EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-08-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2016164

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 27/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-07-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201603747
Maila: Ediktua
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 27/2016 prozedura bideratu da, XXXXX-ek eskatuta Anthony Sarcey Arciniegas Perez-en aurka. Prozedura horretan epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:
44/2016 EPAIA
Epailea: Irune Fernandez Arias.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamaseiko uztailaren bata.
Alderdi demandatzailea: XXXXX
Abokatua: Maria Eguireun Amann.
Prokuradorea: Naiara Elorrieta Elorriaga.
Alderdi demandatua: Anthony Sarcey Arciniegas Perez. Auzi-ihesean.
Judizioko gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
EPAITZA
Anthony Sarcey Arciniegas Pérez-en aurka, XXXXX-en izenean eta ordez Naiara Elorrieta Elorriaga prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut, eta honako neurriak hartzen ditut:
1.- Amari aitortzen zaio bien seme adingabearen zaintza eta jagoletza; guraso-ahala, berriz, guraso biena izango da.
2.- Jagoletzarik ardura ez duen gurasoak, semearen mantenurako, 150 euro jarriko ditu, hilero. Zenbateko hori urtero eguneratuko da, urtarrilaren 1ean, kontsumo-prezioen indizearen arabera.
3.- Egonaldi-, komunikazio- eta bisita-erregimena.
a) Bisita-erregimena honako hau izango da: aitak aste birik behin egin ahal izango ditu bisitak; ostiraletan eskolak amaitzen direnean jasoko du adingabeko ikastetxean, igandeko 19:00etan entregatu beharko du Bilboko Udaletxeko atarian, eta umea entregatzeaz aitaren arreba Pamela Arciniegas Pérez arduratuko da.
Adingabekoak ez badu eskolarik ostiralean, Arciniegas-en arrebak jasoko du adingabekoa Bilboko Udaletxeko atarian, 17:00etan, eta igandeko 19:00etan entregatuko du aipatu lekuan.
b) Gabonetako oporrak eskola-oporren arabera baliatuko dira, eta bitan zatituko dira. Gurasoetako bakoitzari epealdi bat egokituko zaio; urte bakoitzean jaiak aldizkatuz banatuko dira epealdiok, hala guraso biek gozatu ahal ditzaten jaiotaz; urte bakoitietan aukera egitea amari dagokio eta bikoitietan aitari. Gabonetako honako oporraldiak ezartzen dira:
– Abenduaren 24tik abenduaren 31ra.
– Urtarrilaren 1etik urtarrilaren 7ra.
Jagoletza ez duen gurasoari dagokion epealdian, Pamela Arciniegas Pérez-ek jasoko du adingabekoa Bilboko Udaletxeko atarian, lehen eguneko 12:00etan, eta entrega egiteko eguneko 20:00etan bueltatuko du aipatu lekuan.
c) Aste Santuko oporrei dagokienez, oporraldiko aste bana esleitzen zaie gurasoei; urte bikoitietan amak aukeratuko du astea eta bakoitietan aitak. Adingabekoa jaso eta entregatuko da Gabonetako oporretarako ezarritako orduetan eta lekuan.
d) Adingabekoaren udako eskola-oporrei dagokienez, amari egokitu zaizkio uztaileko lehen hamabostaldia eta abuztuko lehen hamabostaldia, eta jagoletza ez duen gurasoari uztaileko bigarren hamabostaldia eta abuztuko bigarren hamabostaldia; urte bakoitietan alderantziz izango da.
Seme adingabeak hamar urte egin arte eutsiko zaio sistema horri; adin horretatik hara gurasoetako bakoitzak hilabete bat baliatuko du; urte bikoitietan amak aukeratuko du udako oporraldiko zein hilabete baliatu duen, eta bakoitietan, aitak.
e) Adingabekoaren urtebetetze-egunari dagokionez: egun hartan zein gurasorekin egon behar duen; bada, harexekin egongo da. Alabaina, bete gurasoak izango du adingabekoarekin egotetik, 4 orduz, 12:00etatik 16:00etarako bitartean. Aurreko kasuetako zehaztu lekuan eta pertsonaren bidez, jaso eta entregatuko da adingabekoa.
f) Eskatzen zaie gurasoei ezen, oporraldietan, erraztu dezatela adingabekoa bete gurasoarekin komunikatzea; betiere, adingabekoaren atsedenaldiak errespetatuz, 20:00ak baino lehen, eta adingabekoaren mobilera deituaz eta ez beste gurasoarenera.
g) Gurasoak ezingo dira Espainiako lurraldetik atera adingabeko semearekin, beste gurasoaren baimenik edo, hala badagokio, baimen judizialik gabe.
4.– Ezohiko gastuak: ezohiko gastuak erdibana ordaindu beharko dituzte gurasoek; betiere, semearen bizimodurako beharrezkoak badira eta semea ekonomikoki gurasoen pentzutan bizi bada.
5.– Baimendu egiten da adigabekoa ikastetxez aldatzea, Bilbo aldera, han baitu ohiko bizilekua amak; izan ere, hala ez du eguneko lineako autobusik hartu behar izango Derioko ikastetxera joateko.
Ez zaizkio inori ezartzen auzialdi honetan sortutako prozesu-kostuak.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ....... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen, eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko uztailaren batean.
Eta Anthony Sarcey Arciniegas Perez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko uztailaren hemeretzian.
IDAZKARIA.