EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2016228

IRAGARKIA, Erandioko (Bizkaia) CEIP Altzaga HLHIko haur hezkuntzako gelak handitzeko lanen kontratazioaren lizitazioa jakinarazten duena.

Xedapenaren data: 2016-11-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201605116
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa jasotzeko datuak.
a) Erakundea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia – Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kontratazio Arloa.
2) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I eraikina, 2. solairua, I gunea.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 65 42.
5) Telefaxa: 945 01 83 35.
6) Posta elektronikoa: huisl249@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko abenduaren 16a.
d) Espedientearen zenbakia: CO/20/16.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Mota: obrak.
b) Deskribapena: Erandioko (Bizkaia) CEIP Altzaga HLHIko haur hezkuntzako gelak handitzeko lanen kontratazioa.
c) Loterik dagoen eta zenbat lote: ez.
d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Erandioko (Bizkaia) CEIP Altzaga HLHI.
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 40 aste.
f) Luzapena onartzea: ez.
g) CPV (nomenklaturako erreferentzia): 45214200-2 eskoletarako eraikinak egiteko lanak.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapidea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez.
d) Esleipen-irizpideak: eskaintzak balioesteko zenbait irizpide. Gehienezko puntuazioa 100 puntukoa izango da, horrela xehatuta:
– Eskaintza ekonomikoa: 60 puntu.
– Eraikuntza memoria: 40 puntu, azpi-irizpide hauetan zehaztuta:
– Neurri zuzentzaileak, ingurumeneko interferentziak eta afekzioak txikiagotzen dituztenak: 16 puntu.
– Baliabideen antolaketa obran (kokapena eta banaketa): 10 puntu.
– Obraren gauzatze plangintza: 14 puntu.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 815.599,09 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Zenbateko garbia: 815.599,09 euro. BEZa (% 21): 171.275,81 euro. Guztira: 986.874,90 euro.
6.– Bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin-betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5a, BEZik gabe.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: nahitaezkoa; kategoria hauetariko baten arabera egiaztatuko du lizitatzaileak:
773/2015 Errege Dekretuaren arabera emandakoa:
C taldea, 2. azpitaldea, 3. kategoria.
773/2015 Errege Dekretuaren aurreko araubidearen arabera emandakoa:
C taldea, 2. azpitaldea, d kategoria.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun tekniko eta profesionala, behar izanez gero: karatularen 29.2 puntuan aurreikusitakoaren arabera egiaztatu beharko dituzte.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko abenduaren 26ko 13:00etan.
b) Aurkezteko modalitatea: eskuz.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I eraikina, 2. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Zenbat enpresari dei egingo zaien eskaintzak aurkezteko gonbita (prozedura murriztua): ez.
e) Aldaerak: ez.
f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Helbidea: Donostia kalea 1.
b) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
c) Eguna eta ordua:
C gutun-azalaren irekitzea: 2017ko urtarrilaren 11ko 12:00etan.
B gutun-azalaren irekitzea: 2017ko otsailaren 10eko 12:00etan.
10.– Publizitate-gastuak. EHAAko gastuak esleipendunaren kontura izango dira.
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez da bidali.
12.– Bestelako argibideak: ez dago.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 18a.
Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria,
AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.