezagutza zientifikoak eguneratzeko interesa.
Gaixorik dauden eta ezaugarri desberdinak dituzten pertsonak errespetatzea.
Erantzukizunez jardutea bere osasuna eta besteena zaintzean.
Talde-lanarekiko interesa izatea.
4.– Gaixotasun infekziosoen ezaugarriak identifikatzea.
Infekzioan eta erantzun infekziosoan esku hartzen duten elementuak identifikatzea.
Prozesu infekzioso garrantzitsuenak ezaugarritzea.
Gaixotasun infekziosoen berezko sintomak eta zantzuak identifikatzea.
Neurri terapeutiko nagusiak ezaugarritzea.
Infekzioa. Kate infekziosoa. Agente infekziosoak. Kutsatze-mekanismoak. Ostalariaren erantzuna. Gaixotasun infekziosoaren garapena.
Hantura-erantzuna. Osagaiak. Hantura akutua. Hantura akutuaren eredu morfologikoak. Hantura kronikoa. Orbantzea.
Gizakiaren gaixotasun infekzioso nagusiak. Sailkapena.
Infekzioaren diagnostikoa (proba klinikoak, laborategiko probak, eta abar)
Terapeutika infekziosoa (farmakoterapia, antibiotikoak, antifungikoak, eta abar)
Prebentzio-neurriak.
Zorroztasuna terminologia berezia erabiltzean.
Ezagutza zientifikoak eguneratzeko interesa.
Gaixorik dauden eta ezaugarri desberdinak dituzten pertsonak errespetatzea.
Erantzukizunez jardutea bere osasuna eta besteena zaintzean.
Talde-lanarekiko interesa izatea.
5.– Tumorea garatzeko prozesua identifikatzea.
Tumorearen gaixotasuneko prozesuak identifikatzea.
Tumoreen prozesu ohikoenak ezaugarritzea.
Gaixotasun horien berezko sintomak eta zantzuak identifikatzea.
Prebentzio- eta tratamendu-neurri nagusiak ezaugarritzea.
Neoplasiak. Terminologia. Neoplasien sailkapena eta epidemiologia.
Minbiziaren oinarri molekularrak. Tumorearen hazkuntzaren biologia.
Agente kartzinogenoak (fisikoak, kimikoak, biologikoak, eta abar). Faktore hartaratzaileak eta arrisku-faktoreak. Defentsak tumoreen aurrean.
Tumoreen zantzu lokalak eta orokorrak. Barreiadura eta metastasia.
Minbiziaren diagnostikoa. Diagnostiko goiztiarra. Tumore-markatzaileak.
Pronostikoa. Tumorearen mailaketa eta estadifikazioa.
Prebentzio-neurriak. Lehen mailako prebentzioa eta diagnostiko goiztiarra. Neurri orokorrak. Ohitura osasungarriak. Arrisku-faktoreen kontrola.
Tratamendu-neurriak (kirurgia, erradioterapia, txertoak, eta abar).
Neoplasia kaltegarri ohikoenak.
Zorroztasuna terminologia berezia erabiltzean.
Ezagutza zientifikoak eguneratzeko interesa.
Gaixorik dauden eta ezaugarri desberdinak dituzten pertsonak errespetatzea.
Erantzukizunez jardutea bere osasuna eta besteena zaintzean.
Talde-lanarekiko interesa izatea.
6.– Gaixotasunen zantzuak ezagutzea.
Elementuak eta egiturak identifikatzea eta aurkitzea.
Aparatu eta sistema hauekin lotutako prozesu fisiopatologiko garrantzitsuenak ezaugarritzea.
Zantzu eta sintoma batzuk identifikatzea.
Proba diagnostiko arruntak interpretatzea.
Arnas aparatuaren fisiopatologia. Gaixotasunak eta asaldurak. Semiologia (disnea, eztula, eta abar).
Digestio-aparatuaren fisiopatologia. Gaixotasunak eta asaldurak. Semiologia (goragaleak, okadak, disfagia, eta abar).
