EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2016124

EDIKTUA, 2016ko ekainaren 10ekoa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baitira laguntza ekonomikoei buruzko espedienteen gaineko gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak.

Xedapenaren data: 2016-06-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201602851
Maila: Ediktua
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.
Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie zerrendatzen diren espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa eskura dezaketela Eusko Jaurlaritzako Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Ebazpen horiek amaiera eman diote administrazio-bideari, eta haien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hileko epean; guztia ere, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 10a.
Gizarte Politiketako sailburuordea,
LIDE AMILIBIA BERGARETXE.