EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2016070

4/2016 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Musikeneko zuzendari gerentearena, 2016-2017 ikasturterako irakasleak hautatzeko deialdia argitara ematen duena.

Organo emailea: MUSIKENE
Xedapenaren zenbakia: 201600004
Xedapenaren data: 2016-04-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201601559
Maila: Ebazpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
2016-2017 ikasturterako irakasle-beharrei erantzutearren, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak hautaketa-prozesu publiko bat onartu du «Orkestra errepertorioa (Kontrabaxua)» irakasgaian. Honako hauek dira prozesu horren
OINARRIAK
Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.
Deialdiaren xedea honako hau da: deialdi honetan ezarritako prozeduraren bitartez, I. eranskinean zerrendatu den irakasle-lanpostua hornitzea, ekainaren 25eko 368/2013 Dekretuaren (uztailaren 29ko EHAA) eta maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuak araututako diziplinen arabera, bertan arautzen baitira maiatzaren 3ko Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoan (BOE 106, 2006ko maiatzaren 4koa) ezartzen diren goi mailako Musika ikasketa artistikoen oinarrizko edukia.
Bigarrena.– Baldintzak.
Izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
a) 18 urte beteak izatea.
b) Nazionalitatea.
– Espainiar nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko Estatu kide bateko herritarra izatea, edota Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko Itunen aplikazio-eremuan barne hartuta egotea, betiere langileen joan-etorri askea aplikatzekoa denean.
– Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu kideetako herritarren ezkontideek parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haien eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik goragokoak izanik, haien kontura bizi badira.
– Halaber, Espainian legez bizi diren atzerritarrek parte hartu ahal izango dute, Europar Batasuneko Estatu kideetako herritarren baldintza berberetan. Kasu horretan, eskaerarekin batera, egoitza-baimena duela –aldi baterakoa edo iraunkorra– egiaztatu beharko du atzerritarrak.
c) Goi-mailako musika-titulua izatea edo graduatua, lizentziatua, arkitektoa edo ingeniaria izatea, edo legez horien baliokidetzat hartzen den beste edozein titulu izatea. Titulua atzerrian lortu badu, titulu hori homologatuta dagoela ziurtatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko du izangaiak. Martxoaren 15eko 303/2010 EDaren 20.5 artikuluaren arabera, kontutan hartuko dira baita ere derrigor titulua ez duten hautagaitzak, beti ere beharrezko den kualifikazio profesionala erakusten dutenean eta beren ekimena arlo horretan garatzen dutenean, edo atzerriko nazionalitatea dutenean, bere kualifikazioarekin eta hezkuntza-sistemarekin bat etorriz beti ere.
d) Egitekoak betetzea eragozten duen gaixotasunik edo akats fisikorik ez izatea.
e) Diziplinazko espediente baten ondorioz edozein Administrazio Publiko edo Autonomia Erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioetatik kanporatua ez izana, edo epai-erabaki baten ondorioz desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea lanbide edo kargu publikoetan aurretik betetzen zituen antzeko eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea izatekotan, kanporatua ez izana edo egoera baliokidea, edo diziplinazko zigorrik jaso ez izana edo baliokidea, bere Estatuan, baldintza beretan, enplegu publikorako sarbidea eragozten diona.
f) Honen bitartez deitzen den lanpostuaren jarduera Administrazio Publikoetako langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea ren eraginpean egongo da, eta baita Estatuko eta Gizarte Segurantzako, eta horien menpeko erakunde eta enpresetako langileen bateraezintasunei buruzko apirilaren 30eko 598/1985 Errege Dekretuaren eraginpean ere.
Hirugarrena.– Eskaerak eta aurkeztu beharreko agiriak.
Hautaketa-prozedura honetan parte hartu nahi dutenek Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegira honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
– Eskaera orria behar bezala beteta (eredua Musikeneren web orrian eskura www.musikene.net).