Aparatu kardiozirkulatorioaren fisiopatologia. Gaixotasunak eta asaldurak. Semiologia (mina, palpitazioak, eta abar).
Aparatu genitalaren eta gernu-aparatuaren fisiopatologia. Gaixotasunak eta asaldurak. Semiologia (poliuria, disuria, hematuria, amenorrea, eta abar).
Nerbio-sistemaren fisiopatologia. Gaixotasunak eta asaldurak. Semiologia (buruko mina, konbultsioak, ataxia, bertigoa, eta abar).
Zorroztasuna terminologia berezia erabiltzean.
Ezagutza zientifikoak eguneratzeko interesa.
Gaixorik dauden eta ezaugarri desberdinak dituzten pertsonak errespetatzea.
Erantzukizunez jardutea bere osasuna eta besteena zaintzean.
Talde-lanarekiko interesa izatea.
7.– Nahasmendu hemodinamikoak eta baskularrak ezagutzea.
Elementuak eta egiturak identifikatzea eta aurkitzea.
Asaldura hemodinamiko eta baskularrekin lotutako prozesu fisiopatologiko garrantzitsuenak ezaugarritzea.
Aparatu eta sistema horien berezko sintomak eta zantzuak identifikatzea.
Proba diagnostiko arruntak interpretatzea.
Asaldura hemodinamikoak. Fisiopatologia. Homeostasia eta ur-erregulazioa. Gorputzeko likidoen antolaketa.
Deshidratazioa.
Edema. Edemaren fisiopatologia.
Odoljarioa. Hiperemia.
Hemostasia eta koagulazioa.
Tronboak eta enboloak sortzea. Ateromatosia. Arteria eta zainetako tronbosia.
Hipoperfusioa. Fluxua blokeatzeak dakartzan eraginak. Bihotzekoak.
Odol-fluxuaren alterazioekin lotutako patologia.
Patologia kardiobaskularra. Epidemiologia. Arrisku-faktoreak.
Nahasmendu kardiobaskularren sailkapena. Kardiopatia iskemikoa. Arterietako hipertentsioa. Bihotz-gutxiegitasuna. Hantura- eta endokarditis-prozesuak. Garun-hodietako istripuak. Enboliak. Koagulopatiak eta nahasmendu hemorragikoak. Beste nahasmendu batzuk.
Zorroztasuna terminologia berezia erabiltzean.
Ezagutza zientifikoak eguneratzeko interesa.
Gaixorik dauden eta ezaugarri desberdinak dituzten pertsonak errespetatzea.
Erantzukizunez jardutea bere osasuna eta besteena zaintzean.
Talde-lanarekiko interesa izatea.
8.– Elikaduraren eta metabolismoaren nahasmenduak ezagutzea.
Funtzio horretan esku hartzen duten elementuak eta egiturak identifikatzea eta aurkitzea.
Elikadurarekin eta metabolismoarekin lotutako prozesu fisiopatologiko garrantzitsuenak ezaugarritzea.
Aparatu eta sistema horien berezko sintomak eta zantzuak identifikatzea.
Elikadura eta nutrizioa. Mantenugaiak. Berehalako printzipioak. Dieta orekatua.
Elikaduraren fisiopatologia. Nahasmenduen sailkapena (gizentasuna, malnutrizioa, anorexia, bulimia, eta abar).
Metabolismoa. Metabolismoaren asaldurak sailkatzea.
Gluzidoen metabolismoaren fisiopatologia. Asalduren sailkapena. Diabetesa. Proba diagnostikoak.
Lipidoen metabolismoaren fisiopatologia. Metabolismoa eta lipidoen garraiatzea. Asalduren sailkapena. Aterogenesia. Dislipemiak.
Zorroztasuna terminologia berezia erabiltzean.
Ezagutza zientifikoak eguneratzeko interesa.
