EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2016122

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 36/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-05-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201602794
Maila: Ediktua
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Tolosako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 36/2016 prozedura bideratu da, Maria Cristina Garcia Guisbert-ek eskatuta Reynaldo Mamani Flores-en aurka, guraso eta seme-alaben arteko hartu-emanak arautzearen gainean. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:
48/2016 EPAIA
Epailea: Alba Maria Perez Bustos Manzaneque.
Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).
Eguna: bi mila eta hamaseiko maiatzaren bederatzia.
Alderdi demandatzailea: Maria Cristina Garcia Guisbert.
Abokatua: Jose Ramon Aguirrezabala Sagastibeltza.
Prokuradorea: Maria del Carmen Chimeno Rodriguez.
Alderdi demandatua: Reynaldo Mamani Flores.
Abokatua.
Prokuradorea.
Auzigaia: guraso eta seme-alaben arteko hartu-emanak finkatzeko eskaera.
XEDAPENAK
Reynaldo Mamani Flores-en aurka, Maria Cristina García Guisbert-en izenean eta ordez Carmen Chimeno epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda baiesten dut, eta ondoko neurriak hartzea erabaki dut:
1.– XXXXX alaba komunaren zaintza eta jagoletza Maria Cristina García Guisbert-i esleitzen zaizkio, guraso-ahala guraso biena izango da, baina ahal hori amak bakarrik baliatu ahal izango du, eta jagoletza ez duen gurasoaren aldeko bisita-erregimena bertan behera geratzen da. Demandatuak alabarekiko komunikazioari berriz ekingo balio, bisita-erregimena hauxe izango litzateke:
– Aita egon ahal izango da alabarekin asteburu baten bai eta bestean ez, txandaka, larunbat goizeko 10:00etatik igandeko 20:00ak arte.
– Asteburuaren aurretik edo ondoren jaiegunen badago edo asteburuari zubi batez lotutako jairik –adingabea ikasketak egiten ditueneko ikastetxeak errekonozitukorik– badago; bada, aldi hori asteburuari agregatua dela kontsideratuko da.
– Halaber, adingabea aitarekin egon ahal izango da oporraldietan: Aste Santuan, udan eta Gabonetan. Desadostasunik izanez gero, aita alaba adingabearekin egongo da oporraldi bakoitzeko lehen erdiko partean zehar bikoitietan, eta bakoitietan, ordea, bigarrenean urte bakoitietan. Aitak alaba amaren etxean jaso eta entregatu beharko du.
2.- Adingabekoarentzako mantenua dela-eta, aitak hilero ordainduko du ehun eta berrogeita hamar euro zenbatekoa, urteko hamabi hilabeteetan, hilabeteko bakoitzeko lehen bost egunen barruan eta Maria Cristina andreak izendatutako banku-kontuan. Diru-kopuru hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera. Eguneratze horrek 2017ko urtarriletik aurrera izango ditu ondorioak.
Adingabekoaren ezohiko gastuak guraso biek ordainduko dituzte, erdibana; betiere aldez aurretik haiek egiaztatuta eta parteak ados daudelarik, eta adostasunik ez bada, epailearen baimena beharko da haiek egiteko.
Kostuei buruz ez da erabakirik hartu.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ....... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.
Eta Reynaldo Mamani Flores demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut honako hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko maiatzaren bederatzian.
IDAZKARIA.