EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2016196

IRAGARKIA, zeinaren bidez Euskal Estatistika Erakundeak (Eustatek) jakinarazten baitu estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.

Organo emailea: OGASUN ETA FINANTZA SAILA
Xedapenaren data: 2016-08-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201604374
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:
– Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak. 2016. urtea.
– Industri produkzioaren indizea (IPI) 2016-ekaina.
– Txikizkako merkataritzaren indizea (BMIt) 2016ko 2. hiruh.
– Zerbitzuen estatistika. Jarduera profesionalak eta zerbitzu lagungarriak 2014.
– Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak. 2014. urtea.
– Euskadi 28-EBn. 2016. urtea. Per capita gizarte gastua 2016. urtea.
– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETHI) 2016-uztaila.
– Industria-prezioen indizea (IPR) 2016-uztaila.
– Higiezinen Eskaintzaren inkesta 2016ko 2. hiruh.
– Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE) 2016ko 2. hiruh.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 31.
Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendaria,
JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.