Gaixorik dauden eta ezaugarri desberdinak dituzten pertsonak errespetatzea.
Erantzukizunez jardutea bere osasuna eta besteena zaintzean.
Talde-lanarekiko interesa izatea.
11. lanbide-modulua: Aho-hortzen higieneko proiektua
Kodea: 0738
Kurtsoa: 2
Iraupena: 50 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 5
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Produkzio-sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta behar horiek ase ditzaketen ereduzko proiektuekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Sektoreko enpresak antolamendu-ezaugarrien arabera eta eskaintzen duten produktuaren edo zerbitzuaren arabera sailkatu ditu.
b) Ereduzko enpresak ezaugarritu ditu, eta, horretarako, sail bakoitzaren funtzioak eta antolamendu-egitura eman ditu aditzera.
c) Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.
d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio-aukerak baloratu ditu.
e) Aurreikusten diren eskaerei erantzuteko behar den proiektu mota identifikatu du.
f) Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.
g) Zerga-betebeharrak, lanekoak eta arriskuen prebentziokoak, eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.
h) Proposatzen diren produkzio edo zerbitzuko teknologia berriak txertatzeko jaso daitezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.
i) Proiektua lantzeko jarraitu beharreko lan-gidoia landu du.
2.– Tituluan adierazitako konpetentziekin lotutako proiektuak diseinatzen ditu, eta horiek osatzen dituzten faseak barne hartu eta garatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Proiektuan jorratuko diren alderdiei buruzko informazioa bildu du.
b) Bideragarritasun teknikoari buruzko azterlana egin du.
c) Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta haien edukia identifikatu ditu.
d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta horien irismena identifikatu du.
e) Egiteko beharrezkoak diren baliabide naturalak eta pertsonalak aurreikusi ditu.
f) Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.
g) Abian jartzeko finantziazio-beharrak identifikatu ditu.
h) Diseinatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.
i) Proiektuaren kalitatea ziurtatzeko kontrolatu beharreko alderdiak identifikatu ditu.
3.– Proiektua gauzatzea planifikatzen du, eta esku hartzeko plana eta dagokion dokumentazioa zehazten ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Jarduerak sekuentziatu ditu eta osatzeko premien arabera antolatu ditu.
b) Jarduera bakoitzerako beharrezko baliabideak eta logistika finkatu ditu.
c) Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.
d) Jarduerak gauzatzeko edo jarduteko prozedurak finkatu ditu.
e) Osatzearen berezko arriskuak identifikatu ditu eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta beharrezko bitartekoak eta ekipoak definitu ditu.
f) Baliabide materialak eta giza baliabideak eta gauzatze-denborak esleitzeko plangintza egin du.
g) Ezartzearen baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.
h) Proiektua ezartzeko edo gauzatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.
4.– Proiektua gauzatzean, jarraipena eta kontrola egiteko prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagaiak eta tresnak hautatu izana justifikatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.
b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.
c) Jarduerak egitean sor daitezkeen gorabeherak eta izan daitekeen konponbidea ebaluatzeko eta horiek erregistratzeko prozedura definitu du.
d) Baliabideetan eta jardueretan izan daitezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu du, horiek erregistratzeko sistema barne.
e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.
f) Erabiltzaileei edo bezeroei buruzko ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du, eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.
g) Proiektuaren baldintza-agiria betetzen dela bermatzeko sistema ezarri du, halakorik dagoenean.
5.– Proiektua aurkeztu eta defendatzen du, eta proiektua lantzean eta heziketa-zikloko ikaskuntza-prozesua garatzean eskuratutako konpetentzia teknikoak eta pertsonalak eraginkortasunez erabiltzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Proiektuari buruzko memoria-dokumentua egin du.
b) Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzen dituen aurkezpena prestatu du.
c) Proiektuaren azalpena egin du. Bertan, haren helburuak eta eduki nagusiak deskribatu ditu eta jasotako ekintza-proposamenen hautaketa justifikatu du.
d) Azalpenean komunikazio-estilo egokia erabili du eta, ondorioz, azalpen antolatua, argia, atsegina eta eraginkorra lortu du.
e) Proiektua defendatu du, eta arrazoituta erantzun die epaimahai ebaluatzaileak planteatzen dituen galderei.
