EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-08-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2016164

IRAGARKIA, «Familien gastuari buruzko estatistika: familia-aurrekontuak» estatistika-eragiketa prestatzea, biltzea, kodetzea, grabatzea eta baliozkotzea xede duen kontratuari buruzkoa. Espedientea: 02/2017.

Organo emailea: OGASUN ETA FINANTZA SAILA
Xedapenaren data: 2016-08-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201603749
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea:
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) Zuzendaritza Nagusia.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Eustat, Euskal Estatistika Erakundearen Arlo Juridiko-Administratiboa.
c) Espediente-zenbakia: 02/2017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedea: «Familien gastua: familia-aurrekontuak» estatistika-eragiketa prestatzea, biltzea, kodetzea, grabatzea eta baliozkotzea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea eta entregatzeko azken eguna: kontratua sinatu eta biharamunean hasiko da gauzatzeko epea, eta 2018ko urtarrilaren 21ean bukatuko da. Hala ere, 2016. urtean formalizatuko balitz kontratua, 2017ko urtarrilaren 1ean hasiko litzateke exekuzioa.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: mugatua.
c) Modua: eskaintzarik merkeena.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 418.950,00 eurokoa da, BEZa barne (346.239,67 euro + 72.710,33 euroko BEZa).
5.– Bermeak.
Behin-behinekoa: 6.924,79 euro (lizitazioaren oinarrizko aurrekontuaren % 2).
Behin betikoa: kontratu-esleipenaren zenbatekoaren % 5.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 75 00.
e) Telefaxa: 945 01 75 01.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: ez.
7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.
a) Sailkapena: L taldea, 3. azpitaldea eta C kategoria.
b) Bestelako eskakizunak:
– Azken hiru ekitaldietako batean, negozio guztien bolumenaren zenbatekoak bostehun mila eurokoa (500.000,00) edo handiagoa izan beharko du.
– Egiaztatu beharko dute kontratu honen xedearen antzeko estatistika-eragiketak egiten behar besteko ezagutza dutela eta gutxienez horrelako bi egin dituztela (lizitazioko gehieneko aurrekontua eta xedea). Egiaztatu beharko dute, halaber, landa-laneko taldean gutxienez 14 lagun kontratatzeko moduan direla, denak ere kontratua gauzatzeko gaitasun profesionala dutela, Oinarri Teknikoen Pleguko 4.1 puntuan ezarritakoari jarraituz. Egiaztatu beharko dute, gainera, bete egiten dituztela talde informatikoari buruzko gutxieneko baldintzak, Oinarri Teknikoen Pleguko 4.3 puntuan zehaztutakoak.
Hori egiaztatzeko, honako hauek aurkeztuko dituzte:
– Enpresak azken hiru urteetan egindako negozioen bolumen osoari buruzko aitorpena.
– Azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lanik garrantzizkoenen zerrenda; horien zenbatekoak, egunak eta onuradun publikoak edo pribatuak jasoz. Zerrenda horretan, jasotzailea sektore publikoko erakunde bat bada, organo eskudunak bisatutako edo egiaztatutako agirien bitartez kreditatu beharko dira egindako zerbitzuak; jasotzailea subjektu pribatua bada, berriz, horrek emandako ziurtagirien bidez, eta halakorik ez bada, enpresaburuaren deklarazioaren bidez. Jatorrizko agiriak aurkeztuko dira, edo, bestela, notario batek edo administrazio kontratatzaileak konpultsatutako kopiak. Horretaz gainera, memoria bat aurkeztuko dute, Oinarri Teknikoen Pleguan eskatutako giza-baliabideei eta baliabide materialei buruzkoa.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko irailaren 13a, 10:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» gutun-azala baino ez, administrazio-klausula zehatzen pleguan zehazten denari jarraituz.
c) Aurkezteko lekua: Euskal Estatistika-Erakundearen (Eustat) bulego nagusietan (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz). Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete eskaintzak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: hautatutako enpresei jakinaraziko zaie, proposamenak aurkezteko bidaliko zaien gonbidapenean.
e) Ordua: hautatutako enpresei bidaliko zaien gonbidapenean adieraziko da.
10.– Bestelako argibideak:
a) Lehiaketa esleitzeko irizpideak (100 puntu):
– Formulak aplikatuz, automatikoki baloratzen diren irizpideak (52 puntu):
1.– Eskaintza ekonomikoa. Gehieneko puntuazioa: 51 puntos.
Lizitazioaren oinarrizko zenbatekoarekiko (418.950,00 euro) % 5eko beherapena duen eskaintza ekonomikoari emango zaio gehieneko puntuazioa (51 puntu). Hau da, 10.2 puntu emango dira, lizitazioaren oinarrizko zenbatekoarekiko (418.950,00 euro) % 1eko beherapen bakoitzeko (4.189,50 euro).
Atal honetako puntuak formula honi jarraituz emango dira:
Laburduren esanahia:
P: lortutako puntuazioa (51 puntu, gehienez).
LE: aurkeztutako lizitazio-eskaintza.
LZ: lizitazioaren oinarrizko zenbatekoa.
– Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak (49 puntu):
1.– Hobekuntzak egitea, erantzunik eza edo ezezko erantzunak murrizteko ohiko prozeduren gainean eta ordezkapen bat egin aurretik jarraitu beharreko prozeduren gainean: 12 puntu, gehienez.
a) Hobekuntza teknologikoak (5 puntu, gehienez).
b) Inkestetarako familia-etxeak bilatzeko, harremanetan jartzeko eta jarraipena egiteko prozeduren gainean egindako hobekuntzak (5 puntu, gehienez).
c) Bestelako hobekuntzak (2 puntu, gehienez).
2.– Ordutegi malgua izatea, informazio-bilketa eta familia-etxeen premia eta eskakizunak bateragarri egiteko: 7 puntu, gehienez.
3.– Hobekuntzak egitea, informazioa antolatzeko, biltzeko eta kodetzeko landa-lanetan laguntza emateko sistemen gainean: 22 puntu, gehienez.
a) Hobekuntza teknologikoak (10 puntu, gehienez).
b) Hobekuntzak egitea, Eustatek lana koordinatzeko eta jarraipena egiteko duen prozeduraren gainean (8 puntu, gehienez).
c) Bestelako hobekuntzak (4 puntu, gehienez).
4.– Galdetegiak betetzeari eta etxeetako bisitaldiei dagokienez, familia-etxeen gogobetetasuna areagotzeko eta haien lana (denboran eta forman) errazteko neurriak: 8 puntu, gehienez.
a) Familien eskura jarritako tresnak eta baliabideak (3 puntu, gehienez).
b) Inkesta betetzea dela-eta, familia-etxearen jarraipena egiteko ekintzak (3 puntu, gehienez).
c) Bestelako hobekuntzak (2 puntu, gehienez).
b) Edozein kontsulta egiteko, Kontu Ekonomikoen eta Input-Output Esparruaren Arlora jo daiteke (tel.: 945017509).
11.– Iragarkien gastuak: Enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2016ko abuztuaren 11.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: htpp://www.contratacion.info
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 22a.
Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendaria,
JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.