EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2016188

17/2016 EBAZPENA, irailaren 7koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Arabako Lautadako lrla-hariztiak Kontserbazio Bereziko Eremuaren Jarraibideak eta Kudeaketa Neurriak argitaratzea xedatzen duena.

Xedapenaren zenbakia: 201600017
Xedapenaren data: 2016-09-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201604164
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2015/11/27an argitaratutako 2015/11/03ko 201500206 DEKRETUA zabaltzen du

1/2014 Legegintzako Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartu zen. Dekretu horretako 22.5 artikuluan ezartzen denez, kontserbazio bereziko eremuak (KBE) eta hegaztientzako babes bereziko eremuak (HBBE) deklaratzeko dekretuek aintzat hartu behar dituzte Eusko Jaurlaritzak halako eremuak kontserbatzeko onartutako arauak. Eusko Jaurlaritzak, halaber, aginduko du eranskin gisa argitaratzeko eremuok kudeatzeko jarraibideak, lurralde historikoetako foru-organoek onartutakoak.
Ildo horretatik, Arabako Lautadako lrla-hariztiak kontserbazio bereziko eremu izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak, azaroaren 3koa 206/2015 Dekretuaren bitartez. Dekretu horretako 3.3 artikuluan eta azken xedapenetatik bigarrenean xedatzen denez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren eskumena da argitara ematea, dekretuaren eranskin gisa, Arabako Foru Aldundiak onartutako kudeaketa-jarraibideak eta -neurriak.
Horrenbestez, aintzat hartuta Arabako Foru Aldundiak Diputatuen Kontseiluetan uztailaren 19ko Erabakien bidez onartu zituela Arabako Lautadako lrla-hariztiak Kontserbazio Bereziko Eremuaren Jarraibideak eta Kudeaketa Neurriak biltzen dituen dokumentua eranstea, eta argitara ematea Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 3koa 206/2015 Dekretuaren eranskin gisa,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, azaroaren 3koa 206/2015 Dekretuaren III. eranskin gisa, 2016ko uztailaren 29an Arabako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluetan onartutako Arabako Lautadako lrla-hariztiak Kontserbazio Bereziko Eremuaren Jarraibideak eta Kudeaketa Neurriak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 7a.
Erakunde Harremanetarako sailburuordea,
PEDRO LUIS BAZACO ATUCHA.