12. lanbide-modulua: Ingeles teknikoa
Kodea: E200.
Kurtsoa: 2
Iraupena: 40 ordu
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Tituluaren lanbide-esparruarekin, prestakuntza pertsonalarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.
b) Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.
c) Ahozko argibideak ezagutu ditu eta enpresaren testuinguruan emandako adierazpenei jarraitu die.
d) Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.
e) Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.
f) Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.
g) Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.
h) Laneko elkarrizketa baterako aurkezpen pertsonala prestatu du.
i) Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.
2.– Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.
b) Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.
c) Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.
d) Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.
e) Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.
f) Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.
g) Aurkezpenetan eta agurretan, prestatu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.
h) Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.
i) Profilarekin lotutako okupazioak eta lanpostuak identifikatu ditu.
j) Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.
k) Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.
l) Curriculum vitaea egiteko, norberaren prestakuntza eta lanbide-konpetentziak aurkezteko Europako herrialdeetan erabiltzen diren jarraibideak bete ditu.
3.– Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.
b) Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.
c) Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.
d) Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.
e) Beste herrialdearen berezko balioak eta ohiturak identifikatu eta bere jatorrizko herrialdekoekin lotu ditu, antzekotasunak eta desberdintasunak ezartzearren.
B) Edukiak:
1.– Profilarekin lotutako ahozko mezuak ulertzea eta sortzea.
Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.
Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.
Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.
Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea: gustuak eta lehentasunak, iradokizunak, argudioak, argibideak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpena eta bestelakoak.
Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.
Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak.
Intonazioa, ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa.
Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.
Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.
Laneko elkarrizketa bat prestatzea, dituen prestakuntza eta motibazio pertsonalak aurkezteko.
Sektoreko terminologia espezifikoa.
Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa, eta bestelakoak.
Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.
Lan-elkarrizketa baten gaikako atalak.
Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.
Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.
Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.
Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.
Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.
2.– Profilarekin lotutako idatzizko mezuak interpretatu eta adieraztea.
Mezuak formatu desberdinetan ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.
Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.
Erlazio logikoak ezagutzea: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.
Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.
Sektorearen berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.
Puntuazio-markak erabiltzea.
Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.
Testu koherenteak lantzea.
Lan-ingurunearekin lotzen den lan-eskaintza bateko iragarkien atalak ulertzea.
Dagokion profilarekin lotutako lan-eskaera prestatzea: curriculuma eta gutun eragingarria.
Euskarri telematikoak: faxa, posta elektronikoa, burofaxa, web orriak.
Hizkuntzaren erregistroak.
Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.
Europako Curriculum Vitaearen eredua.
Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.
Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.
Beste kultura batzuen alderdi profesionalekiko interesa erakustea.
Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.
Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.
3.– Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea.
Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementurik esanguratsuenak interpretatzea.
Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.
Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.
Nazioarteko harremanetan, arau soziokulturalak eta protokolokoak balioestea.
Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.
13. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea
Kodea: 0739
Kurtsoa: 1
Iraupena: 99 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 5
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Laneratzeko eta bizialdi osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.
b) Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea.
eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.
c) Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.
d) Tituludunarentzako enplegurako eta laneratzeko hobi nagusiak identifikatu ditu.
e) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.
f) Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.
g) Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.
2.– Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.
b) Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lantaldeak identifikatu ditu.
c) Lantalde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.
d) Taldekideek beren gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.
e) Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.
f) Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.
g) Gatazkak konpontzeko prozedurak azaldu ditu.
3.– Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.
b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.
c) Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zein diren zehaztu du.
d) Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.
e) Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak xedatutako neurriak baloratu ditu.
f) Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.
g) Soldata-ordainagiria aztertu du, eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.
h) Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.
i) Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak azaldu ditu.
j) Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.
