EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2016141

19/2016 DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, lehendakariarena, Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren zenbakia: 201600019
Xedapenaren data: 2016-07-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201603309
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/07/05ean argitaratutako 2016/06/28ko 201600096 DEKRETUA

Ekainaren 28ko 96/2016 Dekretuaren bitartez sortu da Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea. Dekretu horren 4. artikuluaren arabera –batzordearen osaera eta kideak izendatzeko sistema arautzen ditu artikulu horrek–, honako hauek dira Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak:
a) Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Batzordeko burua izango dena.
b) Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko titularra.
c) Eusko Jaurlaritzan industriaren alorrean eskumena duen saileko titularra.
d) Eusko Jaurlaritzan turismoaren alorrean eskumena duen saileko titularra.
e) Eusko Jaurlaritzan kulturaren eta euskararen alorrean eskumena duen saileko titularra.
f) Kidego kontsularreko dekanoa.
g) Euskadiko merkataritza-ganberetako lehendakaria.
h) Guggenheim Bilbao Museoko zuzendaria.
i) Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako lehendakaria.
j) Mondragon Internazionala Talde Korporatiboko lehendakaria.
k) Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies ikastegiko zuzendaria.
l) Unesco Etxea gobernuz kanpoko erakundeko lehendakaria.
m) Munduko Nekazaritza Foroa garapenerako elkarteko lehendakaria.
n) Basque Culinary Center fundazioko zuzendari nagusia.
o) Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko errektoreak, ordena horren arabera urtebeteko txandak eginez.
p) Tecnalia eta Ik4 korporazio teknologikoetako zuzendari nagusiak, ordena horren arabera urtebeteko txandak eginez.
q) BC3 – Basque Center for Climate Change bikaintasun ikerketa-zentroko lehendakaria.
r) Tknika – Euskadiko Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroko zuzendari exekutiboa.
s) Ikerbasque – Zientziarako Euskal Fundazioko zuzendari zientifikoa.
t) Euskararen arloan aditua den ordezkari bat, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak proposatua.
u) Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluko kide diren garapenerako lankidetzarako gizarte-eragileen ordezkari bat, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak proposatua.
v) Kanpoko euskal komunitatearen ordezkari bat, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak proposatua.
x) Nazioartean eragina duten bi pertsona ospetsu, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak proposatuak.
y) Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko pertsona bat, batzordeko idazkari-lanak egingo dituena; hitz egiteko eskubidea izango du, baina ezin izango du botorik eman.
Dekretu horren 4. artikuluaren 1. paragrafoaren amaieran ezarritakoaren arabera, Batzordeko eskubide osoko kide izango dira pertsona horiek. Lehendakariak izendatuko ditu, 4 urteko epealdirako, eta beste epealdi batean jarraitu ahal izango dute.
Aurreko paragrafoetan ezarritakoari jarraikiz, Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatzeko proposamenak egin dira.
Horren guztiaren ondorioz, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Honako hauek izendatzea Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordeko kide:
María Angeles Elorza Zubiría andrea, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.
Arantxa Tapia Otaegi andrea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, Eusko Jaurlaritzako industria eta turismo alorrak ordezkatzeko.
Cristina Uriarte Toledo andrea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua, Eusko Jaurlaritzako kultura eta euskara alorrak ordezkatzeko.
Mariam Popescu andrea, Kidego Kontsularreko dekanoa.
Pedro Esnaola Latasa jauna, Euskadiko merkataritza-ganberetako presidentea.
Juan Ignacio Vidarte Fernández jauna, Guggenheim Bilbao Museoko zuzendaria.
Alberto García Erauzkin jauna, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako lehendakaria.
Oskar Goitia Zubizarreta jauna, Mondragon Internazionala Talde Korporatiboko lehendakaria.
Juan José Ibarretxe Marcuartu jauna, Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies ikastegiko zuzendaria.
Guillermo Dorronsoro Artabe jauna, Unesco Etxea gobernuz kanpoko erakundeko lehendakaria.
José María Zeberio Begiristain jauna, Munduko Nekazaritza Foroa garapenerako elkarteko lehendakaria.
Joxe Mari Aizeaga Zubillaga jauna, Basque Culinary Center fundazioko zuzendaria.
Iñaki Goirizelaia Ordorika jauna, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea.
Joseba Jauregizar Bilbao jauna, Tecnalia korporazio teknologikoko zuzendari nagusia.
Adolfo Morais Ezkerro jauna, BC3 – Basque Center for Climate Change bikaintasun ikerketa-zentroko lehendakaria.
Iñaki Mujika Aizpurúa jauna, Tknika – Euskadiko Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroko zuzendari exekutiboa.
Fernando Cossío Mora jauna, Ikerbasque – Zientziarako Euskal Fundazioko zuzendari zientifikoa.
Kirmen Uribe Urbieta jauna, euskararen arloan aditua den ordezkari gisa.
Ana María Arriola andrea, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluko kide diren garapenerako lankidetzarako gizarte-eragileak ordezkatzeko.
Arantza Anitua andrea, kanpoko euskal komunitatea ordezkatzeko.
Eneko Landaburu jauna eta Ana María Correo López andrea, nazioartean eragina duten bi pertsona ospetsu gisa.
Leyre Madariaga Gangoiti andrea, Kanpo Harremanetarako zuzendaria; batzordeko idazkari-lanak egingo ditu.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENA
Sinatzen den egunetik aurrera izango ondorioak dekretu honek.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Argitara bedi dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, denek jakin dezaten.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko uztailaren 15ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.