– Indarrean dagoen NAN, AIZ edo Pasaportearen kopia.
– Deialdi honetan parte hartzeko eskubidea ematen duten tituluen kopia.
– Irakaskuntza-proiektua, barne hartzen dituelarik nahitaez ohiko eduki eta atalak konpetentzia, eduki, metodologia eta ebaluaketari dagokionez.
– Curriculum vitae.
Musikenek hautagaiek aurkeztutako merituen froga dokumentala eska ahal diezaieke.
Lehiaketa amaitzerakoan, hautatua izan den hautagaiak zinpeko aitorpena eman beharko du bateraezintasun arrazoirik ez duela adieraziz, beste jarduera publikoa egiten duen kasuan edo nolabaiteko pentsioa jasotzen badu.
Laugarrena.– Eskaerak aurkezteko lekua eta epea.
Deialdi honetako aurreko oinarrian aipatutako eskaera eta agiriak aurkezteko epea 2016ko maiatzaren 6an amaituko da.
Izangaiek eurek aurkeztu ahal izango dituzte eskaera eta agiriak behean adierazitako helbidean, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etarako ordutegian.
Era berean, posta ziurtatuaren bitartez bidali ahal izango dira eskaera eta eskatzen diren agiriak. Azken kasu horretan, postetxeko igorpen-data hartuko da kontuan eskaera onartzeko.
Musikene (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia)
Irakasle-hautaketa 2016-2017 ikasturtea
Miramar Jauregia. Mirakontxa pasealekua, 48
20007 Donostia
Hala nahi duten hautagaiek eskaera eta dokumentazioa korreo elektronikoz bidali ahal izango dute honako helbidera: seleccion.profesorado@musikene.eus
Bosgarrena.– Izangaiak onartzea.
1.– Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, onartutako eta baztertutako izangaien zerrenda argitaratuko du Musikeneren Zuzendaritzak, eta baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoien berri emango du ikastegiko iragarki-oholean eta webgunean.
2.– Honako hauek baztertzeko arrazoiak izango dira: eskaera ezarritako epetik kanpo aurkeztea, Hirugarren oinarriko ataletan aipatzen diren agiriak ez aurkeztea eta bigarren atalean zehazten diren hainbat eskakizun ez betetzea.
3.– Baztertzeko erabakiaren aurka, hiru egun izango dira erreklamazioak aurkezteko, iragarkia Musikeneren iragarki-oholean eta webgunean jartzen den egunetik zenbatzen hasita.
Seigarrena.– Hautaketa-epaimahaiak.
Hautaketa-organo bat eratuko da hautaketa-prozesu honetarako. Hautaketa-organoa hiru kidek osatuko dute. Oro har, epaimahaiburua zuzendari akademikoa izango da, edo halakorik ezean berak horretarako izendatutako norbait. Epaimahaiko kide izango da, halaber, gutxienez Musikeneko irakasle bat, edo profesionalki kualifikatua den norbait, helburu horretarako espresuki izendatua. Hautaketa organoaren kide bakoitzagatik ordezko bat ere izendatuko da.
Bere erantzukizunetan jarduteko, beharrezkotzat jotzen diren giza eta material baliabideak izango ditu hautaketa-organoak, Musikenek hornituta.
Eratu behar den organo bakoitzaren osaera zehatza Musikeneren iragarki-oholean eta webgunean argitaratuko da bakoitzaren jarduera hasi aurretik.
Zazpigarrena.– Hautaketa-prozesuaren egitura orokorra.
Hautaketa-prozesua proba baten bitartez garatuko da, honako egiturarekin:
● Gutxi gora behera 20 minutuz errepertorio bat interpretatzea, barne hartzen duelarik kontzertu klasiko baten bi mugimendu eta honako orkestra pasarteetatik bat:
○ L. v. Beethoven 9 – Recitativo
○ L. v. Beethoven 5 – Scherzo, trio
○ R. Strauss – Ein Heldenleben
Epaimahaiak proposatzen diren obrak osorik eta partzialki interpretatuko diren erabakitzeko ahalmena izango du. Proba hau baztertzailea izango da eta gehienez 10 punturekin baloratuko da.