4.– Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du, eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.
b) Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak zerrendatu ditu.
c) Gizarte Segurantzaren sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.
d) Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.
e) Langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.
f) Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.
g) Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak azaldu ditu.
h) Oinarrizko kontribuzio mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.
5.– Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.
b) Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.
c) Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.
d) Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.
e) Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.
f) Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak azaldu ditu.
g) Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.
6.– Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana prestatzen parte hartzen du, eta inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.
b) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.
c) Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.
d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.
e) Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.
f) Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia azaldu du.
g) Larrialdietako eta ebakuazioko plan bat pentsatu du.
7.– Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.
b) Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.
c) Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.
d) Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.
e) Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.
f) Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.
B) Edukiak:
1.– Laneratzeko eta bizialdi osoan ikasteko prozesua.
Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.
Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.
Tituluaren lanbide-sektorea definitzea eta aztertzea.
Norberaren ibilbidea planifikatzea:
– Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.
– Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko errealistak eta koherenteak.
Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.
Lan-munduratzeko beharrezkoak diren dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea, eta abar), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.
Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.
Erabakiak hartzeko prozesua.
Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.
Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.
Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.
Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.
Autoenplegua lan-mundura sartzeko hautabidetzat balioestea.
Laneratze egokirako lan-ibilbideak baloratzea.
Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.
2.– Gatazkak eta lantaldeak kudeatzea.
Antolakundea pertsona talde gisa aztertzea.
Antolamendu-egiturak aztertzea.
Kideek lantaldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.
Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.
Gatazka motak, esku-hartzaileak eta abiapuntuko posizioak aztertzea.
Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.
Lantaldeen sorrera aztertzea.
Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.
Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.
Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.
Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.
Gatazka definitzea: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.
Gatazkak ebazteko edo ekiditeko metodoak: bitartekaritza, adiskidetzea eta arbitrajea.
Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena balioestea.
Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak balioestea.
Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.
Lantaldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.
Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.
3.– Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak.
Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.
Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.
Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.
Nomina interpretatzea.
Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.
Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren zuzentarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.
Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.
Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.
Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).
Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.
Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).
Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.
Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.
Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.
Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana, eta abar.
Lana arautzeko beharra baloratzea.
Bere jarduera profesionalari dagokion sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ikasteko interesa izatea.
Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.
Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.
Gizartea hobetzeko eragile gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta balioestea.
4.– Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.
Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.
Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.
Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.
Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.
Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.
Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.
Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.
Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.
Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.
5.– Arrisku profesionalak ebaluatzea.
Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.
Arrisku-faktoreak aztertzea.
Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.
Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.
Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.
Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.
Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.
Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.
Arrisku profesionalaren kontzeptua.
Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.
Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.
Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.
Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.
Lanaren eta osasunaren arteko lotura balioestea.
Prebentzio-neurriak hartzeko interesa azaltzea.
Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia balioestea.
6.– Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea.
Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak bideratzea, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.
Laneko arriskuen prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.
Laneko arriskuen prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.
Lan-ingurunerako larrialdietako plana bat egitea.
Larrialdietako zenbait plan bateratu eta aztertzea.
Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.
Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.
Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun mailak enpresan.
Laneko arriskuen prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.
Prebentzioaren kudeaketa enpresan.
Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).
Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.
Prebentzioaren plangintza enpresan.
Larrialdietako eta ebakuazioko planak lan-inguruneetan.
Laneko arriskuen prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.
Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.
Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.
Dagokion kolektiboaren larrialdietako planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.
7.– Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea.
Norbera babesteko teknikak identifikatzea.
Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakakoek dituzten betebeharrak aztertzea.
Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.
Larrialdi-egoerak aztertzea.
Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.
Langileen osasuna zaintzea.
Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.
Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.
Larrialdi medikoa / lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.
Seinale motak.
Larrialdien aurreikuspena balioestea.
Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.
Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.
14. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea
Kodea: 0740
Kurtsoa: 2
Iraupena: 60 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 4
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.
b) Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.
c) Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.
d) Sektoreko enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.
e) Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.
f) Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.
g) Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.
