EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2016100

AGINDUA, 2016ko apirilaren 5ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak berritzekoa.

Xedapenaren data: 2016-04-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201602276
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/08/04an argitaratutako 2015/07/17ko AGINDUA [201503425]

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko uztailaren 17ko Aginduaren bidez, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak berritu ziren. Kontseiluan ordezkatutako erakundeetako batek proposatu du bere ordezkarietako bat aldatzea. Hori dela eta, beharrezkoa da aipatutako kideen zerrenda berria izendatu eta argitara ematea, Kontseilu Nagusiaren funtzionamendu normala ahalbidetzeko; izan ere, berebiziko garrantzia du erakunde autonomo horren jarduera garatzeko.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeko abenduaren 21eko 7/1993 Legearen 6.7 artikuluan eta erakunde horren egitura eta funtzionamenduaren erregelamendua onartu zuen uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuaren 6.4 artikuluan xedatutakoa kontuan hartuz, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kide hau kargutik kentzea.
Manuel Guerrero Igoa jauna, Confebask-Euskal Enpresarien Konfederakuntzak proposatutako ordezko kontseilukidea.
2. artikulua.– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kide izendatzea honako hau:
María José Irastorza Estensoro andrea, Confebask-Euskal Enpresarien Konfederakuntzak proposatutako ordezko kontseilukidea.
3. artikulua.– Argitara ematea Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideen zerrenda. Hauek izango dira organo horretako kideak:
Batzordeburua:
Titularra: José Andrés Blasco Altuna jauna, Enplegu eta Laneko sailburuordea.
Ordezkoa: Amaia Arteaga Dañobeitia andrea, Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako zuzendaria.
Presidenteordea:
Titularra: Guillermo Viñegra García jauna, Osasuneko sailburuordea.
Ordezkoa: Miren Dorronsoro Iraeta andrea, Osasun Publikoko zuzendaria.
Kontseilukideak:
– Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren ordezkaritzan:
Titularra: José Javier Losantos Omar jauna, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria.
Ordezkoa: Josu Mirena de Zubero Olaechea jauna, Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren Bizkaiko Lurraldeko lan-ordezkaria.
Titularra: Allfredo Ispizua Zuazua jauna, Gizarte Ekonomiako zuzendaria.
Ordezkoa: Carlos Zapatero Berdonces jauna, Arabako Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako burua.
Titularra: Ricardo Minguez Muñoz jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako zuzendariordea.
Ordezkoa: Begoña Lasa Ibarreche andrea, Bizkaiko Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako burua.
– Osasun Sailaren ordezkaritzan:
Titularra: Concepción Castells Carrillo andrea, Bizkaiko Osasun Publikoko zuzendariordea.
Ordezkoa: José M.ª Arteagoitia Axpe jauna, Osasun Publikoko teknikaria.
– Udalen eta foru-aldundien proposamenak entzunda, Eusko Jaurlaritzak izendatutakoak:
Titularra: Estefanía Gordoa Ríos andrea, Lan Harremanen zuzendaria.
Ordezkoa: Ismael Gorostiza Fernández-Villarán jauna, Prebentzio Zerbitzuko arduraduna.
– Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren ordezkaritzan:
Titularra: Agustín Mendiola Gorospe jauna.
Ordezkoa: Lorea Soldevilla Palazuelos andrea.
– Confebask-Euskal Enpresarien Konfederazioaren ordezkaritzan:
Titularra: Jon Bilbao Saralegui jauna.
Ordezkoa: María José Irastorza Estensoro andrea.
Titularra: Montserrat Ruiz Mitjans andrea.
Ordezkoa: Nerea Zamacola Garate andrea.
Titularra: Enrique González Sal jauna.
Ordezkoa: Gonzalo Salcedo Bilbao jauna.
– Langileen aldetik:
ELA zentral sindikalaren ordezkaritzan:
Titularra: Leire Txakartegi Iramategi andrea.
Ordezkoa: Juan Cruz Lopez Barrena jauna.
Titularra: Leire Heredia Bilbao andrea.
Ordezkoa: Luis Bernardo Otxoa de Oribe jauna.
CC.OO. zentral sindikalaren ordezkariak:
Titularra: Alfonso Ríos Velada jauna.
Ordezkoa: Jesús Uzkudun Illarramendi jauna.
LAB zentral sindikalaren ordezkariak:
Titularra: Ibon Zubiela Martin jauna.
Ordezkoa: Juan José Rodríguez Horna jauna.
UGT zentral sindikalaren ordezkariak:
Titularra: Esperanza Morales Quicios andrea.
Ordezkoa: Amaia Calleja Irazu andrea.
4. artikulua.– Izaskun Urien Azpitarte andreak, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak, Kontseilu Nagusiko bileretan parte hartuko du, eta hitza izango du, baina botorik ez.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honek izenpetzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 5a.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.