● Ikasle bati kontrabaxu eskola ematea gutxi gora behera 20 minutuz. Epaimahaiak eskola horretan garatu behar den edukia adierazteko ahalmena izango du. Proba hau baztertzailea izango da eta gehienez 10 puntuko balorazioa izango du.
● Irakaskuntza-proiektuaren defentsa, bertan epaimahaiak egin ditzakeen galderei erantzun beharko zaielarik. Probaren iraupena gehienez: 20 minutu. Proba hau baztertzailea izango da eta gehienez 10 punturekin baloratuko da.
● Epaimahaiak, halaber, curriculum vitae-a baloratuko du, gehienez 4 punturekin. Puntu horiek lau ataletan banatuko dira, bakoitzari gehienez puntu bat emango zaiolarik:
a.1.– Ibilbide akademiko eta formatiboa
a.2.– Irakaskuntzan jarduera
a.3.– Ikerketan jarduera
a.4.– Musikan jarduera edo jarduera artistikoa
Interpretazio probarako piano jole laguntzailea kontratatu behar bada, hautagaiaren kontura izango da.
Zortzigarrena.– Deialdiaren ebazpena.
Epaimahaiaren deliberazioen ondoren, Idazkariak argitara emango du azken Akta, barne hartu behar duelarik derrigor hautagaien ordena puntuazioaren arabera eta behin betiko proposamena. Idazkariak Musikeneko Zuzendaritzari igorriko dio, lehiaketan puntuazio gorena lortu dutenen kontratazioari ekiteko.
Bederatzigarrena.– Deialdiaren garapena.
Hautaketa Musikeneko egoitzan egingo da 2016ko maiatzaren 19 eta 20an.
Hautagai kopuruaren arabera, deialdia egun gehiagotan egin beharra suerta liteke.
Hamargarrena.– Kontratazioa eta lanerako oinarrizko baldintzak.
Honako prozeduraren bitartez hautatzen den izangaiaren oinarrizko lan-baldintzak honakoak izango dira:
a) Lan-kontratu mugagabea egingo zaie, indarrean dagoen lan-legeriaren arabera dagokien probaldiaren kaltetan izan gabe.
b) Irakaskuntza-agerraldiaren erregimena astekoa izango da, eta lanaldi erditik beherako dedikazioen kasuetan edo hala gomendatzen duten materia zehatzetan soilik aztertuko du Musikeneren Zuzendaritzak beste erregimen bat esleitzea.
c) Urteko soldata gordina Musikenen irakasleentzat indarrean dagoena izango da. Lanaldi osoan aritzen ez diren irakasleek, lanaldiaren heineko soldata jasoko dute, euren benetako irakaskuntza-dedikazioaren arabera.
d) Hautaketa probak gainditu eta plazarik lortzen ez duten hautagaiek ordezkapenetarako lan-poltsa bat osatuko dute hiru urtez, deialdi honetan deitu diren arloetan edo irakasgai afinetan Ikastegiak izan ditzakeen irakaskuntza beharrei aurre egiteko.
Donostia, 2016ko apirilaren 7a.
Zuzendari kudeatzailea,
JUAN MARI JUARISTI.
I. ERANSKINA
Lehiaketa zkia. Irakasgaia** Espezialitatea Eskola orduak *
1 Orkestra errepertorioa (kontrabaxua) Interpretazioa 5
(*) Orduak asteko.
Eskola-orduak alda daitezke, matrikulatzen diren behin betiko ikasle kopuruaren arabera eta Musikeneko irakaskuntza eskaintzaren antolaketaren arabera.
(**) Ikastegiko beharrek hala eskatuz gero zuzendaritzak deialdi honetan jaso diren materien irakasgai afinen irakaskuntza ere ezarri ahal izango du.