EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2016071

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 21ekoa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, «Emari ekologikoen erregimena ezartzeko Hitzartze prozesua - Deba Unitate Hidrologikoa» delako dokumentuari dagokion kontsulta publikorako aldiari hasiera ematen diona; Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren EAEko Barne Arroen eremuari dagokion hitzartze prozesuarekin lotuta.

Organo emailea: URAREN EUSKAL AGENTZIA
Xedapenaren data: 2016-03-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201601572
Maila: Ebazpena
Urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretuak, Kantauri Mendebaldeko, Guadalquivirreko, Ceutako, Melillako, Segura eta Jucarreko eta Espainiako zatiko Kantauri Ekialdeko, Miño-Sileko, Dueroko, Tajoko, Guadianako eta Ebroko Demarkazio Hidrografikoen Plan Hidrologikoen berrikuspena onartzen duenak, I eranskinaren 15.1 artikuluan dakar 2013ko ekainaren 9an indarrean zeuden emakidei emari ekologikoen erregimena ezartzeko Hitzartze prozesu bati ekingo zaiola, Plangintza Hidrologikoaren Erregelamenduaren 18.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
EAEko Barne Arroen eremuan, Uraren Euskal Agentziari emandako eskumenen esparruan, Hitzartze prozesu hori abian jarri da eta, Plangintza Hidrografikoaren Jarraibidearen 3.4.6 paragrafoari jarraituz, informazioaren eta kontsulta publikoaren urratsak jaso beharko ditu gutxienez delako prozesu horrek.
Lehenengo urratsari, informazioari alegia, dagokionez, eta emari ekologikoen erregimena ezartzerakoan ahalik eta zabalkunderik handiena lortzearren, Uraren Euskal Agentziak jendearentzat eskuragarri jarri du bere web orrian Hitzartze prozesuari buruzko informazioa. Bertan bildu dira prozesua arautzen duten arau nagusiak, azterketa eta dokumentu teknikoak, bai eta «Dibulgazio dokumentua» deritzona ere, prozesua errazago ulertzen laguntzeko xedez. Horrez gain, GIS bisorea garatu dugu eta, horren bitartez, ur-aprobetxamenduaren hargunea kokatua dagoen puntu zehatzaren emari ekologikoaren erregimenaren kontsulta espaziala egiteko aukera ahalbidetzen da.
Bigarren urratsari, kontsulta publikoari alegia, dagokionez, hasiera emango zaio Deba Unitate Hidrologikoan kokatuta eta Hitzartze prozesupean dauden ur-aprobetxamenduen kontsulta publikorako aldiari. Horrenbestez, Ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabete batez dokumentazio hori guztia kontsultagai izango da Uraren Euskal Agentziaren ondorengo egoitzetan:
- Egoitza Nagusia.
Orio kalea 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz
- Bizkaia Plaza Eraikina
Urkixo zumarkalea, 36, 7. solairua
48011 Bilbao
- Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa.
Intxaurrondo kalea 70, 1. solairua
20015 Donostia
Horrez gain, aipaturiko dokumentazioa eskuragarri izango da Uraren Euskal Agentziaren orrialde elektronikoan: www.uragentzia.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 21a.
Zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.