2.– Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasunaren gaineko merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.
b) Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.
c) Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.
d) Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.
e) Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.
f) Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.
g) Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.
h) Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.
i) Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.
j) Enpresa-estrategia deskribatu du eta enpresaren helburuekin lotu du.
3.– Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du, eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.
b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.
c) Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.
d) Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.
e) Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.
f) Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.
g) Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.
h) Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.
i) Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.
j) Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.
k) Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.
l) Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.
4.– Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak identifikatzen ditu, eta dokumentazioa betetzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.
b) Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.
c) Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.
d) Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.
e) Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.
f) Banku-finantzaketako tresna nagusiak identifikatu ditu.
g) Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.
B) Edukiak:
1.– Ekimen sortzailea.
Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).
Ekintzaileen faktore garrantzitsuenak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko ahalmena, plangintza eta prestakuntza.
Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.
Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.
Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.
«Enpresaburu» kontzeptua.
Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.
Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.
Ekintzaileen arteko lankidetza.
Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.
Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.
Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.
Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.
Ekimena, sormena eta erantzukizuna balioestea ekintzailetzaren bultzatzaile gisa.
2.– Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena.
Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.
Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.
Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.
Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.
Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.
Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.
Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.
Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen jasangarria).
Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.
Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.
Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.
Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.
Genero-berdintasuna errespetatzea.
Enpresa-etika baloratzea.
3.– Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.
Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.
Produkzio-plana prestatzea.
Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.
Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.
Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.
Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.
Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.
Zergen arloa enpresetan.
Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).
Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.
Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.
Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorroztasunez ebaluatzea.
Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.
4.– Administrazio-funtzioa.
Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.
Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.
Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak, letrak, besteak beste.
Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.
Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.
Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).
Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.
Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.
Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.
15. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza
Kodea: 0741
Kurtsoa: 2
Iraupena: 360 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 22
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek enpresak egiten duen zerbitzu motarekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.
b) Enpresaren egitura eta sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduak alderatu ditu.
c) Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota lotu ditu enpresa-jardueraren garapenarekin.
d) Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.
e) Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko konpetentziak baloratu ditu.
f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.
2.– Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Aintzat hartu eta justifikatu dira:
– Lanpostuan beharrezkoa den langileen eta denboraren eskuragarritasuna.
– Lanposturako beharrezkoak diren jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, ordena, garbitasuna eta erantzukizuna).
– Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean.
– Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.
– Lantaldearekin eta enpresan ezarritako hierarkiekin lotutako jarrerak.
– Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.
– Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan laneratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.
b) Lanbide-jardueran aplikatzekoak diren laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.
c) Lanbide-jarduerak dituen arriskuen arabera eta enpresaren arauen arabera jarri dira abian norbera babesteko ekipoak.
d) Garatu diren jardueretan ingurumena errespetatzeko jarrera mantendu da.
e) Antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du lanpostua edo jarduera garatzeko eremua.
f) Esleitutako lanaren erantzukizuna hartu du, eta jasotako aginduak interpretatu eta bete ditu.
g) Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldekideekin komunikazio eraginkorra ezarri du.
h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta sortutako gorabehera garrantzitsuak jakinarazi ditu.
i) Bere jardueraren garrantzia eta zereginen aldaketetara egokitzeko beharra baloratu ditu.
j) Lana garatzean arauak eta prozedurak aplikatzeaz arduratu da.
3.– Administrazio- eta harrera-jarduerak betetzen ditu, eta kudeaketan parte hartzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Jendea artatu du harreran eta telefonoz.
b) Pazienteei hitzordua eman die, eta hitzorduak aldatu ditu.
c) Erabiltzaileen fitxategia euskarri egokian erabili du.
d) Dokumentazioa hortz-zerbitzuan edo -klinikan ezarritako prozeduren arabera gorde du.
e) Materialen izakinen maila kabinetearen beharrak estaltzeko egokia dela egiaztatu du.
f) Laguntza-interbentzioaren berri eman dio erabiltzaileari.
g) Eskariak ezarritako moduan eta unean egin ditu.
h) Materiala eta produktuak biltegiratu eta dagokion arloari banatu dizkio.
i) Kudeaketako aplikazio informatikoak abiapuntu izanik, jardueren txostenak eta laburpenak lortu ditu.
j) Bere lanbide-jarduerako berezko ekipoak mantentzeko jarduerak egin ditu.
