EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2016090

IRAGARKIA, Arabako ESI-Txagorritxuko Eguneko Ospitalerako modulu-gela zuria hornitzeko eta instalatzeko espedientearen lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2016-05-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201602023
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Arabako ESI, Jose Atxotegi kalea z.g., 01009 Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945 00 70 93. Faxa: 945 00 70 87.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Administratiboko Atala.
c) Espediente-zenbakia: G/130/20/0/0830/O101/0000/052016.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: hornidura.
b) Xedearen deskribapena: Arabako ESI-Txagorritxuko Eguneko Ospitalerako modulu-gela zuria hornitzea eta instalatzea.
c) Lote eta zenbakien araberako banaketa: lote bakarra.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, zenbait esleipen-irizpideren arabera.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 95.000,00 euro (BEZik gabe).
5.– Behin betiko fidantza: bai, esleipenaren zenbatekoaren % 5.
6.– Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: ikusi 1.a) puntua.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
a) Sailkapena: ez dagokio.
b) Bestelako betekizunak, kaudimen ekonomiko eta finantzarioari eta kaudimen tekniko eta profesionalari loturikoak: ikusi oinarriak.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko maiatzaren 27a, 15:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan adierazitakoa.
c) Aurkezteko lekua: Arabako ESI-Txagorritxuko Kontratazio Administratiboko Unitatea, Jose Atxotegi kalea z.g., 01009 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak onartzea: ikusi oinarriak.
9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak: klausula administratibo partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera.
a) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: 50 puntu:
– Balorazio teknikoa: 50 puntu.
b) Formuletan oinarritutako irizpideak: 50 puntu:
– Prezioa: 45 puntu.
– Berme-epea: 5 puntu.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokien irekiera: erakundea: Arabako ESI-Txagorritxu, Jose Atxotegi kalea z.g., 01009 Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2016ko ekainaren 2a, 10:30ean.
b) Alderdi ekonomikoari eta formula bidez balora daitezkeen irizpideei dagokien irekiera: erakundea: Arabako ESI-Txagorritxu, Jose Atxotegi kalea z.g., 01009 Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2016ko ekainaren 14a, 10:15ean.
11.– Beste argibide batzuk: ez.
12.– Iragarpen-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web-orria: www.osakidetza.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 3a.
Kontratazio Mahaiko presidentea,
FERNANDO ENCINAR MARTÍN.