4.– Kontsulta prestatzen eta antolatzen du, kontuan hartuta programatutako laguntza-interbentzioak.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Hortz-ekipoaren funtzionamendu egokia egiaztatu du.
b) Tresna eta material egokiak hautatu ditu, programatutako interbentzioarekin arabera.
c) Pertsona hortz-besaulkian jarri da, bere beharren arabera.
d) Pazienteari egingo zaion tratamenduari buruzko guztia jakinarazi zaio.
e) Aho-hortzen barrunbea ebakuntzarako eta argiztapenerako baldintza egokietan eduki du.
f) Sasoiz eman dio medikuari behar zuen tresneria.
g) Botatzekoa den materiala segurtasun- eta asepsia-baldintzen arabera kendu ditu.
h) Tresneria garbitu, desinfektatu eta esterilizatu du, eta, horretarako, manipulazio-arauak eta kutsadura-kontrola bete ditu.
i) Datu Pertsonalak Babesteko Legea bete du.
5.– Aho-hortzen barrunbearen miaketak egiten ditu, protokoloen arabera, eta, horretarako, osasun- edo gaixotasun-egoera identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Anamnesia egin du.
b) Aho-hortzen barrunbea miatu du, irizpide diagnostikoen eta ezarritako segurtasun-neurrien arabera.
c) Aparatu estomatognatikoen anomalia eta patologia ohikoak antzeman ditu.
d) Historia klinikoan eskuratutako datuak erregistratu ditu, ezarritako kodeei jarraikiz.
e) Lan-prozeduran ezarritako aho-hortzen osasun-adierazleak kalkulatu ditu.
f) Listu-testen azterlanetik lortutako datuak erregistratu ditu.
g) Hortzen erradiografiak eskuratu ditu.
h) Irudiaren tratamendu digitala egin du.
i) Erradiografiak errebelatu ditu.
j) Erradiografiak artxibatu ditu, enpresaren arau eta irizpideen arabera.
6.– Aho-hortzetako interbentzioko laguntza-jarduerak egiten ditu, eta, horretarako, ezarritako protokoloak aplikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Beharrezko ekipoak eta materiala hautatu ditu.
b) Hobiak eta arrailadurak zigilatu ditu.
c) Fluoruro topikoak aplikatu ditu.
d) Obturazioak leundu ditu.
e) Hortzetako lertzoa eta tindaketa ezabatu ditu.
f) Erabiltzaileari aho-hortzen higienearen teknikei buruzko eta horretarako erabilitako produktuei buruzko informazioa eman dio.
g) Protesi- eta ortodontzia-aparatuen mantentze-lanak egin ditu.
h) Segurtasun-arauak eta kutsadura-kontrolekoak errespetatu ditu.
i) Pazienteen jarraipen- eta berrikuspen-protokoloa egin du.
7.– Osasun-hezkuntzako eta aho-hortzen osasuna sustatzeko jarduerak egiten ditu, eta aplikazio-eremuekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Aho-hortzen osasun-mailaren gaineko informazioa eskuratu du, osasuna sustatzeko jarduerak egiteko.
b) Banakoen eta taldeen aho-hortzen osasun-mailak identifikatu ditu, eta, horretarako, azterketa epidemiologikoetan eskuratutako emaitzak interpretatu ditu.
c) Aho-hortzen osasunaren heziketa- eta sustapen-jarduerak programatu ditu, egoera eta pertsonen arabera.
d) Informazioa emateko eta osasunaren heziketa- eta sustapen-ekintzak egiteko baliabideak erabili ditu.
e) Informazio- eta motibazio-teknika egokiak erabili ditu.
f) Jarduera inplikatutako pertsonetara egokitu du.